Emakumeen aurkako bortxa

Emakumeen aurkako bortxa –

Emakumeen aurkako bortxa bolo-bolo dabilen kontu bat da. Izan ere, gai honen inguruko albisteak egunero entzuteko aukera dugu. Euskadin 3500 erasotzaile baino gehiago omen daude. Honek antzinatik emakumeok pairatzen dugun diskriminizazioarekin amaitzeko esperantza ezabatzen du.

Argi dago emakumeen aurkako bortxa gaur egungo gizartean bizirautearen arrazoia norberak jaso duen hezkuntza dela. Izan ere, nire adineko gero eta neska gehiago haien mutil-lagunen jeloskortasunarekin ados daude. Haien ustez mutil batek zure mugikorra begiratzen badu, era babeskoian tratatzen bazaitu… zorionekoa zara, mutil horrek “benetan maite baitzaitu”. Ideologia horrek arazoa handitu baino ez du egiten, gure aitona-amonen gizarte atzerakoi eta matxistari onera egiten autzi gabe.

Hau guztia dela-eta, erasotako emakume asko etsita daude. Alde batetik, badira haien bikotekideak/erasotzaileak egindakoagatik errudun sentitzen direnak, zerbait txarto egin dutelaren ustea dutelako. Bestalde, zoriotxarrez, emakumeen aurkako erasoen aurrean poliziak eta epaileek ez diote jaramonik egiten arazoari edo emakumea gutxiezten dute. Honen adibidea duela hilabete batzuk nabarmendu zen 2016ko San Ferminetan bortxatu zuten gaztearen kasua da. Epaileak bi oldartzaileek kontratatutako detektibe pribatu batek “frogak” kontuan hartu zituen bortxaketaren bideoa eta “Whats App”eko elkarrizketei garrantziarik eman gabe.

Baina, zer egin auzi honen aurka? Alde batetik, nahiz eta zaila izan, neskak eta mutilak txikitatik berdintasunean hezi beharko lirateke eskolan nahiz etxean, egoera hau haurtzaroaren hasieratik akabatzeko. Beste alde batetik, justiziaren partetik neurri eraginkorragoak eskertuko lirateke, hala nola: urrunketa, kartzela, biktimentzako ordez erasotzaileentzako birkartzainak (haiek baitira errudunak eta kontrolatuak izan behar direnak)…

Aurreko guztia ikusita, argi dago emakumeen aurkako bortxa gero eta arazo handiagoa dela gure gizartean eta harekin amaitu nahi izan gero hezkuntzan eta justizian gauzak aldatzen hasi beharko garela.

Emakumeen aurkako bortxaEmakumeen aurkako bortxa