Deslokalizazioa ona al da?

Deslokalizazioa ona al da? –

Deslokalizazioa” deritzon gertakaria, lan zentroak edo sedeak abantailaren bat lortzeko herrialdeetan zehar  sakabanatuak izatean datza. Herrialde hauek Asian kokatuta egon ohi dira, esate baterako, Txina, Filipinak edota Bangladesh. Enpresa batek herrialde hauetara lan zentroak mugitzeko hainbat arrazoi izan ditzake, hala nola, langileria hobeagoa dagoelako, azpiegiturak aurreratuagoak daudelako edota merkatuetan sartzeko erraztasun gehiago dagoelako, baina ziurrenik hainbat esparrutan koste baxuagoak daudelako mugitzen dituzte enpresek haien lan zentroak garatzear daude herrialde hauetara. Arazo global hau gehien pairatu duten herrialdeek Estatu batuak eta Europako estatu askok dira.. Gai honi dagokionez alde eta kontran dauden hainbat argudio daude:

Alde batetik, aldeko argudio moduan esan dezakegu enpresen arteko lehia sortzen eta areagotzen lagunduko duela. Asiako herrialde hauetan ekonomia gora egingo du eta langileri aktiboa handituko da enpresei esker, hau da, garapena hainbat arlotan gora egingo du. Ondo iruditzen zait menpeko herrialdeak ere aukera gehiago izatea ekonomian azkarrago hazi ahal izateko. Enpresek gainera, koste oso baxuak ordaindu behar dituzte, herrialde horietako manufaktura kosteak, material kosteak eta zergak txikiegiak baitira.

Bestalde, esan beharra dago deslokalizazioa bere kontrako argudioak dituela. Herrialde ez-garatuetan jartzen dituzten  lan zentroak ez dute inolako bizi-baldintzarik betetzen. Aipatu beharra dago langileek lan baldintza kaskarrak dituztela, lan ordutegia handiegia, soldata baxuegia eta lanean jarduten duten bitartean istripuak izateko aukera handia izan dezaketela. Herrialde garatuetan ondorio asko egon daitezke, adibidez, enpresaren sektore horretan hainbat kaleratze.

Laburbilduz, deslokalizazioa alde txarrak eta onak izan arren haren kontran nago, estatu propioko ekonomia ahultzen duelako. Enpresek  sedea edo lan zentroak herrialdez aldatuz helburu bakarra dute, ahalik eta zerga gutxien ordaintzea.

Deslokalizazioa ona al da?

Deslokalizazioa ona al da?