Euskal abizenak desagertzear

Euskal abizenak desagertzear

Hurrengo 30 urteetan abizen ugari galduko direla ba al dakizu?

Eta hurrengo 100 urteotan are gehiago izango direla?

Duela 25 urte arte, gure gizartea demografikoki hedatzen zen. Hots, belaunaldiz belaunaldi gure lurraldearen populazioa hazten zen. Industria iraultza arte (XVIII. mendea arte) munduko populazioa gutxika hasten joan zen. Baina XVIII. mendeko asmakizun eta aurrerapen teknologikoei esker, Euskal Herrian, gainontzeko herrialde garatuetan bezala, biztanleria hazkuntza izugarria izan zen. Heriotza tasak behera egin zuten eta horrek ahalbidetu zuen hazkunde nabari hori.

Heriotza tasak behera egin ahala, ordea, jaiotza tasak ere behera egin zuen. Hazkunde tasa handi hori lausotu zen. Eta hazkunde handi hori eten zen, non eta hazkunde negatiboa izan arte! 1980 hamarkadan, emakume bakoitzak batez besteko seme-alaba kopurua bitik behera izaten hasi zen. Ordezkapen tasatik (2,1 seme-alaba emakume bakoitzeko) jaitsi zen. Historian zehar ez zen horrelakorik inoiz gertatu. Honen ondorioz, gaur egun, gure populazioa murrizten ari da. Historian zehar, egoera ezezagun edo ineditoa (gerrate eta izurriteek baino beherakada konstanteagoa eta kronikoagoa baita).

Bestalde, jakin badakigu Euskal Herrian ditugun abizenak oso dispertsoak direla (estatistikoki), alegia, ez ditugula Espainian ohikoak diren “García, Martínez, Pérez, López…” bezalako abizen ohikoak. Gure abizenen dispertsioa oso zabala da. Atomizatuak daude. Abizen aberastasun handia dugu. Baina ez dago abizen “nagusirik” (izatekotan, Etxeberria, baina horrek bariante asko izanik -Etxeberri, Etxebarria, Etxebarri, Etchevarry, Etcheverry…-, nagusitasuna diluitua du).

Euskal abizenak desagertzear

Kontua da beherakada demografikoa eta abizen maiztasun txikiaren konbinazioak ondorio argia aurreikusten duela. Jadanik frogatua dute unibertsitateko matematikako irakasleek, abizen nagusiak are nagusiago egingo direla eta txikiak, aldiz, txikiago. (Galton-Watson prozesua)

Adibidez, demagun “Irulegi” abizena 64 pertsonak dutela gaur egun. Horietatik, 40 urte baino gutxiagokoak 20 pertsona direla (ugaltzeko garaiz daudenak). Eta aldi berean, 20 pertsona horietatik, 10 emakume eta 10 gizon.
Suposatuz emakumeek ez dituztela euren abizena euren umeei lehenengoz jartzen (bigarren postuan jartzen diote), bakarrik gizonak hartuko genituzke kontuan: 10 gizon horiek.

Beraz, belaunaldiz belaunaldi, lehendabiziko abizena “Irulegi” duten pertsona kopurua erdira jaisten da. 2 belaunalditan abizen hori desagertu egin daiteke (betiere, edukitzen diren ume kopuruaren arabera, eta emakumeek ez dutela euren umeei abizena jartzen suposatuz).

Euskal abizenak desagertzear

Honen guztiaren ondorioa zein da? Ba, abizen euskaldunak Euskal Herrian presentzia izaten jarraitu dezaten nahi badugu jaiotza-tasa hobetu behar dugula (gaur egun munduko baxuenetakoa dugu, emakume batek batez beste ume 1 baitu) eta abizen euskaldunak dituzten emakumeek euren umeei abizena jarri behar dietela (aitak beste abizen ez-euskaldun edo euskaldun baino askoz ohikoagoa duenean), batez ere, euren abizena ezohikoa denean.

Euskal abizenak Euskal abizenak desagertzear

8 pentsamendu “Euskal abizenak desagertzear”-ri buruz

  • Euskal abizenak, euskal jendea, euskara, euskal kultura… dena desagertzear. Gure ondoretasuna bermatu behar dela zeharo ahaztuta daukagu. Beste herrialdeetako herri zapalduek zer egiten duten ikas dezagun, adibidez Ipar Irlandan errepublikazaleen eta Israelgo/Palestinako biztanleriaren jaiotze-tasa behatuz.

    Ipar Irlandan.
    1961 %35 Katolikoa
    2001 %44 Katolikoa %53 Protestante
    2011 %45 Katolikoa %48 Protestante

    http://sluggerotoole.com/wp-content/uploads/2014/04/religious-breakdown-by-age-cohort.png

    Belaunaldi berriak gero eta katolikoagoak dira, hori haien nortasunarekin du zerikusia.

    Israelgo gobernu juduak ultra ortodoxoak diru laguntzez mantentzen ditu eta munduan zehar dauden juduak hara joateko eskatzen du estatua judua izaten jarrai dezan. Bestalde, palestinarrek gu baino miseria handiagoan bizi arren eta Israelgo gobernutik laguntza ez izan arren jaiotze-tasa altua dute eta pixkana juduen hegemonia desorekan uzten ari dira.
    Israelgo biztanleria:

    http://israelipalestinian.procon.org/files/1-israeli-palestinian-images/arab-jewish-population-in-israel-palestine-1949-to-2006.gif

    Euskal Herrian abertzaletasuna folklorismo hutsa da, lau kexa-oihu bota eta kito.

  • Garcia,Martinez… Euskaldunak dira,halare niretzako hau ez du eznhanka ta ez burutik,etxebertia 20 gizon badute, zenbat uke izaten dituzten arabera ,abizena ugakdu daiteke izugarrizko jsiotze tadak izan gabe. Ta jada euskal abizen asko,gsztelerazko abizen bezala sailkatzeari uzten badiogu,gehio izango gara.

  • Ergatiboa erabiltzen ez dakiten ultraeuskaldunez nazkatu naiz. Beti gauza berdinak esateko bazter guztietan muturra sartu beharra ere!

  • Bai Jon, niri ere nazka ematen didate, bakarrik ergatiboa ondo erabiltzen dutenak bait dute edozer errateko eskubiderik ez?
    Ba ergatiboa gaizki erabiltzen dugunetaz nazkatuta bazaude, euskaldunen erdiak edo nazka ematen dizute ez? Edo bakarrik iruzkinatzen badute?
    Ze memeloak diren euskaldun hoiek e?
    Nik horrelakoak ikusten ditudanean iruzkinatzen, sutan jartzen naiz, kar kar.

    Hobeto ergatiboa oso ondo erabiltzen duten hoiek, gero dena gazteleraz errateko ez? Nik gaizki erabiltzen dut, zuk ondo, zuk eskubidea duzu nik ez?
    Ba uste dut izorratu beharko zarela, besteak ez dakit baina nik koskoniloetan jartzen zaidana errango dut beti erraten dudan bezala.

    Abizenei dagokionez, niri bost abizenak nungoak diran, baina Ameriketako herri askotan euskal jatorria duten abizenak barra barra daude, batzuetan herriaren %25a du abizen euskalduna, ta? Euskaldunak dira?
    Nahiago dut gaztelerazko abizenak euskaldun izaeran.

  • Beti da mingarria aniztasuna galtzea, baina horiek horrela, hobe genezake euskal nortasuna hedatzea eta mantentzea suertatu zaigun gizarte pluralean (hizkuntzaren bitartez), hamasei erdal abizeneko edonor euskararen herri parte izan dadin (ni neu bezala, adibidez).

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Denzel Washington beltza da. Baita Foreman, edo Maywether. Beltzak ziren Martin Luther King eta Cassius Clay eta halere izen anglosaxoiak dituzte denak, kultura anglosaxoian bizi (izan) direlako. Zergatik ez ditugu legeak aldatzen euskalduna den edonork deitura euskalduna hartu ahal dezan? Deiturak etxeak ematen zuen garaian, Etxeberria eta Haranburu zeritzaten hemengo ijitoak ere. Ongi dago gure demografia negargarria azpimarratzeko aldaba jotzea, baina ez dezagun ahaztu, deitura aitarengandik jasotzearena, duela apenas hiru mende inposatu zitzaigun ohitura berri eta alda litekeena dela. Ez dezagun besterik gabe eta gogoetagai izan gabe bere horretan onartu eta gure egin.

  • Herri bat suntsitzeko herraminta onenetako bat hau akonplejatzea da, eta gurekin duela asko lortu zuten. Herri guztiek dituzte haien lorpenak harro sentitzeko, eta aske diren herriek soilik hitzegin dezakete hoietaz, Iker Jimenez jaunak “lehenengo submarinoa española” zela esatean (aldi berean Europako beste herrietan beste submarino batzuk egiten ari ziren bano) inork ez dio esaten, “inor baino gehiago zaretelela uste duzue” “barriendo pacasa”, Britaniar bati inork ez dio hori esango, ezta Dakota tribuko bati,
    edo Australiako “aborigin” bati ere honek bere arbasoek kantu bidez trasmititzen zutela ur putzuei eta mapei buruzko jakintza esaten.
    Baina gun , euskaldunok gure herriaren lorpen bat aipatzen badugu badakigu inguruan etsairenbat izango dugula gu ixilarazteko helburuarekin, eta horrek akomplejatu asko ixilarazten du,DAKIZUN INFORMAZIOA IXILTZEA “TXOBINISTA” IZATEKO BELDURREZ,mundo honetan dagoen gauza patetikoenetakoa da.
    HORREK EGITEN DU HERRI BATEK DENA EZ BALORATZEA ETA ONDORIOZ BERE LORPEN, EZAUGARRI, ALTXOR ETA KULTURA EZ BABESTEA.ORDUAN BABESTEN DUTEN HERRIAK AURRERA SEGITZEN DUTE, ETA EUREN IZARRA HISTORIA ETA LORPENAK BABESTEKO “ESKUBIDERIK” EZ DUTEN HERRIAK DESAGERTU EGITEN DIRA.

  • Atentzio deitu didate irakurri ditudan iruzkin batzuk:
    -euskaldun batzuk euskal abizenen aurka agertzen dira, autogorrotoaren adierazgarri.
    -euskaldun batzuk euskeraz modu egokian (ergatiboa erabiliz) hitzegitearen aurka, eta hala ere inor baino euskaltzaleago omen dira. Ruper Ordorikak “Zaindu zazu maite duzun hori” kantatzen zuen, baina ultra-euskaldun hauek, suntsitu egin nahi dute euskara, edo hori dirudi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude