Ezagutzen al duzu zer den iktus bat?

Ezagutzen al duzu zer den iktus bat? –

Gazteok buruan zer dugu? Gure ikasketak, gure jaiak, gure eskolaz kanpoko jarduerak edo zaletasunak, gure lagunak, gure bikotekideak… Gure mundua, alegia.

Badirudi gaixotasunak eta zahartzaroaren ajeak ez direla gure kontuak. Gu osasuntsu gaude eta gaixoen arazoetatik abstraitu egiten gara. Hau, neurri batean ona da, bizitzaren tristurak alde batera uzten ditugulako. Ezin dugu egunero gauza horietan burua jaten ibili. Hori dio nire amak, behintzat.

Betidanik esan digute gazteoi, nagusiengan gehiago fijatu behar garela. Errespetua zor diegula. Baina horrelako gauzez bakarrik ohartzen gara, nagusiek bizi izandako egoerak guk geuk ere bizitzen ditugunean. Edo gaztea izanda ere, istripu edo gaixotasun larri baten ondorioak nozitzen ditugunean. Beraz, hurbiletik gertaera bat bizi dugunean, errealitate zaplastekoa hartzen dugu.

Nik neuk bizi izan ditut horrelako egoera batzuk. Adibidez, txikia nintzela, nire lagun bat hil egin zen minbiziak jota. Ni, garai hartan, kontziete nintzen eta oso gaizki pasatu nuen. Gure inguruan denok bizi izan genuen garai zaila. Irakasle eta gurasoek lagundu ziguten, egoera hau gainditzen.

Orain dela urte gutxi, nire ikaskide baten anaia hil zen moto istripu batean. Motoan zihoala, auto batekin talka egin eta ondorioz, buruan kolpea jaso zuen eta ospitalera eraman zuten. Baina azkenean ezin izan zuten salbatu.

Hori gutxi izango balitz, nire lagun baten aitak eta beste lagun baten amak burmuineko iktus bat izan dute. Pairatzen dutenek estresarekin erlazionatzen dute. Nire amaketxean kontatzen dit bere lanean, maiz, gero eta iktus gehiago sufritzen direla. Badirudi gure gizartean zabaltzen ari dela, burmuinean kalteak izaten duten pertsona kopurua.

Zorigaitz hauen eraginez, nire buruan galdera batzuk daude jira-biraka.

Badakizu zer den iktus bat?Zer da Iktus deiturikoa? Funtzean, garunean odol-fluxua etetea.

Zer ondorio eragiten ditu? Gorputzaren alde batean indarra galtzen da, memoria galtzen da, hizkuntz gaitasuna aldatzen da eta irensteko zailtasuna izaten da, besteak beste. Kaltetutako burmuinaren gunearen arabera, ondorioak batzuk edo besteak dira.

Eta zer egin daiteke Ictus bat nozitzean?

Halako sintomaren bat agertuz gero, eskatu irribarre egiteko, besoak jasotzeko eta galderaren bati erantzuteko. Aldaketarik sumatuz gero, larrialdietara deitu behar da lehenbailehen.

Iktusa hasi eta 3 orduan tratatzen badugu, pazienteen 2/3 mendekotasunik gabeko egoera batera itzultzea lortu daiteke.

Garaiz detektatuz gero, ictusen % 80 ere saihestu daitezke. 6 pertsonatik 1ek iktus bat izango du bere bizitzan.

Zer egin dezakegu iktusa prebenitzeko?

Dieta orekatua mantendu, ariketa fisikoa erregulartasunez praktikatu, alkohola/tabakoa/bestelako drogak saihestu, estres gabeko bizitza eduki eta medikuaren kontrola egitea (tentsioa batez ere).

Nortzuk arduratzen dira gaixoen tratamenduaz?

Tratamenduz arduratzen diren profesionalen artean, hurrengoak daude: Neurologo, errehabilitazio mediku, fisioterapeuta, terapeuta okupazional, logopedia, gizarte-langile eta iktusaren unitateko erizainak, neuropsiquiatra eta neuropsikologoak. Hauek guztiak, jakina, familiaren papera ahaztu Gabe.

Esperu dut idatzitakoa baliagarria izatea.

Badakizu zer den iktus bat?