Garaiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzeko

Garaiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzeko

Iazko urte bukaeran, eta euskaraz idatzi nahi duten gazteak xaxatzeko asmoz, ZUZEUk lehiaketa bat sortu zuen, Zuzeu Gaztea saria.

Sariketak 150 euroko poltsa du hilero-hilero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, hogeita hamar urte azpikoek idatzitakoen artean onena begitantzen zaion sarreraren egilea saritzeko.

Parte hartzeko, 30 urte bete gabeak izan eta artikulu originalak argitaratu beharko ditu egileak, eta izen abizenez sinatu, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN)

 

Garaiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzekoEpai-mahaiak kontutan hartuko ditu

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

ZUZEUko Gaztea sariketak oso artikulu interesgarriak jaso zituen urtarrilean (HEMEN dituzue guztiak); denen artean Katalin Antxiaren “Kirol arroparekin bueltaka” izan zen saria eskuratu zuena. Eta otsailean?

Otsailean beste 150 euro ditugu zeuretzako, gazte. Parte hartzeko garaiz zabiltza!

Garaiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzekoGaraiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzeko

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Garaiz zabiltza otsailean Zuzeuko Gaztea saria eskuratzeko

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.