Eta orain zer?

Eta orain zer? –

Gu sentimenduetan oinarritutako gizakiak gara eta, horregatik, bizitza emozioz betete daukagu. Edozein egoerak gure pentsamenduak astindu ditzake, errusiar mendi bat balitz bezala eta gure mundua hankaz gora jarri. Horietako egoera batean, nire nebak egun bat pasa zuen ospitalean eta ezustean diabetes_1 zuela esan ziguten. Behin hori jakinda galdera pila bat etorri zitzaidan burura: Nola ez genuen hasieratik ikusi? edo nola egin diezaiokegu aurre?

Hasieratik hasiko naiz, badaezpada norbaitek sintomaren bat aurkitzen badu eta lagungarria suertatuko bazaio. Dena iruzkin inozenteekin hasi zen “Argalegi dago” eta erantzuna beti berdina zen “Jaten duenarekin ulertezina da”. Nire neba beti argala izan da eta ez genion behar beste garrantzirik eman komentarioei. Denbora gutxiren buruan eskolako atsedenaldian eskolatik etxera etortzen zen eta ur pitxer erdia edaten zuen. Azkenean, irakasle batek energia gutxirekin ikusten zuela esan zuen eta amaieran medikuari deitu genion. Pentsatu baino lehen, nire mugikorrera bidali zidaten argazkia egi bihurtu zen, bera, ohe batean, kablez beterik. 

Nire nebak egun bat eman zuen hospitalean, odola kontrolatzeko. Hortik aurrera mundu berri bat ireki zitzaigun familia guztiari, aste eta erdi horretan bakarrik. Diabetesa pankreasak ez duelako ondo funtzionatzen gertatzen da, organo honek ez duelako behar beste intsulina sortzen. Hori dela eta, intsulinak ez du glukosa (energia) odoletik zeluletara pasatzea ahalbideltzen eta, beraz, zelulek ez dute glukosa (energia) eskuratzen. Gorputzari laguntzeko diabetikoek intsulina txertatu behar dute jan baino lehen eta odolean dagoen glukosa kantitatea kontrolatzen egon behar dute.

Diabetikoek jaten dutenaren kontrola izan behar dute: elikadura orekatua eta osasuntsua izan behar da, mediterraneoko dietan oinarrituta. Ondo deritzozue, ezta? Betidanik esan diguten dieta famatua eta zenbat aldiz saiatu eta ezin lortu? Denok hasten gara opil gozo bat jaten eta dieta ahazten amaitzen dugu. Ba beno, uste dut azkenean laurok dieta osasuntsu bat jarraitzen amaituko dugula, sarritan esaten baita ez dagoela beharra bezalako morroirik. Kirola ere ezinbestekoa da, hiru aldiz astero 150 minutu inguru, eta ezin ditugu ahaztu heziketa eta farmakoak.

Orain hasieran gaude, esaten omen denez ziurtasun gutxieneko unea. Medikua ikustera joaten gara bi-hiru egunetan behin eta ia burua galtzen dugu janari kantitatea neurtzen. Hala ere, eskerrak eman beharra dago diabetikoen aldeko elkarteek eskaintzen duten laguntzagatik, beldur asko kendu baitigute burutik. Diabetesa izanda ia bizitza normala egin daiteke eta dauden aparatuei esker ikaragarri errezten da egoera, hala nola, sentsoreekin (argazkiekin) gaur egun odolean dagoen glukosa eta intsulina kantitatea neurtu daiteke ziztatu beharrik gabe.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude