Eraikuntza ikusgarri berria munduan

Eraikuntza ikusgarri berria munduan

Vrindavan Chandrodaya Mandir” izango da Eraikuntza ikusgarri berria munduanmunduko tenplu erlijioso altuenaren izena. Orain arteko “Sagrada familia”, Erromako “San Pedro” basilika eta Indiako “Taj Mahal” baino altuago eta zabalagoa izango da.

Jada hasi dira lanean eta 2019 urterako prest egongo da. Bere eraikuntzarako lurrikaren kontra babesteko materialak erabiliko dira. 70 solairu edukiko ditu eta 213 metroko suziri baten antza izango du. Sri Krishn deituriko jainkoari eskainita izango da.

Eraikuntza paregabekoa izango da arrazoi askorengatik; alde batetik esan dugunez eraikuntza altuena izango da, beste aldetik parke tematiko handi bat edukiko du eta gainera bere inguruan 12 baso ere edukiko ditu.

Vrindavan, Uttar Pradesheneko hiri bat da (Indiako iparraldea). Vrindavan oso ospetsua da Indian, zeren eta suposatzen da antzinean baso asko zeudela bertan eta baso honetan, hain zuzen Sri Krishnak pasa zuen bere gazte-denbora.

Azkenengo 250 urteetan, Vrindavaneko baso handiak urbanizatzen joan dira. Baso hauek, 12 zehatz mehatz, birsortu egingo dira tenpluan, Srimadhagavatam eta beste liburu batzuetan egindako basoen deskribapenetatik abiatuz, hau da, Sri Krishnak idatzitako liburuetatik abiatuz. Horrela, bisitariak Vrindavanera garraiatuko dira, Krishnak, orain dela 5.000 urte, bizitako denborara hain justu.

Urte osoan zehar jaialdi desberdinak ospatuko dira tenpluan Sri Krishnarekin erlazionatuta egongo direnak; haien artean egongo dira baso jaialdiak, igeri jaialdiak eta abar. Jaialdi hauek arte eszeniko eta musika kontzertuez osatuak izango dira.

Tenpluaren barrualdean, Kapsulezko formako igogailu batek eramango ditu bisitariak 70 solairura. Bidaian argizko eta soinuko erakusketa batek 3D-rekin (3 dimentsiorekin), eta beste efektuen bidez bisortuko du Veda literaturan egindako planeten sistemaren deskribapena. Vedak, Indiako literaturaren liburu antzinenak dira (aurretik aipatu ditugunak, Krishnak egindako horiek aipagarrienak direlarik), eta Veda erlijioren funtsa da, erlijio hinduistaren aurretikoa.

Krishnak, milaka jarraitzaile ditu Indian eta mundu osan zehar, beraz, Vrindavan hiri santua erromesaldi lekua da fededun askorentzat. Pranab Mukherjee-k, Indiako egungo presidenteak, eraikuntza duela gutxi bisitatu zuen eta bere poza adierazi zuen etorkizuneko tenpluarekin. Berak espero du eraikuntzak bisitari erlijioso asko erakartzea eta halaber efektu positiboa eragitea gizartean eta hiriaren ekonomian.

Indiak duen populazio erraldoia zein den jakinda, ez dago zalantzarik jende andana inguru horretara bertaratuko dela. Espero dezagun arrakastatsua suertatzea eta eraikuntzan hain ohikoak diren istripuak ez izatea.

Eraikuntza ikusgarri berria munduan