Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko –

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko

EAEn diru-laguntza eskuzabalak ematen dira pobrezia egoeran dauden pertsonei. Espainiar estatuko eskuzabalenak.  Ezagunena DBE deitzen da (RGI): Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta. 616 eta 875€ artekoa da.

Baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. “Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke“.

Zenbait kasutan, DBEren barruan Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) gehitu ahal izango da: 250€. Etxebizitzaren alokairu gastuak ordaintzen laguntzeko pentsatua dago.

RGI Euskadi: mapa de perceptores por nacionalidades

Mapa interactivo con datos de perceptores de la RGI en Euskadi, por país de origen y coste mensual.

Umeak edukiz gero, diru-laguntza gehiago jaso daiteke. 2 diru laguntzak jasoz gero (DBE+EPO), 1.000€ jaso ditzakezu. Beti ere lanik egin gabe. Eta kopuru hori Gutxieneko Soldata baino handiagoa da (gaur egun 735€koa).

60.000 pertsonek jasotzen dute EAEn. %35 inguru, atzerritarrak (nazionalizatuak kontuan hartu gabe). Bertakoen artean, gehienak pentsiodunak daude, batez ere, alargunak. 300-400€ko pentsioak jasotzen dituztenek, ez dute DBE osoa kobratzen, DBE lortzeko behar dutena baizik.

Bizitza guztirako da, izan ere, 2 urtean behin berritu daiteke.

Aldeko argudioak:

  • Gizartean dauden txiroek oinarrizko beharrei aurre egin ahal diete eta bizitza duina jaso dezakete.
  • Delinkuentzia maila jaitsi daiteke.

Baina eragin negatiboak hauek izan daitezke:

  • Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatukoPobre kopurua ez da inoiz jaitsiko etengabe kanpotik pobre kopurua etortzen bada. Espainiako beste lurraldeetan baino laguntza handiagoak dira. Baina batez ere, munduko herrialde pobreenekin alderatuz. Adibidez, Maroko, Errumania edo Ecuadorren, batez besteko soldata 400€ ingurukoa da.
  • Pertsona batek lanean 800€ baino gehiago irabazteko aukerarik ez badu, eta aldi berean, gobernuak diru kopuru hori ematen badio, zer motibo du lan egiteko? Gainera, gogoratu behar dugu gutxi kobratzen diren lanetan, langileek ez dutela prestijiorik eta lanak ez ditu asetzen edo motibatzen.
  • Ekonomia beltza sustatzen da. Jende asko Gizarte-Segurantzan alta eman gabe lan egin nahiago du (etxeko garbitzaileak, nagusiak zaintzen, prostituzioa, margolariak…). Horrela diru-laguntza eta aldi berean, beltzean lortutakoa irabazi dezake.
  • Jendea ez da aurreztera animatzen. Izan ere, dirua aurrezten baduzu, diru-laguntza galduko duzu. Txikitan “inurria eta zigala”ren ipuina kontatzen digute, hau da, aurrezten duenak eskasia garaiari aurre egingo dio. Lan egin eta aurrezteaz arduratzen ez dena, ordea, gaizki pasatuko du. Gure gobernuak, ipuin horretan azaltzen den moralejaren aurkakoa egitera bultzatzen du jendea: ez aurreztu (dirua aurreztu baduzu, ez duzu laguntzarik behar eta ez dizute ematen). Mezu hau bidaltzen dute: “Lasai, gobernua arduratuko da pobrea zarenean”.
  • Diru-laguntza diruzkoa da. Ez dira janari baleak edo oinarrizko beharrak ordaintzeko baleak. Horregatik gobernuak ez daki benetan diru hori beharrezko gauzetan gastatzen den.
  • Diru-laguntza ematerako orduan, ez da kontuan hartzen beste herrialde batean duzun aberastasuna. Beste herrialde batean etxebizitza bat eduki ahal duzu eta hemengo instituzioentzat oso zaila da hori jakitea. Baina hemen (espainia barruan) etxebizitza, lurrak, negozioa edo bankuan dirua baduzu, LANBIDEk jarraian jakingo du. Horrela, atzerritar askok pilatzen duten dirua, atzerrira bidaltzea erabakitzen dute. Modu honetan, Euskadin pobre izaten jarraituko dute eta ondarea (patrimonioa) beste herri batean pilatu. Euskadiko Gobernuari dirua galtzea suposatzen dio.
  • Atzerritar bat modu legalean ez badago, ezin du modu legalean lan egin. Hau da, inork ezin dio kontraturik egin. Baina gobernutik diru-laguntza, bai, jaso ahal du.
  • Inoiz baino jende gehiago dago hirietan eskale moduan. Supermerkatuetan, kalean… Baina horietako asko atzerritarrak dira. Antza denez, horiek ere eskubidea dute DBE jasotzeko, 3 urte erroldatuak egon ondoren. Ez al gara pobreak erakartzen egongo? Horrela inoiz ez dugu benetan pobreziarekin bukatuko Euskadin, ezta?

Denok eduki dezakegu momentu txar bat. DBEren ideia ona da. Baina mundu osoan, herrialde guztietan badago. Eta lanerako eta zergak ordaintzeko mentalidade berbera, mundu guztiak badu.

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko

Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko

9 pentsamendu “Euskadin ez dugu inoiz pobreziarekin bukatuko”-ri buruz

  • Egi galantak, bai hoixe!

  • Artikulu ona. Eztabaida morala alde batera utzita, esan daiteke baita ere gauzak doazen bezala laguntza sozialen sistema azkenetan dela, ez duela urte askorik iraungo, teknikoki ez baita sustengarria. Orduan etorriko dira komeriak eta maldizioak. Ikusi nahi ez duenak ez dezala ikusi, baina maldan behera goaz amildegirantz.

    PD: zaindu ergatiboa!

  • Kontrako edo DBSren gauz txarekin hasi ta argudio arrazistak ikusten hasi ta 2 lerro ta gero zertarako jarraitu. LAguntza gehiago ematen dira, ta halare, etorkin gehienak, MAdrilera, Bartzelonara ta beste hainbat lekuetara joaten dira. Asko ez dira Espainian geratu nahi.
    Zergatik? Laguntzengatik? Zer nahiago duzu agian, baliteke (baldintzak ez dira errazak ta gehiengoak ez du ezer kobratzen) laguntza bat emango dizuten herrialde batera joan. Edo lana dagoen herrialde batera? Erantzuna argia da. Lana dagoen tokira. Nik, artikuluaren idazleak ta gehiengo zabalak. Bainan aditzera eman nahi duzu…. Pobreziak ez du zerikusirikl laguntza hoiekin, laguntza hoiek pobrezia dagoelako ematen dira. Ta laguntza hoiek gabe (hutsaren hurrengoa direla, bai hutsaren hurrengoa) beste 60 mila pertsona joango ziren langabezira zuzenean. Zer pertsona hoiek diru guztia gastatzen dute , ta ia dena bizitzen diren lekuetan. Badakizu zer den hori?

    Azkeneko lerroetako bat irakurri dut. Gobernuak ez daki zertan gastatuko dituen? Gezurra da, mugikorraren faktura ta guzti begiratzen dizutelako. Ta gobernua ez da inor begiratzeko zertan gastatzen duten. LAguntza ematen ari diezu ta beraiek kudeatu, Jaularitzak egoera horretatik nola ateratzen den erakutsi beharko zien, lana izatea ahalbidetu… Bainan guzti hori ez da egiten, miseriazko lanak ta soldatak zabaltzen bait ditu. Zer nazka arrazismoa.

    Adibidetxo bat, diote, hemen askoz gehiago laguntzen zaienez, adingabe piloa datozte mantendu ditzagun. Andaluzian 8 milioi dira ta 3300 adingabe, EAE 2milioi ta 330. Bainan….. Horrela pentsatzen dutenei, langabezia opa diet . Horrela hain erraz jasotzen diren laguntzak jaso ahalko dituzu.

  • Mikelats, ez da sustentagarria zure irudimenean ez? IRuzur fiskala 4000 milioi euro, enpresak duela hamr urte ordaintzen zutenaren erdia ordaintzen ta duela 30 urte ordaintzen zutenaren %20a. Milaka milioi behar ez ditugun gauzetan, Supersur, Errauskailua, AHTa… gainera betiko galerak ekarriko dituenak… Ta diozu ezin dela mantendu? Ta bikoiztu baita ere. Ta soldatetan ere eragina du. Jende gutxiago behartuta edozer hartzera laguntzarik ez dagoelako = Soldata txikiagoak. Gehiago dauden legeekin. Enpresak ikuskatzeko ia jenderik ez egotea adibidez, ez du eragiten ehundaka milioiko galerak …. Apuntetxo batzuk besterik ez. Inoiz baino gehiago produzitzen da, inoiz baina aberastasun gehiago dago. Bainan ez da sostengarria? Datuek ta zientziak kontrakoa diote baina tira. Etorkin ta txiro putakumeak.

  • Ekonomia internazionalean “gure” enpresek duten kokapena, zerga bidezko rekaudazioa, biztanleriaren aldaketak eta aurrekontu publikoen zentzugabekeria kontuan hartuta, ez.

    Amaraun industriala beren sektoreetan liderrak diren dozena bat-bi enpresari esker bizi da, gainerakoak apendizeak dira. Sistema ekonomikoaren oinarria oso ahula da eta nahikoa da beste krisi bat (2019-2020 hor inguruan badator beste bat, energia iturrien eskasia eta espekulazioagatik) kristo handi bat armatzeko. Eta hala ere batzuek zuen pelikulak egiten dituzue nahi duzuena sinetsiz.

    50 urtetan hondamendi ekonomiko-sozialean gaudenean niri ez eskatu kontuak

  • Arratsaldeon, egia da gaur egungo teknologia eta baliabideekin denontzat egon badagoela, baina gure sistema kapitalistan ezinezkoa dela.

    Egia da euskaldun on eta gaizto eta kanpotar on eta gaiztoak daudela.

    Egia da kanpotik datozen askoren helburua dirua egitea eta beraien herrialdeetara bueltatzea dela.

    Egia da gai hauek eztabaidatu behar direla.

  • Eskerrik asko zentzu apur bat bertarazteagatik, sarritan diskurtso luuuuzeetan galtzen gara

  • Zerbait gehiago gehituko nuke, politikoek pobrezia bukatzeko diru-laguntzak botoen truke ematen dute, hau da, guztion diruarekin txiroen botoak erosten ari dira. Lotsagarria.

  • Pertsona batzuk ezagutzen dodaz, beltzean lan batengatik kobratuz eta aldi berean RGI kobratuz. Hamengoak baina batez ere kanpokoak eta ijitoak. Badakit zetaz ari naizen, nire lanean egunero ikusten dot.