Biologia, ez ideologia!

Biologia, ez ideologia! –

Emakume izanda, “feminista izan behar naiz”-ela diote. Eta hasieran horrela pentsatzen nuen.

Baina gaian sakonduz eta ikertuz, feminismoan kontraesanak topatu ditut. Eta asetzen ez nauten hainbat kontu. Eta amorrarazten nauten beste batzuk.

Emakumeek gizonek egiten duten guztia egin ahal dutela diote.  Eta gizonek emakumeek egiten duten guztia egin ahal dute?

Ba nik uste dut, ez bata ez bestea. Gauza batzuk bai, baina ez beste batzuk.

Gizon gehienek ez dute umeak edo nagusiak zaintzeko pazientzia nahikoa (ez emakumeek beste). Emakume gehienek ez dute ordenagailu bat programatzen ibiltzeko nahia (ez gizonek beste).

Ezberdintasun biologikoak ditugu. Ezberdintasun fisikoak, baina baita izaerakoak ere.

Emakume baten gustuak, jarrerak, ikasketak… faktore askok baldintzatzen dituzte. Hezkuntzak? Gizarteak? Bai, jakina horrek eragina du. Baina, esan bezala, badaude berdin jarraituko duten ezberdintasun asko, hezkuntza eta gizartea edozein izanda ere.

.

Emakumeok femeninoak izateko eskubidea dugu

Badirudi gizonak futbolean aritzen badira, emakumeek ere egin “behar” dutela. Gizonak zientzilariak badira, emakume gehiago egon behar dira derrigorrez. Gauza bera politikan edo enpresetako zuzendaritzan.

Nik uste, berdintasuna egon behar da aukeretan. Baina ez emaitzetan. Emakumeak aske izan behar gara gure gustuko esparruetan aritzeko. Gehienoi futbola edo informatika gustatzen ez bazaigu, zein da arazoa?

Gustatzen zaien emakumeak badaude (eta euren alorrean oso onak)… ba, primeran. Goza dezatela, errespetatu ditzatela. Inork ez die gaur egun oztoporik jartzen. Eta nire amaren belaunaldikoei ere ez. Baina mesedez, ez izan astunak eta ez bota errua etengabe gizarte “patriarkalari”. Ikastoletan eta eskoletan irakasle askok txapa itzelak ematen dituzte. Etengabe. Eta ikasle gehienak aspertzen dira, baina gazte eta nerabeak adoktrinatu nahi dituztela dirudi. Adin horrekin oso gutxik jartzen dutelako zalantzan kontatzen dietena.

Emakume eta gizonak berdinak gara eskubideetan. Baina ezberdinak izen eta izanaz. Ukaezina da. Baina aldi berean, ar eta eme, biok gara elkar osagarriak.

.

Kontraesanak

Feminismoak emakumeak “askatu” nahi ditu, baina era berean, zer den onargarri eta zer ez erabakitzera behartzen ditu. Zein lan den baztergarri eta zein ez. Minigona erabiltzen badute “objektu sexualak” izango dira, baina era berean, emakumeak ahaldundu nahi ditu, nahi duten bezala jantz daitezen. Esan bezala, feminismoak kontraesan ugari ditu bere baitan.

Lehenengo bi olatu feministak benetan iraultzaileak izan ziren. Benetan lagundu zion emakumeari askatasuna ematen. Baina oraingo olatua, 3.a, noraezean dabil.

Ondo dago emakumeon eskubideak aldarrikatzea, baina ez txikikeri eta tontakerietan zentratzea. Emakumeon bortzatzaileen jatorria ezkutatzea -atzerritarra denean- ez da ulergarria. Emakumeok azafata lana egin nahi badugu, gure lana debekatzea, ez da ulergarria. Emakumeoi piropoak esatea kriminalizatzea ez da ulergarria. Semaforoen monigoteari gona jarri nahi izatea ez da ulergarria.

Biologia, ez ideologia!
emakumea, feminismoa

22 pentsamendu “Biologia, ez ideologia!”-ri buruz

  • Gero eta sarriago irakurri eta entzuten ditut honelako hausnarketak emakumeen luma eta ahoetatik.

    Berdintasuna aukeretan, ez emaitzetan. Zentsua dauka.

  • Aupa Maider.
    Diozunak ez du ez hanka ez buru. Edo agian bai, baina, oso oker zaude. Izan ere, aukera berdintasuna ezak. Hori urte luzez hala izateak ekarri gaitu gaurko garaira. Eta ezberdintasun eta jendarte matxistak jarri gaitu gauden lekuan. Emakume informatikari gutxiago izatea ez da hautu konsziente baten ondorio. Jendarte matxista etengabeko baten ondorioa da. Eta horregatik da zilegi eta beharrezko feminismoa. Horregatik naiz feminista eta nago diskriminazio positiboaren alde.

    Liburu juridikoak, gaztelaniaz askoz gehiago daude euskaraz baino. Hori ez da euskaldunoi ez zaigulako zuzenbidea gustatzen… Hori hala bada, espainiar estatuak euskara eta euskaldunok historikoki zanpatu gaituelako baizik.

    Tira oso oker zaude.

  • Munduko faxista ospetsuenek ere hori oihukatu zuten: “Biologia, ez ideologia”.
    Irakurri zazu gehiago, ikasi, hitz egin aurretik.

  • euskaldun bat 2018-08-20 21:52

    Uff! Maider… ur handitan sartu zara. Zuzentasun politikotik atera zara eta agian latzak entzun beharko dituzu.

  • Maixabel ta Jabier: zaunka gutxiago eta datu gehio!

  • Hala da euskaldun bat, momentuz Maiderren testua bi erabiltzaile hauen pentsamenduarekin bat egiten ez duelako adierazten duena ez duela ez hanka ez buru, oker dagoela eta faxista (zeharka) dela leporatu diote.

  • Pozten nau ikusteak badela emakumezko ahots disidenterik genero-totalitarismoaren botapean aurkitzen den herri galdu honetan.

    Estatu-aparatu eta Kapital Internazionalek inposatu dute egungo feminismoa zeinak ez dituen emakumearen benetako arazoak jorratzen (lana eta familiaren arteko kointziliazioa adibidez). Estatuaren kontrolpeko botere legegile, exekutibo eta judizialaren bitartez ezarri ohi da (genero biolentziaren aurkako legea), batetik, eta dirulaguntza publiko zein dohaintza pribatuz finantzaturiko komunikabide, alderdi politiko eta erakunde progreen propaganda eta presio-bitartez, bestetik.

    Sorgin eta gizon zikiratu asko bizi da generoaren negoziotik kolpe zorrik jo gabe, gehienbat Estatuaren funtzionarioak eta aurrekontu publikoetatik bizi diren politikari, irakasle, “intelektual”, erreportari eta “justiziero sozialak”, apenas jakin gabe talde oso boteretsuen ezkutupeko agenda baten txotxongilo direla.

    Eta horren azpian, berriz, euren bihotz ona eta sentiberatasunaren bitartez doktrinatuak izan diren ehundaka gazte eta ez hain gazte, hausnarketarik gabeko suhartasunaren eraginpean manifestaldi eta sare sozialetako eztabaidatan parte hartuz.

    Dena den, jakin ezazu hau: sen onaren jabe zareten emakumeek sumindura handiagoa eragiten duzue genero ideologiaren apostulu horiengan, eta goiko iruzkinak dira horren froga: zure iritzia baliogabetzen ahaleginduko dira inolako froga, datu eta argudio sendorik aurkeztu gabe, hau da, falazia hutsak botaz.

    Sakonean jakin badakite ez dela inolako masterrik behar euren ideologia arazorik gabe eraisteko, oinarrizko lege naturalen aurkako irudikeria irrazional eta anti-zientifiko sorta huts bat besterik ez da-eta. Hala, ahaleginduko dira zu eta zu bezalako emakumeak isilarazten, presio edo beldurragatik, mehatxatzera heldu arte izan dezakezun eraginaren arabera. Etzara bakarra izango, ehundaka kasu aurkitu daitezke Espainia zein AEBtako emakume youtuber edo txiolari disidenteen artean: Yobana Carril, Alicia Rubio, Prado Esteban, Cuca Casado, @anisokoria edo Zooropina…

    Baina ez etsi, etzaude bakarrik-eta. Animo eta segi egurra ematen!

  • egia konpartitua 2018-08-20 22:30

    Jakina da ingurune kulturalak ezaugarri biologikoak moldatzeko joera duela. Eta ez da egia kultura denetan femeninoa berdin ulertzen denik. Baina diozunean emakumeok femeninoak izateko eskubidea dugula, femeninotasun jakin bati buruz ari zara. Eta noski eskubidea dugula. Bestelako femeninotasun batekin bizitzeko eskubidea dugun bezala, naiz eta gure kulturan maskulinotzat hartuak izan izan. Eta hain zuzen ere, nik uste hori dela egungo feminismoak aldarrikatzem duena: feminismo-maskulinitate dikotomia hori bakarra ez dela aldarrikatzea. Anitza baita mundua, eta anitzak norbanakoak.

  • Oinarri sendorik duen, ondo teorizatuta dagoen ala ez, ez dakit. Maiderrek arrazoia dauka gauza askotan. Nire inguruan bolo-bolo dabil gai hori. Umerik badaukazue? Gure umeen eskolan umeek ez dute jasaten kolore moreduna, kokoteraino daude diskurtsoaz eta horrek dakarren liturjiarekin. Guri beste horrenbeste gertatzen zitzaigun katekistekin. Eta gure seme-alabak kopetatik gora daude moredunekin. Eskolan jasanezina zaie.ez dut ezagutzen umerik ez gazterik morearen ordezkaririk gogoko duenik. Kontuz diskurtso horrekin

  • Biologia, ez ideologia ohiukatzeari absurdo bat deritzot gehienbat edo ehuneko zati handi bat kulturala den gaian. Inoiz ikusi al duzu 2, 4, 6 urtetako mutil bat soinekoarekin edo belarritako bat belarrian itsatsirik? Ezta guraso feministadunak izanda ere!!! Gurasoak ez diren zenbatek deitu diete “politt hori” edo “printzipe”? Zenbati oparitu diete espainak edo begiak pintatzekoa? Eta ez naiz 10, 12 edo 14 urtetara ere iritsi, beste aldaketa mordo bat direnean nerabetzen diren izaki horietan.
    Horrela bada, ideiak behar ditu pertsonak, ez dakit ideologiarik behar duen, hau ideia batzutan itsutsea bada agian ez, baina feminismoak badu ideia interesgarri bat, batez ere hau sexismoaren aurka doanean (ez horrenbeste matxismo deiturikoan), zeren denok gara sexista, gustatu ala ez, goiko adibidearekin, bai, gona eta belarritakoaren adibidearekin adierazi dudalakoan nago, ez dugu gizaki (eta emaki) bat bera ere ezagutzen eta bakarren batek bere semea “emakumeen jantzi edo apaingarriekin” jansten duen egunean ere ezer gutxi aldatuko da beste ehundaka edo milaka detaile ere aldatu beharko bait lituzke.
    Denok sexistak gara begi aurrean dugunaren “sexuak” baldintzatzen gaituelako (hizkuntzak, arrazak, “edertasunak”, argaltasun-gizentasunak, luzerak, osasuntsu edo gaixo itxurak, “dotoreziak”, arropakirak, usainak,… baldintzatzen gaituen bezala) baina sexu bat bestea edo besteren bat izateak (edukitzeak) pertsonon eguneroko askatasunean eragiten badu hor dago sexismoaren aurkako borroka, batzuk feminismoa deituko diote, beste batzuk antisexismoa deituko diogu eta zuk agian borroka deituko diozu, huts hutsik.
    Behin hau esanda feminismoaren sektore instituzionalizatu eta biktimista batzuekin sartu nahitekeelakoan nago eta hor daude besteak beste, Maria Prado Esteban-en hainbat testu eta liburu irakurri nahi dituenarentzat, egia mordoa idazten du baina bilatzen ere jakin egin behar da (alegia denean ez nagoela bat).
    Beno eta Oier-ri hitz edo galdera batzuk…
    Zein duk genero-totalitarismoa? Balizko feministena edo gizartean txertatua dagoena?
    Feministek al ditek oinarrizko lege naturalen aurkako irudikeria irrazional eta anti-zientifikoa? Eta nork dik justu kontrakoa? Ez matxistak ez “feministak garenok?
    Beti jaso ditzakegu presio “feministak” edo bakoitzaren iritzia baliogabetu dezakete hauek baino gizarteak ere (gure ingurunetxoak) ez ote gaitu presionatzen?
    Zergatik darabilzkik doktrina eta moduko hitzak? Nik dakidala tradizioa ere doktrina bat da, “feminismoa” izan daiteken moduan.
    Sorgin eta gizon zikiratuen kontuak grazia egin zidak pena eman didala ez esateagatik. Gora emakumezko Ez-Sorginak eta gizon potrodunak esatea bakarrik falta zaik!!
    Estatu-aparatu eta kapital internazional zein nazionalek gauza asko inposatzen ditek feminismo instituzionala barne baina hire diskurtsoa bera ere ez ote duk benetako askatasunaren aurkakoa? Nik ukitu NAZIonal-tradizionala hartzen zioat eta complot tremendistaz gatzatua eta hori ere totalitarismoa delakoan nagok!!

  • euskaldun bat 2018-08-21 01:02

    Satorra: zukaz ari zinen idazten eta Oier-i idazterakoan hikaz hasi zara bapatean… Hori?!

  • Satorra: galdera guzti hauek soberan leudeke baldin eta Prado Esteban behar moduan irakurri edo ulertu izan bazenu, berak ezin hobeto deskribatzen baitu kontu guzti hau.

    Izan ere, berak argi du, eta hala dio, feminismoa Estatu-boterearen estrategiaren parte dela herriaren antolakuntza tradizional horizontalarekin amaitu eta Estatuaren baitako antolakuntza hierarkiko bertikal bat bideratzeko herriaren baitako zatiketa eta gatazkaren bitartez (divide et impera).

    Ni harago noa eta jakin badakit mendebaldeko Estatuak, era berean, Kapital Internazionalaren tresna direla, aginte-kate global baten parte alegia.

    Jarraituz, Prado Estebanek ezbairik gabe dio nekazari-giroko herritarrak bere kasa horizontalki antolatu ohi zirela modernitate aurreko garaietan, baita Erdi Aroan ere, eta emakumeek gizonen modu berean parte hartu ohi zutela Batzar Irekietan eta baita baserri edo landako lanetan ere.

    Hala, arrazoi osoz dio harremanetarako modu herrikoi parekide hori pikutara joaten hasi zela Estatu modernoaren legediaren inposaketarekin: kode napoleonikoa, kadizeko gorteak, kode zibila, Pekineko konferentzia, eta, azkenik, Genero Biolentziaren aurkako Lege Integralaren bitartez. Modu horretan legeztatu zituen herritarren, familien eta bikoteen arteko barne-harremanak Estatuak, eta legearen bidez ezarri zuen Estatuak emakumea gizonaren zaintzapean (aita edo senarra).

    Beraz, patriarkalismoa salatu nahi badugu, hobe dugu Estatu-patriarkalismoa salatzea, eta ez gizonen baitako genero-madarikazio intrintsekoa, Estatua izan baita lege patriarkala inposatu duen subjektu nagusia hemen.

    Aldiz, gizonen aurka egiten dute egungo sorgin feministek Estatuaren diru-laguntza eta legearen babesa aldarrikatzen duten bitartean euren anai, lagun eta aitengandik babesteko bortxatzaile potentzial diren heinean, ohartu gabe Patriarka nagusiaren hatzaparretan jausi direla (200 milioi euro bideratu ditu espainiar Estatuak aurten estruktura femitotalitario guztia finantzatzeko, genero-abokatuetatik hasieta Pikara magazine bezalako komunikabide anti-sistemetaraino).

    Hala, Prado Estebanek egun maskulinitateak pairatzen duen jazarpena salatzen du:

    “ todo lo masculino está siendo atacada como machismo. Nada tiene que ver lo macho con la misoginia que se le asigna. Se está trabajando en la destrucción de lo masculino y la destrucción de lo femenino. Que es el objetivo de todo este proceso, porque no podemos verlo como un error, estamos asistiendo a la creación de la posthumanidad, una casta de seres que sirvamos sólo para el trabajo.”

    Eta argi du jokabide hori berezko duela feminismoak bere baitan hasieratik:

    “El feminismo indica que todas las relaciones heterosexuales son violentas desde su origen. Indica que tenemos que ser solitarias. Y efectivamente así somos más débiles. Más vulnerables, más frágiles, y por lo tanto nos lleva a volcar nuestra energía en el trabajo y en otros.”

    “…es muy difícil no estar en desencuentro… rompe una tradición de la cultura occidental que era una tradición en la que las mujeres tuvieron una gran presencia y ahí hay una mentira, una gran mentira del sistema y… no es verdad que las mujeres históricamente hayamos estado permanentemente sometidas…”

    Hala, garai tradizionaletako antolakuntza autonomo eta komunaletara itzultzea da euskaldunok dugun aukera bakarra Estatu eta Kapitalaren eragin kolonizatzaile zein suntsitzaileari aurre egiteko.

    Alegia, euskaldunok gure berezko nortasunaren inguruan korporatiboki antolatzea da Estatu eta Kapitalarengandik emantzipatzeko bide bakarra, ene ustez. Eta gainera oso argi dut euskaldunon berezko tradizio herrikoiak, sen libertarioak eta kode etiko kristauak aparteko herri egiten gaituela euskal emakumea aske eta duin izan dadin herriaren baitan.

    Zuk horri NAZIonal-Tradizionalismoa deitzen badiozu, duela 80 urte garaituak izan ziren naziak berpiztuz ideia horiei zilegitasuna kentzeko edo, akaso zure konplexu, aurre-epaiketa eta ulermen-faltan egon daiteke arazoa eta ez nik aldarrikatzen dudan horretan. Eta bai, Kapital globalista eta Estatu posmoaren aurrean, gora Euskal Nazioa eta gora Euskal Tradizioa!

  • Hau idatzi duena buruan anabasa izugarria izateaz aparte guztiz ezjakina da. Lehengo lerroetan diona jada logika gabea ta gezurra da. Ez du ilideiapitorik. Ta artikulu bat norbaiti publikatzen uzteko, gutxienez zentzua izan beharko luke ta ez XIX. mendeko idei buru gabeak. Hori bada maila….

  • Suagar: zer dago gaizki? Zuk bai anabasa. Argudio bat bera ere ez dakiena defendatzen, eztabaida galduko duena dakiena, bestea deskalifikatzea baino ez du.

    Neska honen modura milioka pertsonak pentsatzen dugu. Ikusi artikuluko bideoak eta ikasi, emakumeek eurek argudiatzen dute. Egizu zuk bideo edo artikulu bat ea hobeto egiten duzun.

  • Desberdintasun biologikoak badaude eta bere baitan ez dute txarretik ezer. Arazoa ematen da desberdintasun biologikoak desberdintasun soziala suposatzen badu. Bi gauza dira eta horregatik gai honetan egokiagoa da parekidetasuna helburu izatea berdintasuna baino.
    Historikoki emantzipazio mugimenduek nagusiki hortik jo dute, baina egungo “feminismoa” urruti dago hortik. Egungo feminismo neoliberala eraikuntza ideologiko desberdin bat da eta emakumeok *asterisko batekin urtzen gaitu sujetu kolektiboak indibidualizatzeko prozesu batean.
    Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna ez da emakume eta gizonen arteko berezitasun biologikoak ukatzea, baizik berezitasun horiek berdintasun sozialez garatzea. Arazoa ez da gizonak biologikoki gaituagoak egotea zeregin batzuetarako eta emakumeak beste batzuetarako, baizik eta zeregin horien prestigio soziala matxista edo klasista izatea. Hau da, adibidez kontsideratzea baliotsuagoa dela futbolean ongi egitea goma-jokoan egitea baino, edo kontsideratzea baliotsuagoa dela altzari bat konpontzea arropa bat konpontzea baino, edo kontsideratzea baliotsuagoa dela bulego lanak egitea umeen zaintza egitea baino.

  • Interger Kolektiboa 2018-08-23 00:29

    Zorionak artikuluagatik. Lan bikaina!

    Egon bizkor.

  • Maialenen azken bidalketa zentsuratua izan da? Edo erabiltzaileak ezabatu du?

  • Aupa Maider!! 2018-08-23 15:13

    Aupa Maider!!

    A zer poza! ni ere neska bat naiz eta ERABAT ADOS nago diozunarekin. Ezin hobe sintetizatu dezu dena.

    Eskerrik asko!!!!

  • Suagar….lagun…zuk nere gaitik nere iruzkina irakurri era gero errez azkorik ezan dezakezu euskeraz motel xamarr idazten detela …eta zergaitik daukazu hori ezatea???? …ba zuk ni baino hobeto moldatzen zeralako idazkeraeakan. Aldiz Maialenen artikuloa arreta handiz irakurri ondoren eta iruzkina goitik berakoak pasa ondoren…zureak gelditu arazi doy bereziki era bururatu zaiten lehenbiziko gauza nere lagun mina baten ezaldia…oso propioa zuretzat: “Dakiela uzten duenak lerroan jarri dezala kolan”…ondo izan lagun…eta neurriz…gutxienez Maialenek azaltzen duen ánimo eta ausardian erdía.

  • Maider Fernandez
    Maider Fernandez 2018-08-23 19:53

    Ez, ZUZEUk ezabatu du. Baina ASKATASUNAREN LIGAN argitaratu dute.
    Begiratu ezazu orain, “adierazpen askatasunaren” defendatzaileek iruzkin hau ere ezabatuko dute agian…
    https://askatasunarenliga.eus/2018/08/23/zuzeu-faxista-zentsuratzaile-zikinak/

  • euskaldun bat 2018-08-23 20:19

    Beste artikulu bat (artikulu bat baino gehiago ohar bat) besterik izango ez zena, agian inor gutxik irakurriko zuena… eta hala ere ezabatu egin behar. Artikulu landuak eta maila handikoak nahi izatea desiragarria da, hedabideari prestigioa emateko. Baina aizu, beti ez da posible eta batzuk maila handiagoarekin, beste batzuk maila txikiagoarekin… ba hortxe, gizartea bera bezala. Artikulu mailara ere ez zela iristen argudiatuko du agian Zuzeu-k, baina hala bada, iragazkia pasata, hustu on bat eman diezaiokegu Zuzeu-ri. Ziur nago Zuzeu-ko bat eman beharreko erantzuna ausnartzen ari dela. Gutxiago pentsatu erantzuna motel! Hemen bakoitzak errena nondik egiten duen ondo dakigu eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude