Gabonen ikuspuntuak

Gabonen ikuspuntuak –

Gabonak entzuten dugunean, txikiek opariak entzuten dute, gazteek oporrak entzuten dute, gurasoek estresa entzuten dute eta nagusiek familia entzuten dute. Hitz bakarra baina ikuspegi desberdina. Gabonen definizioa egingo dizuet, baina nire ikuspegitik.

Gabonen ikuspuntuakTxikien bistatik hasiko naiz. Urtearen etapa hau heltzen den heinean txikiak urduri eta pozaren arteko sentimenduak dituzte opariak direla eta, baita Olentzeroren ikuspegitik ondo portatu diren jakin-mina ere. Ez da beharrezkoa arreta handia ipintzea hortaz konturatzeko, bakarrik ikus daiteke. Korreoz etxera Jugettos-en liburuxka heltzen denean zabaldu eta arkatz edo boligrafo batekin nahi eta eskatuko dituzten jostailuak markatuz, eta urteko Olentzeroren eskutitza idazten ahaztu gabe.

Bestalde, gazteak daude, ikasteari gelditzen ez direnak, egunero sudurra liburuen artean daukatenak. Hauek Gabonak entzun eta oporrak etortzen zaizkie burura. Oporrak deskantsu pixka bat hartzeko aukera paregabea da eta, liburuak alde batera uzteko momenturentxo bat edukitzeko irrikatan, hori bai guardia jaitsi gabe, oporrak amaitu ostean hurrengo azterketak datoz eta.

Gurasoen kasuan estresa datorkie burura, janaria antolatu, opariak erosi, dena ondo eta txukun muntatu… Esan daiteke sentimendu hauek pertsonaren araberakoak direla. Badaude gurasoak Gabonak asko gustatzen zaizkienak eta izugarrizko planak egiten dituztela familiarekin. Baina badaude beste guraso motak, lehen bailen Gabonak pasatu nahi dituztenak, janariak alde batera behingoz uzteko.

Azkenik, nagusiak datoz, gurasoen gurasoak. Hauentzat Gabonak familia guztia aldi berean ikusteko aukera moduan ikusten dute, baita tradizio moduan ere. Ez dago asko esan beharrik, haien aurpegietan erreparatuz konturatu zaitezke, familia mahai gainean eserita dagoenean.

Gabonen ikuspuntuak