Euskal neska izenak

Euskal neska izenak –

Pertsonen euskal izenak bereizgarriak dira, izan ere, beste hizkuntzetako izenez ezberdintzen dira. Ez bakarrik euskal grafiagatik (hots, k, ts, tx, tz erabiltzeagatik eta ç, c, tildeak edo bestelako karaktereak ez erabiltzeagatik).

Euskal neska izenak aztertzen baditugu, zenbait aspektu ikusi ditzakegu. Aspektu deigarriena, -e letra emakumeen izenei atxikitua dagoela izango litzateke, -NE bukaera gehien ikusten den bukaera izanez (kasualidadea izan edo ez, baina “neska” hitzaren “ne” hori ere hartzen du). Jarraian, -ne bukaera duten izenak ikusiko dituzue  (-ÑE bukaera dutenak ere gehitu ditut, izan ere, I eta N ren artean sortu da -Ñe, hala nola Eguzkine –> EguzkiÑe).

Hona hemen izenak: Abarne, Abene, Adirane, Adine, Agerne, Agurne, Agurtzane, Aiene, Aintzane, Alantune, Alazne, Albane, Amane, Andone, Andoliñe, Ane, Anene, Antxone, Apolone, Arakne, Arane, Arene, Argiñe, Arhane, Ariane, Ariñe,  Arrene, Arrosane, Arsene, Atsegiñe, Augustiñe, Aurkene, Babesne, Bakarne, Bakene, Balendiñe, Balene, Balerene, Barkane, Beltzane, Benardiñe, Beniñe, Berbizne, Bernardiñe, Betiñe, Bibiñe, Bidane, Bihozne, Bingene, Birkiñe, Burne, Dione, Ederne, Edurne, Egokiñe, Eguzkiñe, Ekiñe, Elene, Elixane, Emillene, Erdaiñe, Erdiñe, Ermiñe, Erramone, Erregiñe, Erromane, Errukiñe, Errupiñe, Eskarne, Etorne, Eukene, Eunate, Eztegune, Eztiñe, Gabone, Gaizkane, Garaine, Garaiñe, Garbiñe, Gartzene, Gentzane, Geraxane, Gixane, Gizane, Gongotzone, Gorane, Gotzone, Gudane, Gurene, Guruzne, Haizene, Helene, Hirune, Ibarne, Ibone, Igarne, Igone, Ikerne, Ilargiñe, Ilariñe, Ilazkine, Iragarne, Irakusne, Irkusne, Irune, Ismene, Itsasne, Itxasne, Ixone, Izarne, Jaione, Jasone, Joane, Jokiñe, Jone, Josebiñe, Josune, Julene, June, Justiñe, Kariñe, Katariñe, Keperiñe, Kispiñe, Kistiñe, Koldobiñe, Kupiñe, Laguntzane, Larraine, Laurane, Laurene, Lekuine, Lidubiñe, Lohizune, Lukene, Maitane, Marene, Mariñe, Markeliñe, Martiñe, Mattane, Melpomene, Mirene, Nahiane, Nekane, Oihane, Osane, Pirmine, Puskene, Roxane, Sabiñe, Saturene, Saturniñe, Sebastene, Selene, Sorne, Susane, Udane, Uguzne, Urtsiñe, Urtune, Usune, Zaiñe, Zeiane, Zoriane, Zorione, Zuhurne, Zuriñe, Zuriñe…

Iturria: Euskaltzaindiako Onomastika ataleko ponte-izendegia.

Euskal neska izenak

Izen horiei guztiei erreparatuz, alde batetik konturatu zaitezkete izen asko mutilen izenak + -NE direla, esaterako Gotzon mutil izena da eta bere baliokidea Gotzone, neska izena. Eta berdin gertatzen da honako izenekin: Jon-Jone, Antxon-Antxone, Bingen-Bingene, Euken-Eukene, Gaizka-Gaizkane, Ibon-Ibone, Iker-Ikerne, Irkus-Irkusne, Josu-Josune, Julen-Julene, Luken-Lukene, Sabin-Sabine…  Bestetik, naturan oinarritutako izenak ere badira, hala nola, Edurne (EDUR + -NE), Eguzkiñe (EGUZKI + -NE), Itsasne (ITSASO + -NE) eta abar. Baita ere koloreetan oinarritutakoak, esaterako Zuriñe (ZURIA + -NE)  eta Beltzane (BELTZA + -NE).

Euskal neska izenak

Ildo beretik, naturako elementuekin erlazionatutako neska izen gehiago daude -ne bukaera ez dutenak: Urkia (zuhaitz mota bat, erderazko Abedul), Haritza (zuhaitz mota bat, erderazko Roble), Urretza (perretxiko mota bat, erderazko Carbonera)… Eta berdina gertatzen da koloreekin erlazionatutakoekin, esaterako “gorria” ere neska izen moduan ageri da euskailtzaindiako ponte-izendegian.

Beste alde batetik, -ne bukaera duten izenak alde batera utzita, gaur egungo izen asko neologismoak dira, hau da, izen berriak dira, eratutako izenak. Ildo horretatik, 1897. urtean Sabino Aranak asmatutako izen asko eman ziren argitara. Izen horietako asko erderatik itzulitakoak ziren eta beste asko berak asmatutakoak. Hala ere, esan beharra dago, euskarazko izen guztiak ez direla Sabino Aranak asmatutakoak.

Era berean, izen asko kutsu erlijiosoa duten izenak dira, izan ere, Sabino Aranak euskal santutegi izenak ere itzuli zituen. Horren adibide dira esaterako Jasone, Igone, Gorane… (hirurek “Ascensión” gaztelaniaz, ekintza zerutiarra adieraziz).

Orobat, izen toponimo asko ere aurki ditzakegu, hau da, lekuak izendatzeko erabilitakoak, adibidez herrien, basoen, santutegien eta abarren izenak. Horren adibide ditugu Ainhoa, Leire, Arantzazu, Arantza, Sara, Itziar, Murgia, Nafarra, Izaro… Gainera, horietariko gehienak ama birjinien izenak dira, beraz, horiek ere kutsu erlijiosoa duten izenak direla esan genezake.

Azkenik, aipatu beharrekoa da, duela gutxi Euskaltzaindiak izen neutroen zerrenda ere argitaratu zuela, non neska eta mutilek hartu dezaketen izenak ageri diren; hau da, genero markarik gabeko izenak. Halaber, -NE bukaerako izenetara itzuliz, nahiz eta bukaera hau emakumeei esleitu, izen neutroen zerrenda honetan badira ere -NE bukaera duten hiru izen: Ardane, Azkune eta Gixune.

Euskal neska izenak

2 pentsamendu “Euskal neska izenak”-ri buruz

  • Uste nuen izen zaharrenak Iluna, Tichia (Txikia), Ibarra… Iruña-Veleian aurkitutakoak (Idoia Filloy eta Eliseo Gilen garaiaren aurretik), inork zalantzan jarri gabekoak zirela… Baina azaldu ziren azkoz ere gehiago duela 1.700 urtekoak Iruña-Veleiako euskaldunek (eta erdaldunek) erabiltzen eta idazten zituztenak, oso desberdinak: http://ostraka.eus/izenak/

  • Amonamantangorri 2020-02-16 03:19

    Sabino Aranak Astarloaren ideia batetik atera omen zuen emakumezko izenen (n)e bukaera: Astarloa, apaiza izaki, konturatu zen bataiatzean mutikoek aaaa esanez egiten dutela negar eta neskek, berriz, eeeee eginez. Benetan. Zientifikoki frogatua dago. Horregatik, Aranak bere Euzko Ixendegi Euzkotarrean Begoña (maskulinoa) eta Begoñe (femeninoa) bereizi zituen, halaber Pederika/Pederike eta Joseba/Josebe.

    Neska izen gehiago egon da mutil izenak baino, artikuluan zeharka aipatzen den arrazoi bategatik: ama birjinengatik. Ermita eta eliza mordoa dago Euskal Herrian Ama Birjin bati eskainita, ezagunenak izanik Arantzazu, Begoña, Uxue, Leire, Ainhoa…