Energia elektrikoa etxean aurrezteko aholkuak

Energia elektrikoa etxean aurrezteko aholkuak –

Energia elektrikoa etxean aurrezteko aholkuak

Gure eguneroko bizitza aldatu egin da, duela hamarkada batekoarekin alderatuta.

2010ean ez genuen imajinatu ere egingo orain telesail bat streaming bidez ikusita erlaxatu ahalgo ginenik, klik pare batekin edozein gauza erosi ahalko genuenik edo oraingo egoera dela-eta, telelanera ohitu eta gure eguneroko bizitzaren parte izatera iritsiko zenik. Berrikuntza teknologikoak arlo guztietara heldu dira, aisialditik hasi eta etxetresna elektrikoetaraino.

Ondorioz, zure etxebizitzako kontsumo energetikoak gora egin dezake eta beraz, fakturaren gastua handiagoa izan daiteke. Hori dela eta, garrantzitsua da gure ohiturak egokitzea eta argiaren fakturan aurrezteko gomendio batzuk jarraitzea.

Agur stand by-ari

Etxetresna elektriko txikiek, martxan egon ez arren piztuta daudenean, gu konturatu gabe kontsumitzen dute eta azkenean gastuak pilatzen dira. Garrantzitsua da telebista, ordenagailuak, etxetresna elektriko txikiak eta abar guztiz itzaltzea eta argi bakar bat ere piztuta ez uztea. Etxetresna elektrikoen itxarote-modua desaktibatuz gero, %10 aurreztu dezakegu gure kontsumo energetikoan.

Aukeratu led bonbillak

Led bonbillek argiztatzeko ahalmen handia dute eta gainera, asko irauten dute. Kontsumo txikiko bonbilla batek 13.000 ordu inguru irauten ditu; led bonbilla batek, aldiz, 50.000 ordu iraun ditzake, hau da, 15 urte inguru, batez bestean. Baina horrez gain, argi asko egiten dutenez, gure etxebizitzan erabiltzen baditugu energiaren %80 aurreztuko dugu. Urtebetean, bonbilla arrunt baten kontsumoa eta led bonbilla batena alderatzen baditugu, bigarrenarekin argiaren faktura merkatzen dela ikusiko dugu.

Berogailua, tenperatura aproposean

Etxebizitzetan eroso egoteko gomendatzen den tenperatura 19ºC eta 21ºC bitartekoa da. Logeletan termostatoa baxuago erregulatzea ere gomendatzen da, 15ºC eta 17ºC bitartean.

Igotzen den gradu bakoitzeko, %7 igotzen da kontsumoaren gastua. Galdara ondo zainduz gero, urtean %15 inguru aurreztu dezakegu elektrizitatearen fakturan.

Erradiadoreak aprobetxatzeko, garrantzitsua da haiek garbi mantentzea, udazken hasieran purgatuz. Era berean, garrantzitsua da erradiadoreen aurrean altzariak ez jartzea eta posible bada, pizten ditugunean, ateak irekita uztea, aire beroa heda dadin eta gela desberdinetatik zabal dadin. Mantentze-zerbitzu egokiarekin, ez zara zure berogailua berrikusteaz eta hilabeterik hotzenetarako prest uzteaz arduratu beharko.

Optimizatu zure sukaldea

Sukaldean kontsumitzen da energia gehien. Garrantzitsua da janaria prestatzeko ontzi egokia aukeratzea, prestatuko den janari kopurura eta suen tamainara egokituz.

Aukeratu ziurtagiri energetiko egokia duten arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak eta lehorgailuak, garestiagoak izan arren. Izan ere, epe luzera aurreztuko duzun diruarekin konpentsatuta geratuko da gastu hori.

Hozkailua da gehien aldatu diren etxetresna elektrikoetako bat. Gaur egungo hozkailuak duela 20 urtekoak baino %40 eraginkorragoak dira. Hozkailu bat aukeratzeko orduan, kontuan hartu behar da etxean zenbat pertsona bizi diren eta hozkailuak, janariz beteta dagoenean, energia gutxiago behar duela. Hozkailua erdi hutsik badago, trikimailu ona litzateke barruan urez betetako ontzi bat jartzea, energia aurrezten laguntzen baitu. Izan ere, urak hotza gordetzen du, aireak ez bezala.

Energia elektrikoa etxean aurrezteko aholkuak

Inazio deitzen naiz eta nahiz eta Bilbon jaio nintzen, Logroñon bizi izan nintzen hamaika urtetaraino, gero Bilbora itzuli nintzen. Iaz Sarrikoko unibertsitate ikasketak bukatu nituen.