Familia, hizkuntza, aberria

Familia, hizkuntza, aberria. Umeak edukitzeko dugun behar morala. Biziraupena. –

Familia, hizkuntza, aberria.

Umeak edukitzeko dugun behar morala.

Biziraupena.

 

Ez naiz natalista. Ingurumen arrazoiak, deshazkunde beharra eta superpopulazioa direla eta, biztanleria jaistea onuragarria dela pentsatzen dut. Munduko biztanleria 7.600 milioikoa da eta handitzen dabil eta handitzen jarraituko du. Baina hazkunde hori batez ere 3. munduan dago, Afrikan bereziki. Munduko beste toki batzuetan, ordea, populazio jaisten dago. Japonian, Europan… eta gure herrian. Euskal Herrian.

Hori dela eta, euskaltzaleok gero eta gutxiago gara, bai absolutuan, baita kopuru erlatiboetan ere (kanpotarrak datoz). Ordezkapen demografikoa ari da gauzatzen. Honengatik guztiagatik, umeak edukitzea, euskaltzale eta abertzale ororen betebehar bilakatu da.

Baina badira hau esateagatik faxisten diskurtsoa hartzen duzula diotenak. Nire ustez, ikuspegi horrek ez du ez hanka ez buru. Norbere nazioa eta hizkuntza defendatzea demografia kontuan hartuz, biziraupena bermatzen du.

Umeak edukitzea: bizipoza eta familia-kohesioa eragiten du.

Umeak izatea gogorra da. Ahalegin ekonomikoa, denbora, dedikazioa eta zaletasunei uko egitea suposatzen du. Umeen amorraldi, garrasi eta negarrei egin behar diezu aurre, baina bere irri, irribarre eta inozentziaz goza dezakezu ere. Diruarekin ordaindu ezin den zerbait. Baina pena merezi du. Aitite-amamentzat bizitzeko motibazio eta pizgarria da. Familia bat egiteko aukera ematen du.

Amama asko, seme-alabak bisitatzera doazenean, bilobarengana doaz zuzen. Kezkatuago daude bilobez, bere seme-alabez baino.

Lagun kuadrilei dagokienez, euskarara bueltatzeko edo sendotzeko aitzakia eta arrazoi ezinbestekoa da umearena. Izan ere, hezkuntza eta haur munduan, euskarak badu indarra, beste edonon baino gehiago.

Familiak gero eta txikiagoak dira. Lan mugikortasuna dela eta, gero eta sakabanatuagoak. Hori dela eta, gero eta bakardade handiagoa da nagusien artean. Umerik gabe, gu geu ere gure bizitzako azken urteak bakardadean bizitzeko arriskua dugu.

Euskaltzale bezala, egin daitekeen ekarpen onena etorkizunari begira, umeak izan eta euskalduntasunean hazi eta heztea da. Kontuz, ikastolara eramatearekin ez da nahikoa. Hizkuntza eurekin garatu behar dugu. Eurekin zer liburu irakurri, zein kultura kontsumitu, zein jarduera egin, zein ohitura transmititu… Hori ere garrantzitsua da. Hori ere gure erantzukizuna da.

Instituzioek, alderdi politikok, enpresek, komunikabideek… ez dute inolako kezkarik gai honetan. Nahiago dute baliabide publikoak atzerritarrak EHra etor daitezen bideratu, euskaldun eta euskaltzaleen jaiotza-tasa bultzatu baino. Nahiago dute komunikabideetan feminismo eta immigrazio aldeko diskurtsoa eta kezkak zabaldu (horiek ez dira gutxietsi behar), demografia hondamendi eta demografia ordezkapenaz aritu baino.

Jadanik Ikastolen Elkarteak kezka adierazi du. Ikastoletan ume falta gero eta nabariagoa da. Ikastolek gero eta gehiago nabari dute ume eskasia. Euskaldunon artean kontzientzia zabaldu behar dugu. Kontzientzia nazional batetik. Umeak gure etorkizuna dira. Ez utzi EH hiltzen. Hurrengo hiztun, bertsolari, kazetari, ekintzaile belaunaldia.

Familia, hizkuntza, aberria. Umeak edukitzeko dugun behar morala. Biziraupena.

12 pentsamendu “Familia, hizkuntza, aberria”-ri buruz

  • Beñat Castorene 2019-12-27 10:29

    Beldurrik eta ahalgerik gabe hemen diozuna hain da argi ta zentzuzkoa nun normalean nehork ez liezazukeen kontrakoa erran. Ezdakit zutaz aparte gazte askorik baden horrela pentsatzeko herri zahartu honetan , bainan, arrazoi duzu haiekin elkartu eta elkar lagundu behar zinuke instituzioen gainean sobera kontatu baino. Ondo dakizun bezala, aurreikusten duzun bidea ederra bainan zaila baita gaurko baldintza sozialetan.

  • Alde batera, iraganeko oihartzun batzuk piztarazi dizkit zure idatziak, Iraide! 36ko gerraurreko Emakumeen Abertzale Batzaren eta EAJko lider batzuen diskurtsoaren hotsak ekarri dizkidazu gogora. Garai hartan, gutxi-asko honelako pentsabidea zabaldu zen emakume zein gizon nazionalisten artean: Madrilgo botere politiko zentralista aurka dugunez -autonomi estatutua ezin aurrera aterata-, eta Espainiatik etorkinak etorri eta etorri ari direnez, familia behinik behin euskaldun edo gehiagotan “euskotar” atxiki dezagun, espainolizazio kultural-moralari harresia jar diezaiogun etxean, familian.

    Bestera, egun, EAEn botere politikoa EAJk du, baina ederki diozun bezala, ez EAJren eta ez beste alderdi politikoen lehentasunetan dago zuk diozuna: euskaldunok umeak izatea eta euskaldun haztea, helburu aberkoi gisa, herri euskaldun gisa desagertu baino lehen.

    Beñatek dioen bezala, zaila da elite politiko-ekonomiko-kultural-mediatikoak alde izan gabe, horrelako mugimendu batek indarra hartzea, baina, aizu, batek daki…ea emakume euskaldunen artean zabaltzen den, eta, jakina, erreziprozitate gutxienekoak eskatzen duenez, umeak izan eta umeak euskaraz (hizkuntza eta kulturaz) hezi nahi dituzten gizon heterosexualen artean ere ea zabaltzen den, eta, jakina, umeak adoptatu edo era batera edo bestera ekarri nahi dituzten guztien artean.

  • Bla bla bla
    Ze aspergarriak zarete, desagertu egingo zarete jajajajaja¡¡
    Euskaldunak, euskaroak, eta guzti jajaja
    Adibiderik esanguratxoenetarikoa honako web-gune hau da. Hogei bat lagun besterik ez dira sartzen hona eskuarki. Lau katu zarete, beti kalamatrika berarekin.
    Bueno, hori, esandakoa. Agurrr yogurrr

  • Ikuspuntu abertzale eta euskaltzale batetik demografia garrantzi handiko gaia da. Aldaketa demografikoek izugarrizko garrantzia dutelako Herri edo Nazio baten bilakaeran. Bitxia da egiaztatzea ongizate maila altua duten estatuetan (Europako Iparraldeko estatuetan, adibidez) natalitatea sustatzeko politika eraginkorrak abian jarri zituztela aspaldian…..Baina “euskal oasi”-an, aldiz, hori ahazten zaie gure agintariei. Bada garaia gai garrantzitsu honi heltzeko.

  • Benat Castorene 2019-12-29 14:12

    Bai bitxia… edo ez hain bitxia…
    Suposatzen dut arrazoinak hanitzak direla
    Bainan, nola esplika lezake Naziogintzak ahanztura hori?

  • Egile berak, Iraide Onaindik, erantzuna ematen dizu, Benat: “Instituzioek, alderdi politikok, enpresek, komunikabideek… ez dute inolako kezkarik gai honetan. Nahiago dute baliabide publikoak atzerritarrak EHra etor daitezen bideratu, euskaldun eta euskaltzaleen jaiotza-tasa bultzatu baino”. Bai, hori da errealitate tristea.

  • Sistemak eta politikariek nahiago dute lan egiteko eta kontsumitzeko adinean dagoen jendea laguntzea euskal ondarea mantenduko duten belaunaldi berriei laguntzea baino.

    Diruzale amorratuak dira.

  • Benat Castorene 2019-12-30 19:06

    Bai hori ondo irakurri nuen
    Bainan zergatik “bitxi” tzat jotzen duzun hautu suizidario hori?
    Egiatan kezkarik eza da Instituzioen aldetik?Ala, indarrean dagoen konstituzioa dela eta, ezin dute beren kabu soilez definitu eta aplikatu politika bat zentzuzkoa litzatekeena Herriaren egoera kultural eta demografikoa txarraren aurrean.
    Errangabe doa gure aldean denentzat inbasioa erabat normala dekl ez delarik txalotua

  • Benat Castorene 2019-12-30 19:11

    brinpoleta.. testua eskapatu zait!
    Erran nahi nuen
    “Erran gabe doa gure aldean inbasioa erabat ixildua dela, ez delarik gure abertzaleek txalotua”.

  • 2020 hastear dagoen honetan, bota begirada 60 urte atzera.

    1960 ilun hartan euskaldunak argi ikusten zuen desagertzearen mamua. Minoria geroz eta txikiagoa, isilagoa eta ignoratuagoa sentitzen zen.

    Arrazoi guztiz ekin zioten batzuek kultura eta politika arloetan herriaren berrosartzeari, eta akatsak-akats, herria heriotzaren hatzaparretatik atera zuten. Doakie merezi duten aitortza.

    Eta gu? Gai izango al gara egoera ikusita erantzukizunez jokatzeko? Utziko al diogu gezurrak sinesteari eta egi mingarriak aitortuko al ditugu, edo amildegiranzko bidean jarraituko dugu xuxen?

    Goazen koldarrak izateari uztera, ez ditzagun begiak itxi

    https://euskorp.eus/2019/12/29/nork-hartuko-erreleboa-jaiotzak-geroz-eta-urriago-euskal-herrian/

  • Benat Castorene 2020-01-01 19:30

    Mikelatsek seinalaturiko testua nahikoa argi dago.
    Nabari da gaurko bizimoduak ez dituela burasogeiak beren xedeetan animatzen.
    Zinez animatuko lituzkeen politika natalista ez da egiten, ezaxolkeriaz edo segurago EHko Instituzioen botere eskasen gatik.
    Bainan jaiotzeen kopuru eskasaren arrazoi larriena izango litzateke gaurkogure bizitza filosofia, hedonista, kontsumerista, oporretako bidai exotikozalea. Ez doa batere bat egunero txatarren aldatzeko premia gordinarekin.
    « Pentsamendu-aldaketa sakon bat eskatzen du egoerak » dio testuak.
    Momentuz, beren helburua ahalbidetzeko. euskal familiek beren kolektiboaren gainean eta laguntza pribatuaren gainean beharko dute gehien bat kontatu beren bizitzaren arazo konkretuak konpontzeko, lan egokia eta diru sartze nahikoa izango direlarik garrantzitsuenak.
    « Eta gu? Gai izango al gara egoera ikusita erantzukizunez jokatzeko? » galdegiten du Mikelatsek.
    Galdera honi eginen zaion erantzunetik doa euskaltasunaren biraupena.