Espainiar sistemaren arazoa

Espainiar sistemaren arazoa –

Bagara gai orain dela pare bat aste egindako azterketa berriro egin eta ikasi barik gainditzeko? Seguraski gutariko gehienok ez. Hori eskolan erabilitako ikasteko metodoaren erruz gertatzen da; hau da, bakarrik ikasten dugu azterketa gainditu ahal izateko, noski.

Horren ondorioz, datozen egunetan zehar, ikasi dugun guztia ahazten zaigu ezertaz oroitu arte. 

Espainiar sistemaren arazoaHainbat dira lekuak non hezkuntza sistema desberdina baitaukate gurearekin konparatuta. Ospetsuenetarikoa eskandinabiar sistema da, izan ere, bertako hezkuntza konfiantzan oinarritzen da. Aldiz, Espainian daukagun sistema erabat zorrotza da, non ikasleek ezin duten akatsik egin, gainera, irakasleak ikasleen gainean egoten dira gu itotzen eta lana gure kabuz egiteko aukerarik utzi gabe. Beste aldetik, Filandian ikasleek proiektuak egiterakoan beraien kabuz egiten dituzte eta irakasleek aproposa ikusten dutenean joan ahal dira klasetik. Desberdintasun horrekin ikusi ahal da nolako konfiantza falta daukaten espainiar irakasleek haien ikasleengan.

Era berean, horkhango herrialdetan metodo bat daukate haien ikasleak ez itotzeko, 15 minutuko hainbat atsedenaldi daukate klase bakoitzaren artean; hau da, metodo honekin lortzen dutena da ikasleak ez nekatzea eta, horren ondorioz, egun osoan azaltzen duten guztia gogoraraztea. Bestalde, Espainian, atsedenaldi bakarra dugu, 30 minutukoa. Horrekin lortzen dute, ikasleak nekatzea eta azaltzen duten informazioari kasurik ez egitea.

Hainbat dira bi sistema hauen artean dauden desberdintasunak. Baina, emaitzetan nabaritzen denez, Espainiako sistemak ez du hain ondo funtzionatzen Finlandiarekin konparatuta. Argi ikusten da gure herriak atzerapen handia daramatzala. Zerbait aldatzeko momentua dela uste dugu. Beraz, hainbat idei hartu beharko genituzke beste sistemetatik gurea hobetu ahal izateko.

.

Iker Valladolid eta Iker Marcias

Espainiar sistemaren arazoa

Zer duzu buruan “Espainiar sistemaren arazoa”-ri buruz

  • Aztertzen hasiz gero, Finlandia eta ‘”espaniartutariko” gure gizarteek ez daukate inolako antzik. Finlandian errespetua eta autoritatearen kontzeptuak oso argi daukate, eta arlo horietan egiten den gehiegikeri bakoitzeko talde moduan erantzuten duten, gurearen justu aurkakoa. Eta euren gizartea zintzotasunean oinarrituta dago eta gurea espaniar pikareskan. Hobe genuke oinarrizko zutabeetatik hastea, gerora enborra jota okerturik egon ez dadin.