Borondatea ez da libre

Borondatea ez da libre

Borondatea ez da libreGaur egungo gizartean jende askok esaten du askeak garela, baina ez gara benetan askeak. Nire ustez, funtsean, gakoa baldintzatuta gaudela da. Aukera bat baino gehiago dugu gauza bakoitzerako, baina aukeratu beharra dugu gauza horien artean, eta ez determinatuta, hau da, bakarrik aukera bat dagoela gauza bakoitzeko. Gure gizartean eman nahi den ideia da guztiz askeak garela, inork ez gaitulako behartzen ezertara, baina modu batean edo bestean baldintzatuta gaude, beraz ez gara guztiz askeak. Teorikoki, bi askatasun mota daude; kanpo- eta barne-askatasuna.

Alde batetik, kanpo askatasuna askatasun fisikoa eta jarduteko askatasuna da, hau da, burutuko dudan ekintzan ez dagoela oztoporik, ezerk ez nauela eragozten. Kanpo askatasunaren barnean askatasun fisikoa (mugitzeko askatasuna), askatasun zibila (estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritar eskubideak gauzatu ahal izatea), askatasun politikoa (erabaki politikoetan parte hartzeko askatasuna), pentsatzeko askatasuna (pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libertatea) eta askatasun erlijiosoa (kultoa zein erlijioa hautatzeko eta praktikatzeko askatasuna).

Beste alde batetik, barne askatasuna nahi izateko askatasuna da; aukeramen askatasun psikologikoa, borondate librea da, hau da, beste inoren nahiak ez didala mugarik jartzen. Benetan libreak al gara aukera desberdinen aurrean erabakitzen dugunean ala motibo desberdinek, hala nola, presio sozialek, behartzen gaituzte, horietaz ohartu ez arren ere? Problema honen aurrean, bi postura har daitezke: determinismoa (borondatea ez da libre bere erabakietan) eta indeterminismoa (borondatea libre da bere erabakietan).

Laburbilduz, nire ustez, ez gara guztiz askeak, zeren eta modu batean baldintzatuta bagaude, nahiz eta gu ez konturatu, ez gara askeak benetan.

Borondatea ez da libre