Eltxoak frutaontzian

Eltxoak frutaontzian –

Beste goiz asko bezala, gaur ere zaborraren kamioiarekin batera jaiki naiz. Bere zarata berezia izanik, garaiz ailegatu da etxeondora. Erritu bezala, eta ikusmina piztuta, automatikoki begirada bat eman diot. Momentuko kontuan, nire alde ekologikoa esnatu zait. Nola da posible auzoteri tipi honek eguneroko zarama zerbitzua behar izatea? Ulergarria benetan, izan ere, gure familiak bakarrik zabor poltsa bat produzitzen baitu egunero: 3 egun daraman janaria, dataz kanpo dagoen yogurta, usteldu den barazkia …

Hona hemen, gizakiok, eta gehien bat gazteok, dugun arazo larrienetarikoa. Elikagaiak baloratze eza. Egunero aurrean izan arren, ez gara jabetzen elikagaien ehuneko itzelak zaborrontzian amaitzen duela. Hain zuzen, ikerketa batek dio, erositakoaren 1000 euro galtzen dugula urtero, produktuei probetxurik ez ateratzeagatik. Honen harira dator, lehengaien kantitate handiak alferrik galtzen direla, haien itxura hoberena ez izateagatik ala defektu txikienena dela eta.

Eltxoak frutaontzianEkonomiaz aparte, gure planeta bizirik mantentzea ere ezinbestekoa da. Hau da, aldaketa klimatikoaren arazoaz ohartzea. Argi dagoenez, eragindako neurriz gaineko kontsumoak berotegi efektua areagotzen du, beharrezkoak ez diren milaka tona zabor organiko disgregatu behar direlako, gehiegizko zabor kamioiaren paseotxoekin batera.

Laburbilduz, etxe bakoitzaren elikagai soberakina, merkatuak salarazten ez dituen lehengai akastuei gehituta, izugarrizko elikagai galera sorrarazten da. Eta hemen nire hausnarketa. Gazteok gizartean nabarmentzeko, aukera ona dugu hau. Arazo hau onura bihurtu behar dugu. Alde batetik, 3. munduko pobreziari eta desnutrizioari aurre egiteko elkarteekin bat eginez, uzten elikagai kaltetuak haiei egokitu ahalko genizkieke. Bestetik, erosketetarako zerrenda prestatzea lagungarria izango litzateke, erosketetara joaterakoan, beharrezkoa duguna soilik erosteko. Lehen bai lehen, aldaketa hau martxan jarri behar dugu munduaren desagerpena urrunen ikus dezagun.

.

Saioa eta Lorena Eguiguren Medina

Eltxoak frutaontzian

5 pentsamendu “Eltxoak frutaontzian”-ri buruz

  • Arrazoia duzue, janaria inoiz ez da paperontzian amaitu behar.

  • Eneko eta Imanol Perez 2021-11-04 13:44

    Bat gatoz zuekin neskak, gero eta ohikoagoa da gizarte honetan soberakin poltsa bat botatzea egunero. Eta horretaz agian ez gara arduratzen behar bezain beste. Hori gutxi ez, seguraski jendea zuen testua irakurtzean ez diote jaramonik egingo berotegi efektua eta eman dituzuen hainbeste datuetan, bakarrik bat geratuko da itsatsita haien buruetan beste datuak ahaztu ahala, 1000€ xahutzen ditugula urtero, literalki zakarrontzira botatzen ditugunak. Badirudi, gazteen etorkizunak ez duela inporta, egunero aurreztu dezakegun zentimo tristeak baizik.

  • ??

  • Eskerrik asko mutilak!!! *

  • Arrazoia duzue, gazteok gizartean nabarmentzeko aukera egokia da, bai. Baina, nik uste, ez litzateke nahikoa izango guk bakarrik parte hartuko bagenu. Bestalde, proposatutako neurriak egokiak iruditzen zaikzkit, gure esku ez daukagulako beste ezer egiterik.