Ceuta eta Melilla, zergatik ez dira marokoarrak?

Ceuta eta Melilla, zergatik ez dira marokoarrak? –

Marokotik Ceutako kostaldera 8.000 etorkin baino gehiagok muga zeharkatu zuten maiatzean. Historian zehar, hiri horretan 2 egun bakarretan egon den jende sarrera-uholde handiena izan zen.

Mapari begiratua emanda, Ceuta eta Melilla Europa hegoaldeko nazio batek (Espainiar estatuak) Afrikako kontinentean duten lurraldeak direla ikus daiteke. Baina areago behatuz gero, Espainian bertan antzeko egoeran dagoen lurralde bat dago, Gibraltar, alegia. Denek dituzte antzeko ezaugarriak: lurralde txikiak dira eta garai batean estrategikoak ziren itsas merkataritza eta gerrarako portu bezala. Deigarria da era berean, konturatzea menperatzaile edo nagusiago diren nazioek, bere azpitik dauden herrialdeetan ezartzeko duten boterea. Hau da, Erresuma Batuak Espainian eta Espainiak Marokon. Pentsaezina litzateke kontrako bidean ematea, hau da, Marokok Espainian edo Espainiak Erresuma Batuan lurralderen baten subiranotasuna edukitzea. Zergatik hau? Kolonizazioaren ondorio.

Ejerzito boteretsuenek ahulagoak azpiratzen (“sometitzen”) zituzten garaikoak. Gaur egungoak, zaharrak berri. Kolonizazio garaiko zantzuak dira.

Planteagarria litzateke lurralde horietan autodeterminazio erreferendumak egitea? Bai, zilegi liteke. Baina emaitzak aurreikusi daitezke: statu quo mantentzearen alde egingo lukete (Gibraltarren, Espainian ez sartzea erabaki zuten 1967ean). Zergatik hau? Arrazoi argia da, kolonia bezala, nazio menperatzaileetako biztanleak joan direla bertara bizitzera. Beste arrazoi bat immigrazioak berak azaltzen du: jendeak herrialde aberatsagoetako biztanle izan nahi dute, eskuarki.

Dirudienez, 1979an, Juan Carlos I erregeak Ceuta eta Melilla Marokori entregatzea erabaki zuen. Zehazki, errege emerituak 1979an Melilla hiriaren subiranotasuna Marokori uztea erabaki zuen. Ceutari dagokionez, Juan Carlosen planek Espainiako hiria Tangerrek 1923an Alauiko erresumaren independentzia lortu arte izan zuen nazioarteko protektoratuaren kontrolpean jartzea eskatzen zuten. Hau da, Ceuta nazioarteko protektoratu bihurtzeko asmoa zuen, Rabati ahotsa emanez hiriko administrazioan. Horrela islatzen da Joan Karlos I.a Espainiakoak 1979an izan zuen 90 minutu baino gehiagoko elkarrizketa batean, Terence Todman Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadore eta senatariarekin. Bilera hori AEBko diplomazia-misioak Estatu Departamentura bidalitako telegrama sekretu batean islatu zen.

Aipatutako kable diplomatikoa Estatu Batuetako administrazioak 2014an desklasifikatu zuen, Charles Powell historialariak aztertu zuen, baina Espainiako prentsan oihartzun txikia izan zuen. “Berak (Juan Carlos I.a erregeari erreferentzia eginez) uste zuen Melilla Marokori eman ziezaiokeela epe labur samar batean, han 10.000 espainiar baino ez baitziren bizi”, dio enbaxada amerikarrak idatzitako telegramak.

Ceutari dagokionez, erregeak onartzen zuen zailagoa izango zela Ceuta Marokori erabat lagatzea (garai hartan 60.000 espainiar bizi ziren han), eta, beraz, bere ustez, “Irtenbiderik onena” Tangerrek bere garaian izan zuen estatutuaren antzekoa izango litzateke, bere administrazioa Europako zenbait herrialdetako batzorde batek gauzatu zuelarik. “Konponbiderik ezean, erregea beste ‘Martxa Berde’ baten beldur zen, eta horrek arazo larriak sor zitzakeen”, gaineratu zuen kable diplomatikoak.

Gogoratu behar da 1975ean, Juan Carlosek isilpean hitzartu zuela Hassan II.arekin Maroko Mendebaldeko Saharaz jabetu zen Martxa Berde erraldoiaren aurrerapena Espainiako azken kolonian sar zitekeela. Ez dakigu zergatik, baina Afrikako azken kolonia europarrak ez ziren Afrikara itzuli. Agian, espainiarrek ez dutelako lurralderik galdu nahi, kosta ahala kosta?

Ceuta eta Melilla, zergatik ez dira marokoarrak?

Inazio deitzen naiz eta nahiz eta Bilbon jaio nintzen, Logroñon bizi izan nintzen hamaika urtetaraino, gero Bilbora itzuli nintzen. Iaz Sarrikoko unibertsitate ikasketak bukatu nituen.