Euskararen historia Hasier Etxeberriaren eskutik

Euskararen historia –

Beherago Enekok argitaratu duen dokumentalean agian interesgarriena azken hamar minutuak dira.

Dokumentalaren 10 minutu hauei hasiera emateko Joseba Lakarra (Euskal Herriko Unibertsitatekoa dena) deituriko gizon bat hasten da berbaz. Antzinako hizkuntzen (Akitanierari buruz batez ere) jatorriak eta oinarriak  nola ikertzeko edo ezagutzeko metodoak dira aztergai duen gaia. Josebak dio bi metodo daudela hizkuntza hauek ikertzeko: konparazioa eta lekukotasunari esker lortu ahal den informazioa erabiltzea. Konparazioa, garaiko beste hizkuntza batzuekin konparatzean datza, horrela oso argi ikus daitezke aztergai den hizkuntzaren oinarri etimologikoak. Argi dago konparazioa ezin dela euskararen kasuan aplikatu, bere jatorrian zenbait duda baitaude. Lekukotasunari esker askoz erresagoa da euskara aztertzea, besteak beste dialektoak ikertuz eta garai ezberdinetako testuen bilakaera historikoa aztertuz. Baina Josebak maileguei ematen die garrantzia handia. Euskarak latinetik datozen mailegu asko ditu, eta berdina gertatzen da hizkuntza erromantzeekin. Baina euskararen aldetik, modu ezberdinean eraldatu dira mailegu hauek denboran zehar. Maileguekin fenomeno hau gertatu izan bada, beste hitz guztiekin zer edo zer antzekoa gertatu behar izan da, eta zer esan nahi du honek? Ba, dokumentaturik gabeko hitzen bilakaera, eta ezagutzen ditugun hitzen bilakaera, antzekoak izan direla. Bukatzeko, ikerkuntza metodoen aurrerapen erraldoi bat ez badago, esparru honetan gauzak ez dira asko aldatuko,  eta berreraiketa metodoa garrantzi handia edukitzen jarraituko du, dio Josebak.

Hurrengo hizlaria Joakin Gorrotxategi da, Euskal Herriko Unibertsitatekoa baita ere. Gizon honek aztergai izan ditu Akitanieratik lekuko hartu diren ehunka hitz, gehienak antroponimoak. Andreen izenetatik hauek nabarmentzen ditu Joakinek: andere, anderexo, anderexe, neskato … Gizonezkoen artean: gizon, gizonbon, gizoten, sembe, sembeten, sembexo … Hitz hauek aztertuz gero, gaurko euskararekin antzekotasun asko aurki ditzakegu. Honek, Akitanieran Euskara dokumentaturik aurkitu dezakegula esan nahi du.

Horretaz gain, euskararen biziraupenari buruz mintzatzen da Joakin. Orain dela bi mila urte edo bi mila bostehun, Latina bihurtu zen hizkuntza nagusia leku guztietan, beraz, enigma bat da Euskararen biziraupenaren zergatia. Zortea izan zela dio Joakinek barre egiten duen bitartean, leku ezkutuetan jarraitu zuen  erdi bizirik eta inperioaren erorketarekin bat (Erromatarra) berpiztu zen orainaldiraino. Hau, esperantza izpi bat da gaur egungo Euskararen egoerarako, baina erromatar inperioa gazteok suntsitu behar dugu orainaldian, hizkuntzaren bizitza mantentzeko.

Gaur egun euskararen biziraupenari zor diogun faktorerik garrantzitsuena eskola publikoa da. Belaunaldi dezente daramatzagu gazteok bi urte ditugunetik euskaraz ikasten, eta horrek asko lagundu du eta lagunduko du etorkizunean. Tamalez, eskola ingurutik at, indarra galtzen ari da. Batez ere hiriguneen eta herri handien kaleetan ez da euskararik entzuten, eta entzutekotan ez ohikoa da. Baina hau horrela izanik ere, euskara bizitzeko urte mordo ditugula uste dut eta bere desagerpena etorkizun oso urruti batean imajinatzen dut. Asierren dokumentala nahiko interesgarria iruditu zait, tontakeria batzuk agertu badira ere. Honelako lanek memoria berpizten dute, ez baita txarra noizbehinka gogoratzea nondik gatozen eta noraino ailegatu nahi dugun.

Euskararen historia

8 pentsamendu “Euskararen historia Hasier Etxeberriaren eskutik”-ri buruz

  • Ni ez naiz inor bi “maisu” hauen artean, halare Iruña-Veleiari buruz egin dituzten txostenak irakurrita ta txosten hoiek izan dituzten kritikak, hau da , dioten ia guztia gezurtatua izan dela, izugarrizko akatsak egin dituztela, gauz mordo konprobatu ez dituztela…. ba diotena ezin sinistu, beraz zertarako ikusi diotena beste leku batzuetan begiratu behar badut, egia den edo ez jakiteko.
    Ta ni historian txarto nabil, baina uste dut Erromak, konkistatzen zituen herrietako hizkuntzak,ohiturak ta kulturak nahiko errespetatzen zituela, gaur egun baino askoz gehiago, beraz….. http://www.sos-irunaveleia.org/informes:comentarios-y-objeciones-a-los-informes-de-los-prof

    http://www.sos-irunaveleia.org/informes:comentarios-y-objeciones-a-los-informes-de-los-prof

    • Pablo Zarragoitia 2018-01-29 16:53

      iepa lagun, ez naiz gaian aditua. Dokumentalaren atal honen sasi kronika egin dut, besterik ez. eskerrak irakurtzearren.

    • Joañixio Irazusta 2018-01-30 00:25

      Ez izan panfletero. Aurkako txosten horietako bakar bat nazioarteko aldizkari errebisatu batean argitaratzen denean hartuko ditu aintzat komunitate zientifikoak; bitartean, hutsaren hurrengo dira kasik: edonork zintzilika baitezake pdf bat edozer esanda Interneten.
      Laburpen ederra, Pablo, eta noizean behin berriz gogoratzekoa.

  • Ta nik zure idatzian agertzen diren pertsona batzuei buruz iritzia eman nahi izan dut besterik ez. .Ez bazen hemen idaztekoa barkatu.

    Joanixio, non publikatuta daude faltsutasunaren aldeko txosten horiek 9 urte ta gero piezak beraien eskuetan izan ta gero? Ta txostena ez du balio publikatuta ez badago, nahiz ta oso argi gelditzen den faltsutasunaren aldekoek, gauz mordo “ahaztu” dituztela beraien txostenetan ez?

    Adibide bat jartzeagatik,beraien txostenean ezinezkotzat jotzen direnak, hau da, beraiek diote inoiz inon horrelakorik agertu ez direla, agertu dira aspaldi.
    Nik badiot espertu bezala zeozer ezinezkoa dela, ta edonork interneten 5 segundutan ikusi badezake hori ez dela horrela. Ze froga behar dituzu ulertzeko ustezko espertu horrek diona edo gezurra dela, edo ideiarik ez duela edo apropos egin duela.

    Adibidetxoa: “Z”. Ezinezkoa grekeratik kanpo XV. mendea arte gutxienik aipatu kontsonantea agertzea, ez balitz aipatu hizkuntzatik hartutako hitzak erabiltzerakoan, Gorrochategui eta Joseba Lakarraren arabera (EHUko Euskararen Historia eta Euskararen Gramatika Historikoaren katedraduna). Zer esan, orduan, Donemiliagako “izioqui dugu” edo “guec ajutu ez dugu” horiei buruz?

    Beraz Iruña-Veleiari buruz inon beraien txosten akatsdunak publikatu ez dituzten espertu hoiek, ume moko batek egingo ez zuen “akatsa” egiten dute txostenean?
    Donemiliagako idazkiak ahaztu dituzte? Ez, nahita egina da, ezinezkoa da horretan espertuak direnak hori ez jakitea, ahaztea…

    Gauza da hilabetea nahikoa dela benetakoak diren edo ez frogatzeko, ta kasualitatez, benekotasunaren aldeko hoiek ez dutela nahi.
    Halare aldizkari zientifikoan publikatzea bada zuretzako argumentu bakarra, hemen duzu aldizkari zientifiko batean benekotasuna ta faltsutasuna defendatzen duten profesional batzuen lana.

    Faltsutasunaren aldeko publikazioa Zephyrus aldizkarian: “en 2008 se demostró que tales piezas eran falsificaciones” (demostratu zen?gezur hutsa), y de sus afirmaciones hechas posteriormente en el foro Terra Antiquae (TA), donde comenta “no pretendo hacer ciencia, eso lo dejo a otros” (beraz zientzia norentzako?) (2). El artículo, por lo tanto no trata sobre la ciencia implicada en el estudio de los hallazgos, sino que se centra en cuestiones sociológicas que rodean a los mismos, tal como afirma en la introducción: “This paper aims to rise above this conflictive dynamic, in order to focus on the peculiarities resulting from the social context in which the events occurred.” http://www.amaata.com/2017/09/iruna-veleia-la-ciencia-la-no-ciencia.html

    Benekotasunaren aldekoena Es el primer, y hasta el momento único, estudio lingüístico sobre los grafitos de Iruña-Veleia publicado en una revista científica (al menos del que se haya dado noticia en los foros dedicados al tema) http://www.amaata.com/2013/05/articulo-de-hector-iglesias-sobre-los.html

    Veleia izena zuen kartel bat aurkitu zuten ta faltsutasunaren aldekoek esan zuten froga argia zela ezinezkoa zelako, gero faltsutasunaren aldekoek exkabatu zutenean, Veleia izena zuen “ara” bat aurkitu zuten.

    Gehiago, Gorrochategik dio MS agertzea ezinezkoa dela garai hoietan, ta benekotasunaren aldekoek MS horren aintzineko adibideak jartzen dizkiote. Baina ezinezkoak balira nola duela aspaldi horrelakoak agertu zirela Iruña-Veleian agertu baino lehen?

    http://www.amaata.com/2015/01/las-letras-de-iruna-veleia-y-sus.html
    Hemen dituzu ezinezkotzat jo duten hitz askoren adibidea aintzinean, baina Gorrochategik badio ezinezkoa dela garaiarengatik, beste aztarnategi batzuetan aurkitu dituztenak ta benetazkoak bezala dituztenak, faltsuak lirateke?

    Iritzia izateko ez duzu zertan aldizkari zientifiko baten lana irakurri behar, froga mordo daude faltsutasunaren aldekoen GEZURREKIN, ta gezurra diot ez dudalako sinisten hainbeste espertu hainbeste akats egin ditzazketenik.

    Bukatzeko gero ta gutxiago dira faltsunasuna defendatzen dutenak, ta askoz profesional gehiago lerratu dira benekotasunaren alde.
    Hori bai, benekotasunaren aldeko guztiek defendatzen dute egin beharrezko probak egin ditzazten, hilabete batean nahiko zelako egia jakiteko. Baina faltsutasunaren aldekoek ez dute hori eskatzen. Zergatik ote? Ondo izan.

  • Oso nekagarria zara, Sugaar, ezjakina eta astuna izateaz gain.

    Faltsutasunaren aldeko txostenak (txosten zientifiko bakarrak, metodo, ikeresparru, etab. bati jarraitzen dioten bakarrak direnez) ez ziren inon argitaratu, ez zirelako inon argitaratzeko sortu, ezpada enkargu bati erantzuteko. Alta, txosten horiek sortu zituztenek urtero argitaratzen dute zerbait nazioarteko aldizkarietan (alegia, errebisio anonimoa, etab. dituzten EHz kanpoko aldizkarietan, ez friki-elkarte erdaldunzale batek Interneteko blog batean edo pdf batean argitaratzen dituztenetan).

    Zure mailaren eta ezagutzaren adibide ona eman duzu “Z” horrekin: beste inork (gaizki) esandakoak kopiatuaz, haren akatsak errepikatu besterik ez dituzu egin. Donemiliagako glosetan ez dago -rik, ezpada :
    http://www.errioxa.com/imagenes2/aznar/Glosas%20euskera2.JPG

    Horrela -rena eta horrela esaten ohi dituzuen gainerako funtsgabekeriak.

    Zephyrus dela eta, hortxe duzu iruzkin polit bat: http://www.amaata.com/2017/09/iruna-veleia-la-ciencia-la-no-ciencia.html Bide batez, artikulu horretan ez da hitz bakar bat ere esaten euskararen barne-bilakabideaz (alegia, Ertaroan posible den eta abarrez).

    “gero faltsutasunaren aldekoek exkabatu zutenean” = edo dena nahastea, Canto, Lakarra zein Cerdan eskabazioetan ibiliko balira bezala. Eta dena horrela.

    “Iritzia izateko ez duzu zertan aldizkari zientifiko baten lana irakurri behar” Jakina. Horri “charlatanería” esaten zaio gaztelaniaz, eta zeuk ondo dagizu.

  • Oso txiste ona Joanixio

    Diozu: Aurkako txosten horietako bakar bat nazioarteko aldizkari errebisatu batean argitaratzen denean hartuko ditu aintzat komunitate zientifikoak; bitartean, hutsaren hurrengo dira kasik: edonork zintzilika baitezake pdf bat edozer esanda Interneten.

    Diot: Baina ze komunitate zientifikoa, benekotasun aldeko espertu gehiago daude ospe gehiago dutenak faltsutasunaren aldekoena baino. Non argitaratu dute zer? Artikulu bat errebista batean, ez inolako ikerketarik inon. Ez dute ezer publikatu 10 urteetan inolako aldizkari zientifikoan. Gainera tranpak egiten dizkiozu zure buruari, grafitoak akusatzaileen eskuetan egon dira ta beraiekin nahi dutena egin ahal izan dute, hala ta guztiz ere ez zaizkie egin benekotasuna edo faltsutasuna demostratuko zituzten frogak. T

    Halare jarrizkidazu mesedez ikerketa hoiek euskaltzale.

    Zure ustezko 26 espertuak azkenean 16 dira ze arraro ez? Zer argitaratu dute? Ba nik esandakoa bakarrik ta ez zen ikerketarik izan.

    Artaburu hauek dira benekotasunaren aldekoak, baina batik bat, frogak egitearen aldekoak, kasualitatez zuk ez duzu hori ezta aipatu ere egin. http://euskararenjatorria.net/?cat=214&gdsr_sort=rating&gdsr_order=desc&lang=es edozein artaburu PDFn egin dezakela zer?

    Diozu:Zure mailaren eta ezagutzaren adibide ona eman duzu “Z” horrekin: beste inork (gaizki) esandakoak kopiatuaz, haren akatsak errepikatu besterik ez dituzu egin. Donemiliagako glosetan ez dago -rik, ezpada :
    http://www.errioxa.com/imagenes2/aznar/Glosas%20euskera2.JPG

    Donemigliako glosetan: izioqui duguguec aiutuezdugu.
    Zk dira hoiek edo ez? Orduan ze ostiaz ari zara euskaltzale.

    Benetan uste duzu argumentuak ulertzeko espertua izan behar zarela?
    Exkabazioarena, ez Lakarrak ez zuen ezer eskabatu, Gil bota zutenean aurkikuntzak egin ziren lekuetan, hondemakina sartu ta dena zabortegira bota zuten. Baina zuk hori bakarrik aipatzen duzu nahasketa bezala , faltsutasunaren aldekoek egindako zeoer denean.

    Baina jada diot, piezak ta baliabideak dituztenek ez dute ezer argitaratu nik aipatutakoa izan ezin.

    Halare oraintze bertan jarriko dizkizut defendatzen dituzun hoiek beraien txostenetan ezinezkoak zutenak, aspaldi agertuak direla. Ta halare berriro saiatuko zara arreta desbideratzen inolako froga edo argumenturik eman gabe, faltsutasun edo benekotasunaren alde.

  • “Secuano”. Oso harrigarria, ezinezkoa ez bada ere, Velázquez-endako eta Sequano beharko lukeela zioen.. Thomsonek ohikoa dela esaten du eta Sicuani, Secuanus eta Secuan inskripzioak erakutsi zituen.

    “Ioshe”, “Ieshu”. Gorrochategui-k eta Velázquez-ek ezinezkoa dela tarteko /h/ hori agertzea /s/ baten ondoren. Thomson-ek ondorengoak erakusten ditu: Pascashsa Pascasa-ren ordez, Caeshia Caesia-gatik eta Proshodus Prosodus beharrean.

    “Pather”. Ezinezkoa /th/ taldea Velázquez, Ciprés eta Santos Yanguas-en arabera. Eta, atzera berriz Thomson-ek: virthus (15 aldiz), thurarius (10 aldiz), centhurio (3 aldiz), Catho (2 aldiz), Thullius (2 aldiz), mather, cesthula, Festhiva, Fausthinus, Patherio, Arthemisia, Arthemius, Arthemis edo Arthemon.

    Espertu bat, kategorikoki txosten edo ikerketa batean badio guzti hori ezinezkoa dela , jada horrelakoak agertu direnean, zer pentsatuko genuke berataz?

    Zri dagokionez: ? ? da Grezia klasikoan ta zuk jarri didazun loturan http://www.errioxa.com/imagenes2/aznar/Glosas%20euskera2.JPG BERDINAK DIRA, nik baino mila aldiz euskaltzaleagoa izateko nahiko akats larria ez?

    Nire euskara maila hutsaren hurrengoa da ta aitortzen dut, baina zuk ustez askoz gehiago dakizula, eze ez demostratzeaz gain, gezurrak esateaz gain (benekotasunaren aldekoen argitapenei buruz) niri egotzi didazun akatsa zurea izan da. Ta argumentuak ta egindakoak ulertzeko , ez da euskaran aditua izan behar, frogak ta gertaerak begiratu behar dira.

    Ta orain Z-rena ondo dagoela demostratu dudala, espertu batek hori badio ta donemigliako idazkietan berbera badago, zer esan nahi du? Ba hori.

    Orain atzera botaitzau PDF txatxu hoiek datuekin.

  • Lehenik, j.Lakarrak eta j.Gorrochak VELEIAKOA digute zor. Interés polítiko.ekonomiko.erlijiosoak izan.ziren pritzipalak, baina hizkuntza arrazoiak jarri zituzten aitzaki.
    Eta hizkuntza.arrazoia -A artikulua jarri zuten. Hots, garai hartan ezin zela egon -A artikulua ( POLITA, VELEIA. etab.), beraz, Guzti hura faltsua zela.

    Baina FALTSUA ETA ERRATIKOA, izan, -A artikuluaren teoría da.
    -A hori ez da “artikulua”, baizik -A organikoa (itsatsia), eta duela 18.000 urte SORTU zen UH.A, edo UH.ARA berbaren laburpen gisa. (iberieraz ARAren laburpen gisa).
    Pentsa noiztik existitzen den.

    VELEIA baino lehenago Akitaniako hilarritan dago (erromatarren denbora),adibidez, IBARRA, ILUNNA).

    BERAZ, faltsutasunaren aitzakiatzat jarri zen argumentuak ez du balio.

    Benetako arrazoiak político.ekonomikoa izan zen: Eliseoren taldea bota eta UPV/EHU jarri haren ordez.

    Gehi arrazoi erlijiosoa, Vaticano/OPUS, dogmaren kontrako irudiak agertu zirelako (AZKEN AFARIA, JESUS beste persona baten eskutik oratuta, adibidez), eta oro har, EHko bazter HONETAN KRISTANDADEKO lehen testigantzak agertzea.

    Oraintsu, gainera, beste ostraka idatzi batzuk agertu dirá biltegian, inola ere FALTSUAK EZIN izan daitezkeenak.
    Baina kontua da EZ DUTELA ZUZENDU haien hutsa.