Eta gaztelaniaz genero maskulinoa baldin bada diskriminatua dagoena?

Eta gaztelaniaz genero maskulinoa baldin bada diskriminatua dagoena? –

Irakasle batek klasean eztabaida antolatu zuen: nola topatu matxismoa gure artean eta nola egin aurre? Berak ideia batzuk azaldu zituen gero gure artean horri buruz gogoeta egiteko. Baina laster atera ziren alde eta aurkako argudioak. Eztabaida berotzen joan zen. Gehienbat mutilak alde batean eta neskak beste alde batean bildu ziren. Argudio batzuk bota ziren. Inork ez zuen horretaz aurretik hitz egin. Genero hizkera integratzailea edo zentzugabekeria? Nik hemen bildu ditut.

Euskaraz, lanbide gehienetan ez dago generorik. Adibidez: Teknikari, Mekanikari, Informatikari (tekniko edo teknika, informatiko edo informatika… EZ dira existizen, lanbide moduan. “Lan teknikoa” esan ahal dugu, baina pertsona bezala, “teknikari” soilik. Beraz, “informatikoa ordenagailua konpontzera etorri da” ez da zuzena).

Gaztelaniaz, “MEDICA”, “ARQUITECTA” edo “MIEMBRA” esatea tontakeria da. Ez du ez hanka ez buru. Hori dio RAEk nahiz eta erabilera zabaltzeak bere hiztegian onartzera behartu. Izan ere, ez dugu esaten POLICIO, ASTRONAUTO, FUTBOLISTO, ELECTRICISTO (gainera, lanbide hauetan gehienak gizonak dira).

barren.eus

Edo “CARGA POLÍTICA”, “CARGO POLÍTICO” ordez. Adibidez: “Ella es una CARGA POLÍTICA”, eta “Él es un CARGO POLÍTICO”.

Gaztelaniaz “los y las ciudadanos” edo “ciudadanos y ciudadanas” etengabe esateak ez du zentzurik. Izan ere, “los ciudadanos” NEUTROA da. Eta hau jendeari kosta egiten zaio ulertzea, “ciudadanOS” ikustean soilik gizonak ikusten dituelako. Euskaraz ez dugu arazorik: “hiritarrak, herritarrak, donostiarrak”…  ere neutroak dira, ez dute generorik.

Gainera, hizkuntza ekonomiagatik ere, ez dauka zentzurik horrelakoak etengabe “Los x y las x” esatea. “Hemos ido allí” esatean, “a” preposizioa ere galtzen den bezalaxe.

 Gaztelaniaz EL, LA, LO artikulu determinatuak existitzen dira. Masculino, femenino eta neutro.

Los ciudadanos neutroa da, inklusiboa da, 2 generoak (edo dauden guztiak) kontuan hartzen dituelako.

“Estos ciudadanos” neutroa da, inklusiboa da, 2 generoak (edo dauden guztiak) kontuan hartzen dituelako.

Mutil bat eta neska bat badaude, nola esango diegu “vosotros”. Ez dugu esango “vosotros y vosotras”. Izan ere, “nosotros” eta “vosotros” neutrotzat har daitezke. Bi pertsona daudenean soilik, argi dago. Baina gehiagorekin ere, neutrotzat har daiteke.

Badira bi generoak kontuan hartzeko, baina ekonomia-hizkuntzari kalte ez egiteko “les xxxx-es” esaten duena (hori bai, “estes” esaten bada, konturatu gabe maskulinoaren plurala egingo luke, benetan baztertzaile bihurtuz). Baina onarpen gutxi dauka eta hori esaten dutenak frikitzat hartzen dira. Agian, hau litzateke benetan integratzaileena, baina oso zaila zabaltzeko. Azken finean, gaztelaniaz hitz egiten dugunon artean, gehiengo zabal bat ideia berdinzaleaz etengabe kontzientziatua egotea beharrezkoa litzateke.

Eta gaztelaniaz genero maskulinoa baldin bada diskriminatua dagoena?

2 pentsamendu “Eta gaztelaniaz genero maskulinoa baldin bada diskriminatua dagoena?”-ri buruz

  • oso ona, hausnarketa egitekoa. zenbat gauza kontatu dituzte, zalantza jar daitezkeenak.

  • “euskaldunok” ere, ez da maskulino. Neutroa da.
    Egunen batean, feminista iluminatu batek hori “matxista” dela esaten badu, mutu geratu beharko gara?