Desazkundea, jasangarritasunerako bidea

Desazkundea, jasangarritasuneranzko bidea –

Gaur egun, badirudi gizartearen egoera “behar bezalakoa” izateko, hazkundea egon behar dela. Zehatz-mehatz hazkunde ekonomikoa. Hazkunde hori BPG (Barne Produktu Gordina) tasaren igoerarekin neurtzen da batik bat. Hazkunde ekonomiko hori suertatzen ez bada, krisia omen dugu eta egonezina gizartean.

Gure sistema kapitalista eta kontsumistan, ohituta gaude gehiago izatera. Soldata handiagoa, enpresen irabazi handiagoak, auto hobea, bidaia luzeagoak, etxebizitza handiagoa, altzari garestiagoak… Beti gehiago, urtez-urte gehiago. Gainera, behin mailegu bat eskuratuta, irabaziak beharrezkoak dira, bestela porrot ekonomikoa datorkigu.

Baina, hazkunde jarraitua ez da egingarria gure planetan, baliabide mugatuak baititu; gero eta argiago ikusten da ingurune-muga gainditzen gaudela. Horren ondorioz, desazkundea da, epe ertain eta luzera, bideragarria dirudien estrategia bakarra.

Gure sistema kapitalista eta kontsumistan, ohituta gaude gehiago izatera. Baina kontzeptu hau ez dugu negatibotzat zertan hartu. Are gehiago, ikuspegi baikorretik heldu behar dugu. Adibidez, Bilboko itsasadarrak gainezka egin zuenean (uholdeetaz ari naiz), urak bere bidera itzul zitezela, hau da, “gutxitzea” desiratzen zuten biztanleek.

Bizimodu bideraezinetik askatzeko  lehenbailehen kontzienteak izatearen beharraz jabetzen garenean, guztiontzat eta Lur planetarentzat hobeto. Gutxitzea edo murriztea ez da, argi dagoenez, beti negatibotzat hartu behar.

Eragiten dugun ingurune-krisi larria sozialki onartuta zegoenean, bat-batean garapen jasangarria errezeta magikotzat hartu zen, geure planetari kalte egin gabe bizi izaten jarraitzea baimenduko zigulakoan. Baina, egia esan, hau posible al da?

1992an asmatu zen “garapen jasangarri” terminoa. Alde batetik, garapenarekin jarraitzeko eta, bestetik, ingurumen-mugak errespetatzeko. Egile batzuek garapen jasangarria ezinezkoa dela igarri dute baina, berez, garapena ezin izango da iraunkorra eta.

“Garapena etekin gehiago ematen ez dituen eta kaltegarri bilakatzen den puntu batera heltzen ari da”, adierazi zuen Ernest Garcia ingurugiroan adituak. Gaur egun, iraunkorraren erabilera orokortu egin da edozein proiektutan aplikatuz. Bere esanahia “biluzik” eta  “eskas” geratu da erronkari erantzuteko.

Hau guztia gertatzen den  bitartean, datu kezkagarriak jasotzen ditugu oinatz ekologikoaren bilakaeraren gainean; hots, 40 urtetarako ikatza eta 70 urtetarako uranioa geratzen da, ozono geruza murrizten doa, ekonomia hazkundearen ondorioz planetaren birsorkuntza ahalmena %25ean jaitsi da eta abarrekoak.

.

Etorkizuna ez dago hazkundean

Hazkundean etorkizunik ez egon arren, gizarteak iragazgaitz dirau errealitate nabarira. Orain desazkundeaz hitz egiteak zentzua dauka, eta mugimendu ekologistaren paradigma bezala planteatu behar da. Desazkunde hitzak argi zehazten du garapen jasangarriaren helburua: “gutxiagorekin hobeto bizi izatea”.

Desazkundea, jasangarritasuneranzko bidea

Lehen esandakoa ahalbidetzeko, oinarri hauek sustatu beharko lirateke: eskala txikia, eraginkortasuna, lankidetza eta iraunkortasuna, jaitsiera ongizate maila egokiarekin bateragarria izan dadin.

Krisi ekonomikoek gatazka mingarriak sortzen dituztela frogatzen digu historiak, demokraziak arriskuan jarriz. Horregatik, desazkundearen proposamena demokratikoki onartua izan behar da, eta lehenbailehen, gerta litekeelako egoera aprobetxatuz totalitarismoak agertzea.

.

Desazkundearen ideiaren jatorria

Hazkundearen ideia ekonomia konbentzionalaren planteamenduetan oinarrituta dago, eta parametro ekonomikoei buruz soilik aritzen da: ekonomia osasuntsuek bere BPGa handitu behar dute gutxienez urteroko % 3; beharrezkoa dute ongizatea, enplegua eta abarrekoak mantentzeko.

%5aren gutxitze iraunkorrak, ongizatea eta pertsonen bizi-kalitatea zaintzen dituena, planeta iraunkor batean kokatuko gintuzke. Oraingo hazkundearen prezioa, etorkizunean bizitza gutxiago egotea izango da.

Desazkundea, jasangarritasuneranzko bidea

Georgescu Roegen-ek, desazkundearen aitzindariak, zero hazkundeari buruz bere zalantzak erakutsi zituen. Haren ustez, hazkundea, kapitalisten eta marxisten ekonomisten obsesioa da, eta horrekin amaitu beharra dago. Gainera, 70 hamarkadan Georgescuk proposamen batzuk egin zituen; hala nola, armak fabrikatzeari uztea, munduaren biztanleria nekazaritza ekologikoaren ekoizpenari doitzea…

.

Desazkundea ulertzeko zailtasunak

Eraginkortasun ekonomikoak ingurune-arazoak ebazteko balio ez izatea gero eta azaleratuago dago. Gainera, errebote efektua kontuan hartu behar dugu: nahiz eta baliabide kontsumoan produktu-batasunagatik inpaktua gutxitu, kontsumo honek areagotzen jarraitzen du. Esate baterako: kontsumo baxuko etxetresna elektrikoak egiten dira, baina gastuak eta etxetresna elektrikoen kopurua handitzen da familia bakoitzeko.

Horrez gain, desazkunde hitza ez da erraz onartzen. Entzun orduko, kritikak agertzen dira bere konnotazio negatiboari dagokionez. Alde batetik, txarto ulertzeak sortzen ditu, uste delako oinarrizko eskubideak ere ez dituzten herrialdeei “gutxitze” hori aplikatu behar zaiela. Bestetik, langabezia eta beste arazo sozial batzuk ekarriko lekizkigukeela  esan ohi dute. Baina oker dabiltza.

Desazkundea, jasangarritasuneranzko bideaDesazkundearen proposamena, Hegoko herriek bere bideari jarrai diezaiotela da, eta gure garapen-eredua imita ez dezatela. Horrela ulertuta, desazkundea beharrezko ekintza da.

Hazkundearen eta garapenaren arteko desberdintasuna gogoratu beharra dago. Garapena ez da soilik ongizate materialaren handiagotze bat; osasuna, kultura eta zoriontasuna ere hartzen ditu kontutan. Horrela, BPGaren desazkundea, eskarmentuzko eta elkarbizitzazko hazkundea izan daiteke.

Badira beste neurtzeko indize batzuk, Nazio Batuen Gizartearen Garapen Indizea kasu. Indize horietan, bestelako datuak hartzen dira kontutan; bizitza-itxaropena, alfabetatze indizea, aisialdi orduak, eta abar. Horiek ere kontuan hartu behar dira.

Pentsa, hasiera batean, jatekorik ez dugula. Aberastean, elikagai kopurua handituko dugu. Horrek asetu eta alaituko gaitu. Baina helduko da momentu bat, non diru gehiago izateagatik ez dugun janari “gehiago” nahi izango. Agian, jakien kalitatea baloratuko dugu, edo janaria dastatzeko denbora. Aitzitik, diru gehiago izatean, ikasi beharko dugu janari kilo gehiago eskuratzearekin ez dugula zoriontasuna erdietsiko. Are gehiago, munduari kalte egingo diogu; kutsadura sortuko dugu, animaliak alferrik sakrifikatu beharko ditugu…

Desazkundea, jasangarritasunerako bideaDesazkundeak “balioa eta zoriona ekoizten ikastea nahi du, baina materia- eta energia-erabilera murriztuz”. Menpeko egiten gaituen modelo ekonomikotik irtetea da helburua, ondasunaren ideia berriztuz, asetze moral, intelektual, estetiko bai aisiaren erabilera sortzaile bezala ulertuz. Hortik Parisen 2002an egindako kongresuaren leloa: “Garapena desegin, mundua berregin.

.

Hona hemen desazkundearen bideo txiki bat.