Ez gara guztiz askeak

Ez gara guztiz askeak

Askeak bagaren edo ez, ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu: askatasun fisikoa, askatasun morala, askatasun ekonomikoa. Niretzat, askatasuna pertsona guztiek duten eskubide bat da. Baina, benetan askeak al gara?

Ez gara guztiz askeakFilosofo batzuek esaten zuten determinatuta gaudela; hau da, askatasunez bizitzeko aukera ukatuta dugula. Determinismoa, ekintza eta erabaki guztiak kausa-printzipioaz eragindakoak direla baieztatzen duen teoria da. Horrela, dena kausa-efektu kate batez gertatzen da, erabakimen askea eta zoria ukatuz. Duela egun batzuk klasean eztabaidatu genuen ea batxilergoak karrera bat egitera determinatzen bagintu edo ez. Ni esaten nuen baietz, determinatuta gaudela zeren eta gizarte zientzietako batxilergoa egiten badut (nire kasuan), unibertsitatera sartzerako orduan ezin izango dut, adibidez, medikuntza, erizaintza eta fisioterapia ikasketak aukeratu zientzietako batxilergoa egin ez dudalako.

Barneko askatasuna guk geuk nahi ditugun gauzei buruz erabakiak hartzeko eskubidea da, “nahimenaren askatasuna” izenarekin ere ezagutua. Norberaren kontuak aukeratzeko guztiz askeak gara, gure bizitzaren jabeak gu geu garelako eta egoera hartan gure onerako edo txarrerako diren gauzak baino ez ditugulako aukeratzen. Nire ustez, barne askatasuna ez da iruditzen duen bezain erraza. Agian pertsona bati “arraroa” den arropa mota bat gustatzen zaio, baina besteek modan dagoena gustuko dute. Pertsona horrek, seguruenik, ez du bere gustuko arropa jantziko, eta modan dagoena janzten hasiko da “desberdina” ez izateko. Horrela, besteek ez dute ezer komentatuko bere arropari buruz. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala arrazoi desberdinek behartzen gaituzte, horietaz ez ohartu arren?

Bestalde, askatasun fisikoa mugitzeko askatasuna da. Helbidea aukeratzeko edo herriz aldatzeko eskubideak askatasun mota honen barnekoak kontsidera daitezke. Egia da munduko leku askotan ez daukatela hemen dugun askatasun maila. XXI. mendean hori ez da bidezkoa, denok eskubide berdinak eduki behar genituzke. Guk ezin gara kexatu, jaio eta bizi garen tokian askatasun handia dugulako beste herrialde batzuekin alderatuta. Hemen, nahi dudanean edozein tokira joan naiteke, nahi dudan moduan jantzi ahal naiz eta nahi dudan musika entzun dezaket, baina munduko beste leku batean ezin dute guk hartzen ditugun erabaki batzuk hartu, ez direlako gu bezain “askeak”.

Uste dut aurreko argudioekin argi geratu dela nire iritzia gai honi buruz: ez garela guztiz askeak, bakarrik pixka bat. Askatasun absolutua ez da existitzen, eta ez da inoiz existituko, beti legeen edo arauen menpe egongo garelako nahitaez. Bakarrik dago leku bat non nahi dugun bezain askeak izan ahal garen: gure irudimena.

Zure ustez… benetan askeak al gara?

Ez gara guztiz askeak