Drogak AEKn. 1984.

Drogak AEKn. 1984 .- 

Euskarazko rocka ulertzeko, ezinbesteko taldea da Hertzainak. Bera izan zen rock musika jotzen zuten  euskal taldeetatik guztiz euskeraz abestu zuen lehena, edo lehenetarikoa (Zarama taldearekin batera).

1981ean Gasteizen sortu zen LKIren (Liga Komunista Iraultzailea-Liga Comunista Revolucionaria) inguruan zeuden gazte batzuez osaturik eta azkenengo kontzertua 1993ko urriaren 30ean eskaini zuen. Bere diskografian sei disko eta hainbat single aurkitu ditzakegu.

Egia da, garai hartan ni oraindik ez nintzela existitzen, baina nere osaba bat taldearen jarraitzaile fidela izan zen eta beraren eskutik hainbat eta hainbat abesti ezagutu ditut.

Gainera, bere jaioterrian, hau da Eibarren, talde arrakastatsua bilakatu zen, beraz, neure bizitzan zehar, noizbehinka, taldearen berri izan dut  (gaur egun oraindik entzun ditzakezu Eibarko tarbenetan taldearen abesti ezagunenak). Suposatzen dut, taldearen abeslea Gipuzkoakoa izatea (Legazpin jaio zen) eragina izan duela Hertzainako abestiak “Eibarko klasiko”en multzoan egoteak. Gainera, taldearen kantu gehienak gipuzkeraz/bizkaieraz (nahastuak) idatzita daude.

Gogoratzen dut nola ikusten nituen haurtzaroan taldearen biniloak neure izekoaren etxean eta baita ere biniloak zituzten azalera guztiak. Batez ere familiarra egiten zait taldearen abesti konkretu bat, nere lehengusuak gehien maite duena, hain zuzen ere, “Drogas AEKn” izenburua duenak. Abesti honen inguruan  gaur egun oraindik eztabaidak sortzen dira familia bileretan,  “euskara batua bai? ala ez? ideia”ren inguruan, Descartesen zalantza esistentziala izango balitz bezala (inoiz ez gara jartzen ados).

Beraz abesti honi buruz arituko naiz hurrengo lerroetan.

DROGAS AEKn abestia, 1984ean sortu zen , Hertzainak deituriko diskaren barruan.

https://www.youtube.com/watch?v=LyNXr20Imdk

Abestiak honela esaten du:

 

Eulixa najak eta oin ez poliziagatik

AEKko baskoek aspertu nabe batuakin

ta patxaranarekin.

Egunero klasera joan

ta kolegak kalean

eta arrotza sentitzen naiz

kanutoa zeini pasa,

zeini konta kaleko azken mobida

Zetako? Ez dabe entenditzen

ez dia beinbez kalian bizi izan

ta ondio ez dabe betiko eskemak

apurtu: Jaungoikoa, lege zaharra

ta HBri botua eman die.

 

Eulixa najak eta drogak nahi ditut AEKn

itsua egoteko baskoak ez ikusteko. (bis)

Eta oin nerbixu danak

apurtuta jauskat

bertsoak eta trikitixa ikasi biotz ala?

hainbeste ahalegindu bihar naiz

euskalduna izateko?

Eulixa najak eta drogak nahi ditut AEKn

itsua egoteko baskoak ez ikusteko. (bis)

 

(Bego / J. Zabala)

 

Aipatzeko lehenengo gauza, euskaltegien inguruan zegoen giroaz ironizatzen duela da (konkretuki AEK aipatzen du).

 

Egunero klasera joan

ta kolegak kalean

eta arrotza sentitzen naiz

kanutoa zeini pasa,

zeini konta kaleko azken mobida

Lehendabiziko Ironia, barregura eragiten baldin badigu, txistea baino kritika zorrotza bihurtzen da jarraian. Euskaltegiko klaseetara joateko drogak hartu behar dituela esaten du abesleak. Suposatzen dugu. euskaltegiko giroa ez duela gustokoa, eta ezin duela jasan drogak erabiltzen ez baditu. Ondo nabaritzen da zentzu ironikoa duela.

(1)* Eulixa najak eta drogak nahi ditut AEK-n

itsua egoteko, baskoak ez ikusteko

Ikusten dugunez, Euskal Herriko identitate nazionala era ironiko nabarmenean salatzen du.

Taldeak bat baino gehiagotan azaldu duenaren arabera, garai hartako “Baskoa” izatearen ideia kritikatzen ari da. Basko B eta Krekin idatzita; benetako baskoek ez baitituzte hiru letra inperialista erabiltzen, hau da, C, V eta Q .

Guzti hau ulertzeko kontutan izan behar dugu abestiaren garaian, euskara batuaren ofizialtasuna dela eta, geroz eta indar gehiago lortzen ari zirela euskaldunizazio ikastaroak euskaltegietan, irizpide trinko batzuen menpean. Hertzainak taldeak  euskera batua inposatzearen kontran zegoen, euskalduna izateko irizpide trinkoak ezin direla jarri aipatzen du abesti honetan. Bestalde, euskera erabiltzeko eta euskaldun izateko irizpide kopuru itxia erabiltzea beste arazo bat zekarren haren iritziz; euskara hizkuntza eta kulturaren murrizketa. Horregaitik dio (kaleko kultura biziaren alde jartzen delarik):

Zetako? Ez dabe entenditzen

ez dia beinbez kalian bizi izan

Taldearen iritziz garai hartako gobernuak eta politika taldeak, nolabaiteko homogeneizaziora eraman nahi gintuzten. Taldeak aldarrikatzen duena  euskaldunaren jarrera duenak euskalduna dela da (beste gabe), eta hauek (euskaldunak) izan beharko liratekeela jarraitu behar diren irizpideak (euskara kultura eta hizkuntza arloan) proposatu behar dituzten bakarrak (badirudi talde politiko eta sozial gehiegi hartu zituztela parte  euskara bateratzeko prozesuan). Honela, Basko hitza erabateko mespretxu zentzuan erabiltzen da abestian: Baskoak dira, hitz batean esanda, euskaldunberriak, hau da, ezartzen dieten irizpide guztiak betetzen dituztenek ezer zalantzan jarri gabe, eta, beraz, inposatutako ohiturak taxatiboki jarraitzen dituztenak soilik objetibo batekin: “baskoa” deitu ahal dezaten. Benetako abertzaleak  ez dira baskoak baizik eta euskaldunak, hau da, hitz berak esaten duen moduan, euskara-dutenak. Euskara barrutik jario zaie, barnetik-kanpora prozesua da hau eta ez alderantziz, baskoekin gertatzen den bezala. “Beste guztia? – antzeman zuen Garik- heterodoxia hutsa (ezer gabe barnean, hau da heterodoxia vacía). Jarrera honek  sua merezi du. Herriaren kaltea soilik nahi dute españolistek”, (suposatzen dut heterodoxia hutsa esaten duela,  ohiturako euskera arauak eta ohiturak apurtu zituztelako , soilik apurtu behar zirelako, hau da, funtsezko arrazoirik gabe). 

1984an ARGIA aldizkarian argitaratutako elkarrizketa batean, abesti honi buruz honela diote talde honen partaideek:

 

    (Hertzainak) – “. Kanta hori superrealista da. Basko askok badituzte ereduak eta esaten dizute nola izan behar duzun baskoa, trikitixa jo, bertsoak kantatu. patxarana, sagardoa eta     Errioxako ardoa edan, baina kanuto bat, ez, hori estranjeroa da. Eta basko batzuk ez ikusteko drogak nahi ditut.

    (Elkarrizketatzaleak) – Baina AEK barruan roilo zabalagoa dago.

   (Hertzainak)-  Noski, falta zena. Kanta ez da AEKri buruzko kanta bat. Oso letra gutxi daude eginak euskaraz puntu hori (2) * ikuituz. eta oso inportantea da esatea oraindik badaudela basko batzu «jaungoikoa. Lege zaharra eta HBri botua eman eta kitto, eta horrekin sartu behar da, gu ez gaude baskoekin ezkonduta. Gu hemen gaude eta jende askok ikuitzen dizkigu potroak, barrikadaren gure aldean badaude tipo intransijente batzuk eta esan behar da. Horrek ez du esan nahi AEK horrela denik. Ez konfunditu.

Nabarmen ikusten da taldeak aipatzen dituen baskoak kultura aldetik puroak ziren pertsonak direla, hain zuzen ere kultura eta tradizioa lotzen dituztenak).

Ta ondio ez dabe betiko eskemak apurtu:

Jaingoikoa, lege zaharra ta HBri botua eman

Garai Hartan bateratasuna lortzeko sortu ziren korronteek ez zituzten utzi antzinako eskemak, beraz  soluzio bat izan ezik, lastre bat besterik ez zen taldearen iritziz.

 

Honela jarraitzen du abestiak:

Bertsoak eta trikitixa ikasi biot ala?

Hainberte alegindu behar naiz euskalduna izateko?

Ezker abertzalearen kritika nabarmena dugu hau, azken finean Hertzainak  desberdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen baitu euskara kulturaren aberastasuna bermatzeko.

Azken finean abestiak errealitate sozial eta politikoa kritikatzen du (demokrazian finkatutakoa). Demokraziak protesta gurak suntsitzen dituela uste du taldeak. Anarkismoaren aldeko joeran nabarmentzen da, aberriaren kontrako korrente anarkista ugari sortu ziren garai hartan dogma eta inposaturiko irizpideak apurtzeko nahian.

Hertzainakek esaten duen bezala: bere asmo bakarra garaian zegoen giroa deskribatzea zen. Kexa bat besterik ez (esan omen zuen Josu Zabalak). Ez zuten ez predikatzeko ezta alderdi politikoa sortzeko asmorik, soilik irizpide trinkoei kontrako jarduera aldarrikatzea aberastasun kulturalaren alde.

– “Es posible ser %100 vasco sin saber vasco?” Baina nola itzuli “vasco”? “Euskaldun” edo “euskal herritar”? Edo “basko” erabil dezakegu?

 – Zein da euskaldunagoa, euskal ohitura guztiak jarraitzen dituena edo euskaldun zaharra dena nahiz eta ohitura guztiak ez ezagutu?

-Euskalduna izatea neurtu daiteke? Zeintzuk izango lirateke euskalduntasun hori neurtzeko irizpideak?

***************************************************************************

idazterakoan sortu diren zenbait zalantza argitzeko:

(1) Najak: Bergarako aldeko lexikoan erabilia, nago esan nai du: 

https://www.ehu.eus/seg/gizt/5/4 :

*_a.ja_ > _.ja_ > _ja_ > _(j)a ekialdeko euskalkietan, niagok;

*_a.ja_ > _ai.ya_ (_ai.za_, _ai.sa_) > _a.xa_ bizkaieraz, naizaok > najak [naxak];

*_a.ja_ > _a.yia_ (_a.zja_, _a.sja_) > _a.cja_ > _a.cje_ > _a.ce_ gipuzkeraz, natxegok;

*_a.ja_ > _ja_ > _je_ > _e_ hegoaldeko goinafarreraz, negok.

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileawebHYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”&HYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”task=indizeaKontsultatuHYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”&HYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”view=emaitzaazalduHYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”&HYPERLINK “https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb&task=indizeaKontsultatu&view=emaitzaazaldu&query=najak”query=najak

 

Beraz: eulixa najak, moskeatuta nago

(2) IKUITU = ukitu https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_bilatzaileaweb

(3) heterodoxia:  término heterodoxia, de origen griego hace referencia a la cualidad del heterodoxo, el cual está disconforme con el dogma de una religión. Dogmak jarraitzen ez direnean.

 

Zer duzu buruan “Drogak AEKn. 1984.”-ri buruz

  • Hertzainal, baskoak ez zituzten aguantatzen, eta taldeko kide erdaldunek ez zuten euskara ikasi. Euskal kultura patetikoa da. Beti iruditu zitzaidan estafa kultural bat talde horrena. Ni oso harro nago eurak gorrotatzen zuten baskoen kuadrillakoa nintzelako.