Eskoletan zergatik ikasi musika?

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Gaur egun, gero eta garrantzi gutxiago ematen diote eskoletan musika ikasteari. Orain ez dela asko, 2014an hain zuzen, Wert, hezkuntzako ministro-ohiak, kendu zuen musika beharrezko irakasgai bezala. Berak esan zuenez “hay asignaturas que distraen” (badaude arreta galduarazten duten irakasgaiak).

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Orain dagoen hezkuntza legeak, LOMCEak zehatz mehatz,ezartzen dituhiru motatako ikasgai hauek: Tronkalak, Espezifikoak eta Izendapen librekoak (de libre elección).Lehenegoak (Zientziak, Lengua, Matematikak eta atzerriko hizkuntza bat), estatu osoan derrigorrezkoak dira. Beste guztiak autonomia erkidegoen eskutan daude.

Zer gertatzen da musika edo filosofiarekin…? Nire ustez, gobernuko agintariek eta LOMCEa ipini zutenek ez dute hiritar kritikorik nahi, langile mantso eta merkeak baizik. Ikasgai hauek agian ez dira zientzia zehatzak edo lan merkatuan aterbide asko dituztenak, baina ikuspegi kritikoa eta garapen pertsonala bultzatzen dute. Suitzan adibidez derrigorrezkoa da musika ikastea DBH arte.

Baina, zergatik ez kendu irakasgai atsegingarriak? Ona hemen arrazoi batzuk;

Filosofia eta historia, gure pentsamolde kritikoa sustatzen dituzten irakasgaiak dira. Literatura eta musikak sormena eta beste zenbait gauza garatzen dituzte. Baina noski, legegile batzuentzat ez dira garrantzitsuak. Jakina, matematikak, Lenguaia eta zientziak oso garrantzitsuak dira, baina nire ustez, badaude beste irakasgai asko behar-beharrezkoak direnak ere.

Haiek defendatzen duten hezkuntza motarekin. Zer prestatzen ari gara, argudioz betetako pentsamolde kritikoak ala pentsamolde hutsak?

Gai hau erabat zabaldu dezakegu, baina ni, zentratuko naiz azaltzen zergatik den garrantzitsua musika ikastea.

Musika kulturaren barruan dago eta umeen estimulazioan laguntzen du. Psikomotrizitatea, pentsamolde logikoa, gaitasuna hizkuntzekin, balioak eta autoestiman beste faktoreen artean garatzen ditu.

Zer lantzen du musikak? Musikak zerebroko bi hemisferioak lantzen duen irakasgai bakarra da, memorizazio, mugimendua, denbora eta espazioaren erlazioa, matematikak, irudimena… lantzen ditu. Gainera sozializazioan laguntzen du.

Bestalde Musikak konstantzia eta diziplina eskatzen du, jo ta ke ibili behar duzu behar bezala ikasteko.

Umeak hezkuntza zabala edukitzeko eskubidea izan behar dute.

Eskoletan zergatik ikasi musika?

Hasi behar gara kulturari inportantzia gehiago ematen, hezkuntzaren bidez. Honek ez du esan nahi idazle edo musikari gehiago behar dugunik. Irakasgai honekin oraingo umeak gaitasun gehiago edukiko dute etorkizunean. Eta gaitasun horiek eguneroko bizitzan erabiliko dute, eta bere bizitza osoago eta integralagoa izango da.

Eskoletan zergatik ikasi musika?