Ezjakin baten pentsamenduak Vol. I “Itzalak”

Ezjakin baten pentsamenduak Vol. I “Itzalak” –

Proiektu hau 2016ko amaieratik 2017ko apirilera arte idatzi ditudan abesti batzuetatik jaio egiten da, mikrofonoaren aurrean jarri naizen arte, ideia hauei forma emateko asmo bakarrarekin.

Abesti bakoitzak nire bizitzaren egoera bat edo batzuk deskribatzen ditu, eta hauek musika sortzen kontatzeak (ahal den moduan) pilo bat betetzen nauela konturatu naiz. Hobeto sentitzen naiz, eta asko lasaitzen nau, besterik ez.

Lehenengo bolumen hau, “Itzalak” deiturikoa, “Ezjakin baten pentsamenduak” diskan parte hartzen duen hiru bolumenetatik lehenengoa da. Beste biak ahal ditudanean igoko ditut. Nire pentsamenduetan, erlazio ulergaitz baino aparta daukate haien artean. Ez dakit nire bizitzaren garaia den ala ez, baina existentzialismoa eta galdera etengabea oso presente daude.
Beraz, soinuak elkartzen duena, ez dezala isiltasunak banandu.

Ezjakin baten pentsamenduak Vol. I "Itzalak"

ESKERRAK:

– Joseba Ortegari, bere argazki ezinhobeagatik.
– Simon Arriolari, panderoa ederki jotzeagatik eta grabatzen uzteagatik.

Ezjakin baten pentsamenduak Vol. I “Itzalak”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude