Faded abesti norvegiarra

Faded abesti norvegiarra

Faded, Alan Walkeren abesti ezagunena da. Hasieran, Walkerrek sortu zuen abestia letra barik, musikarekin bakarrik (base instrumentalarekin). Berak oinarria (“base” esaten zaio musika munduan) jarri zuen 2014an eta 40 miloi bisita eduki eta gero, Iselin Solheim abeslari norvegiarrak, ahotsa ipini ez ezik, beste instrumentu batzuk jarri zituen abestian. Alan Walkerren abestia, “fade” zuen izena, baina Iselin Solheim-ekin, “faded” du izena (“to fade” ingelesez kolorea edo ikuspegia galtzean erabiltzen da).

alan-walkerFaded gaur egun oso abesti ezaguna da, nik ez nekien nola deitzen zen, ezta nork idatzi zuen, baina entzunda neukan abestia eta oso polita iruditzen zait.

Abestiaren istorioa oso polita da ere, hau da, elektro estiloko abesti bat bi ezezagunek egindako lanari esker oso arraskatatsua bihurtu den. Aurtengo udan, asko entzun da abesti hau, adibidez, diskoteketan, herriko festetan edo disko mobiletan.

Faded abesti norvegiarraAlan Walker, Ingalaterran jaio zen, bere aita ingelesa da, baina bere ama norvegiarra da. Horregatik, bi urterekin joan ziren Norvegiako hiri batera bizitzera. Hiri hori Norvegiako bigarren hiria da, eta Bergen du izena. Bergen Norvegiako Hegomendebaldean dago kokatuta, Oslotik 500 kilometrotara.

528335-screenshotIselin Solheim, norvegiarra da, horregatik abesti hau esan dezakegu, bi norvegiarren abestia dela. Baina Iselin Solheim, Norvegiako iparraldekoa da.

Niri ez zait gustatu “fade” abestia, alegia, letra barik, ez bainaiz DJren ezta elektroren zalea, baina “faded” abestia oso ondo dago. Musika oso ona da eta asko gustatu zaio jendeari, baita niri ere.

Hemen ikus dezakezuen bideo ofizialean, abestiarekin batera “kontatzen” den istorioa ikus dezakezue. Pertsona bat ageri da leku bakarti eta abandonatu batean, noraezean bezala, baina argazki bat berarekin daramala. Eraikin batzuk suntsituak daude, gerra bat egon izan balitz bezala. Bideoaren bukaeran, argazkian ageri zen etxea topatzen du, baina erabat suntsitua ere eta horrek badirudi, bideoaren pertsonaia etsituta uzten duela.

Bi abeslari hauek diru asko irabazi dute abestiagatik. Dirua ez ezik, ospe handia lortu dute eta norvegiarrek musika ona egiten dutela ere esan ahal dugu. Baina hau ez da dena izan, sari asko irabazi dute eta. Horretaz aparte, hainbat produktorek, besteak beste, DJ Tiësto edo Hardwell-ek remix batzuk egin dituzte abesti honekin. Hori dela eta, Alan Walkerren abestiak prestigioa erdietsi du. Abesti hau lehenengo postuan izan da zerrenda askotan eta herrialde askotan, horregatik izan da hain garrantzitsua abestia hau. Espero dugu abesti on gehiago egitea.

Faded abesti norvegiarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude