Estresa a ze buru haustea!

Estresa a ze buru haustea! –

Aldizkari bat eskuartean nuela hurrengo goiburua zuen berri laburra irakurri nuen “Helduen erdiek baino gehiagok estresa jasaten dute edo jasan dute”. Albisteak adierazten duen kopurua hain handia izateak zer prentsatua eman dit: Zeren eta ondo pentsatuta, momentu batez geratzen bagara, nork ez du ezagutzen estresa duen edo izan duen inguruko norbait?

Dakizuenez, estresa gaur egun existitzen den gaitz orokortu bat da jende askok pairatzen duena. Baina ba al dakigu benetan estresa zer den? Nire ustez oraindik gauza asko ikasteko ditugu estresari buruz, izan ere, orain arte pentsatu izan da estresak alde negatibo bat bakarrik zuela, baina duela gutxi ikusi izan da bi motatako estres daudela, alde negatibo bat ez ezik alde positibo bat ere baduena.

Jarraian, gaiaren inguruan ditugun zalantzak argitzen saiatuko gara. Hala nola, zerk eragiten digu estresa (lanak, osasun arazoek, bikote-harremanak…)? Herrialde garatuetako gaitza da bakarrik? Zer ondorio ekar diezaguke? Zer egin dezakegu estresari aurre egiteko? Estresa kaltegarria al da beti?

Berez, estresa, fenomeno fisiologiko normala da, mehatxu gisa hautematen dituen estimuluen aurrean, horiek eraginda organismoak ematen duen erantzuna. Defentsa mekanismo bat da.  Bizitzako edozein egoeratan eman liteke. Ez da herrialde garatuetako gaitza bakarrik, baina, egia esan, zeri ematen diogun garrantzia eta zenbaterainokoa den garrantzi hori, zerikusi eta lotura zuzena dauka. Esaterako, herri ez hain garatuetan, garatuenetan ez bezala, lehentasuna ematen zaie batez ere bizitzarako ezinbestekoak diren gauzei, orokorrean modu umilago batez biziz.

Denek uste ez bezala, estresak ez du zertan beti kaltegarria izan. Azpimarratzekoa da eta jakin beharra dago alde batetik estresak badaukala bere alde on bat, beti ere positiboa baldin bada; esaterako, egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen diguna. Baina batzuetan gehiegizko erreakzioa gertatzen da eta orduan orain arte estres positiboa izan dena negatibo bilakatzen da. Gaitz honek, ondorio psikologikoez gain, fisikoak ere ekar liezazkiguke.

Azkenik, estresak sortzen duen gehiegizko erreakzioari aurre egiteko zer egin dezakegun ikusiko dugu. Estresari aurre egiteko tresnen artean honako hauek ditugu: botikak/pilulak hartu, erlaxatzea, masajeak, hidroterapia, musika-terapia… besteak beste. Hala ere, aurretiaz ondo legoke jakitea beste bide batzuk daudela. Zenbait prebentziorako aholku moduan hurrengoak ditugu: behar adina lo egin, ariketa fisikoa egin, elikadura zaindu, denbora ongi antolatu, monotonia hautsi…

Baina aurreko hori saihestu genezake, beharrezkoa ez den estres egoeratan. Hau da, askotan guk geuk erabakitzen dugu gauza asko ikastea aldi berean, lan egin, kirolak praktikatu… denetarik egin nahi dugu. Ondorioz, agobiatzen gara eta horrek estresera garamatza. Hortaz, zerbaiti uko egiten ikasi behar dugu, edo jarduerak tartekatu… Hobe da gutxiago egin, baina gozatuz eta ez gauza gehiegitan muturra sartu eta azkenean zoro moduan ibili. Izan lasai, bizi lasai!!

Gogoratu hobe dela egonezina saihestea eta behar denari eman behar zaion garrantzia soilik emanez bizitza patxadaz hartzea!

Estresa a ze buru haustea!