Euskararen jatorria

Euskararen Jatorria –

Euskararen jatorria ezezaguna izan da beti, eta horrela jarraitzen du gaur egun ere. Teoria eta elezahar asko garatu dira historian zehar, erdi aroan adibidez, Adanek eta Ebak euskaraz hitz egiten zutela zioten, edo Noeren lehengusu batek ekarri zuela euskara esaten zen. Hala eta guztiz ere, begi bistakoa da kondaira horiek egiaztaezinak direla.

Jorge Maria Ribero Meneses, filologo eta irakasleak euskara hizkuntza zaharrenetarikoa dela dio. Bere hipotesia hurrengo hau da:

bazen gizartearen hasieran hizkuntza bat, eta hizkuntza hartatik eratorri dira gaur egun hitz egiten ditugun hizkuntzak. Haren ustez, euskara da jatorrizko hizkuntza horren gertuen dagoen mintzaera. Bere hipotesia frogatzeko honako arrazoi hau ematen du: bere ustez, soinu edo fonema zaharrenak “ba, ga eta za” dira, eta horietatik eratorri dira gure hitzak. Adibidez “bizia” latinez “vita” hitzera eratorri da, b letra v letraz aldatuz eta t letra z letraz aldatuz. Ondoren gaztelaniazko “vida” hitzera eratorri zen.

Euskararen jatorria

Gerhard Bahr jatorri germaniarreko hizkuntzalaria izan zen eta itzultzaile lanak egin zituen Bigarren Munduko Gerran.

Nahiz eta germaniarra izan, Legazpin hazi zen, han egiten baitzuen lan bere aitak. Haren lanak iberiar penintsulako hizkuntzek eta euskarak, nahiz eta itxuraz batzuetan horrela ez badirudi ere, inolako erlaziorik ez zutela frogatu zuen, euskara filologiaren historian pausu handi bat emanez.

Koldo Mitxelenak zihoen ezin zitekeela serioski egin aurrera, baldin eta ez bazen antzina euskara ezagutzen. Mitxelenak Kristo aurreko X mende baino lehenagotik gaur egunera arteko euskera aztertu zuen. Baina Joseba Lakarra, irakasle eta euskaltzaina, Mitxelenaren lana beste maila batera eraman du, hark Kristo aurreko mendeetako berreraikitako antzina euskara osatu eta atzera eramateko ahaleginetan diardu.

Joakin Gorrotxategik, orain arte aurkitu diren ia 5000 lekukoak erreparatzen ditu, euskara eta gaztelaniaren lehen testutzat hartzen dira eta gehienak pertsona eta jainkoen izenak dira. Euskarak akitarierarekin antz handia du zenbait hitzetan, adibidez andere edo neskato. Baina Gorrotxategirentzat lan honek eman duen erantzun garrantzitsuena orain dela 2000 urte aintzinako Akitanean euskera dokumentatu egiten dela izan da.