Birziklatzeak balio al du?

Birziklatzeak Balio Al Du?

Birziklatzea zerbait garrantzitsu bihurtu dela esan genezake. Gure mundua gero eta kutsatuago dago, izan ere, industriak sortu zirenetik mundua suntsitu besterik ez dugu egiten.

Birziklatzeak Balio Al Du?Oraindik pertsona zuhurrak gelditzen dira munduan, eta beraiek badakite birziklatzea aldaketarako lehen pausua besterik ez dela. Beste pertsona batzuk, berriz, gizartearen erdiak behintzat, ona dela uste badu ere, ez dute ezer egiten. Hau da, arazoari ez-ikusiarena egiten diote, era honetan desagertuko balitz bezala.

Onartzen dut birziklatzea ez dela beti erraza, beraz, ez diet errua botako hau egiten ez dutenei. Izan ere, birziklatzea benetako arazoa konpontzeko neurri bat besterik ez da. Eta honako hau denon artean sortu dugu: kutsadura. Hilketa bat dela esan daiteke. Egunero pozoi pixka bat emango bagenio bezala munduari. Baina aldi berean, pozoia ematen diogun bitartean, behin behineko sendagaia ere eskaintzen diogu. Hau, pentsatzeko denbora hartuz gero, kontraesan hutsa dela kontura gaitezke.

Orduan, zer egin beharko genuke? Gure esfortzuak ez al du ezertarako balio? Dudarik gabe, balio du. Oraingoz adabaki bat baino ez bada ere, etorkizun hurbil batean, gauzak aldatu egin daitezkeela pentsatu beharra dago aurrera egiteko.

Beraz, birziklatzen dutenek hori egiten jarraitzea, eta egiten ez dutenek, berriz, munduari laguntzeko beste bide batzuk bilatzen saiatzea. Honako hau ez da derrigorrezkoa, noski. Baina guk geuk suntsitu duguna konpontzen saiatu beharko ginateke, apurtu dugunaren pieza gutxi batzuk itsastea besterik lortzen ez badugu ere.

Birziklatzeak Balio Al Du?
Birziklatu, gizartea, kontaminazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude