Errealitatea nahasten duten argazkiak

Errealitatea nahasten duten argazkiak –

Jendearen atzeko planoan nahasten duten animalietatik hasita, etxeko barrualdeak antzematen zailak diren animalietara arte, ilusio optiko dibertigarri hauek bi aldiz ikustera behartuko zaituzte!! Irudi batean, katu beltz batek bere felino lagun zuriaren itzala dirudi. Beste katutxo gris zurbila, berriz, zaila da antzematea marmolezko teilak estaltzen dituelako.

Ni eta nire itzala! Katu zuri bat harro dago bere lagun ilunaren ondoan, lehen begiratuan hormako itzala dirudiena!

Gizon Ikusezina da! Bidaiari batek galtzerdiak zoruarekin ezin hobeki nahasten zituen jaun horren argazkia atera zuen, oinetakoen eta praken artean hutsunea zegoela irudikatuz.

Katu gris zurbil hau zapaldua izateko arriskua zuen marmolezko baldosako zoru batean barrena zihoala, lauzetako kolorea bere ilearekin ezin hobeki egokitzen zen!

Emakume batek gorputz erdia flotagarria zuela zirudien, bere lagunak ateratako selfie honetan, belar atzealderekin nahastutako galtza berdeei esker!

Etxebizitzako jabeak urre eta marmol kolorezko lauzak (baldosak) edukitzea ideia ona ote ziren galdezka gelditu ziren: lurrean eserita zegoen maskota antzematea zaila da, gero!

Hoteleko bezero batek, bere lepoko zapia gelako alfonbrarekin konparatuz, oso antzerakoa zela ikusi eta harrituta geratu zen. Arrazoia zuen, burua zapiarekin kamuflatu ahal izan zuen!

Labradore txakur trikolore handi hau ezin hobeto kamuflatu da behi azaleko alfonbra baten gainean etzanda zegoenean.

Loratze zoragarria! Gizon honen alkandora loredunak loreekin nahastu zen, espaloian zehar makurtu zenean.

Azukrea isurtzen duen edalontzia ikusten duzu, ezta? Ba, ez, sudurra Starbucks edalontzi batean itsatsita duen txakur zuri beltz bat duzu zure aurrean!

Pertsona honek eskua erakutsi zuen bere hatzetako baten gainean etzandako karraskari jaioberri batekin, haragi arrosa larruazalaren kontra ezin hobeto kamuflatuz.

Aulki honen atzealdea zartatu al da?
Ez, katu beltz bat besterik ez da mahaian eserita, zuri begira!

Beroki, manta edo eskuoihala (toalla) bat besterik ez dagoela  dirudi, baina… bai zera! Hor felino bat dago, zuri kolorekoa eta motatxo marroixkaduna, behar bezala kiribildua!

Errealitatea nahasten duten argazkiak

Irudi horri esker, tipo honek oinetakorik ez duela ematen du, txankletaren diseinuarekin bat egiten duen eskailera mekanikoa dela eta.

Irudi hauek boredpanda webgunetik hartuak dira.


Errealitatea nahasten duten argazkiak