Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria –

Gaur egun, emakumeen aurkako indarkeria giza eskubide urraketarik ohikoena eta pertsona gehien ukitzen duen arazoa da. Gainera, munduko gizarte guztietan gertatzen da, haien sistema ekonomikoa edo politikoa edozein izanda ere. Emakumeen aurkako indarkeriak ez ditu kulturak, gizarte-klaseak edo etniak bereizten. Eguneroko lotsagarrikeria hori modu eta eremu askotan gertatzen da, baina jatorri bakarra du: emakumeek emakume izateagatik diskriminazio unibertsala pairatu behar dutela.

Emakumeen aurkako indarkeria hainbat modutan adierazten da. Bikotekideen eta bikotekide ohien indarkeria jasaten dute, pertsonen trafikoaren biktimak dira, derrigorrezko ezkontzak onartzera behartzen dituzte, eta mutilazio genitala onartu behar dute ere. Azken honek, trauma psikologiko larriak izatea dakar, halaber, beste batzuetan infekzio larriak izaten dituzte eta asko hil egiten dira.

Indarkeriarik gabeko bizitza izatea giza eskubide bat da. Mundu guztian, emakumeak antolatu egin dira genero indarkeria agerian jartzeko eta haren aurka borroka egiteko. Antolatutako emakume talde horien eraginez aldaketak egin dira legeetan, politiketan eta ohituretan. Hala ere, aurrerapen handiak lortu diren arren, munduko zenbait lekutan lege eta politika guztiz baztertzaileak daude, eta ia planeta osoan diskriminazioa oraindik ere badago.

Nazioarteko legediak dio estatuen erantzukizuna direla giza eskubideen urraketak, bai estatu-eragileek egindakoak, bai partikularrek egindakoak. Nire ustez,  guztiok batera arazo larri honekin bukatu behar dugu, izan ere, ezinbestekoa da bakoitzak bere harri-koskorra ipintzea gauzak aldatzeko.

 

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumeen aurkako indarkeria
Indarkeria matxista

Zer duzu buruan “Emakumeen aurkako indarkeria”-ri buruz

  • Emakume Eibartar bat hil dute madrilen, bere semearekin batera. Baina hiltzailea marokiarra zela ezkutatzen dute progre ezkertiarrek (beti egiten duten bezala).

    Ezin da ukatu, Euskal Herriko gizonak eta atzerriko gizonen artean, emakumearen aurkako biolentziari dagokionenan, patroi ezberdinak daudela. Musulmanen kultura erabat misoginoa da adibidez.

    Immigranteen artean, indarkeria proportzionalki askoz altuagoa da bertakoen artean baino. Estatistika hutsak dira. Progreek ezkutatu eta distortzionatu nahi dituzten estatistikak.
    Hona albistea:
    http://www.burbuja.info/inm%5B…%5Dnola-e-hijo-alcobendas.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude