Biolentzia justifikaezina

Biolentzia justifikaezina –

Futbola Ingalaterran sortutako kirol bat da, Espainian eta Europa osoan diru asko mugitzen du, eta gazte askoren ametsa futbol jokalari ospetsua izatea da.  Hala ere, futbolak bere alde iluna ere badu. XX. mendean hooliganismoa sortu zen, Ingalaterran bertan, eta hooliganek futbolarekin justifikatzen dute egiten dituzten eraso eta disturbio oro.

Biolentzia justifikaezina

Hooliganek bere taldearengatik borrokatzen dutela eta harengatik edozer egiteko gai direla esaten da, eta askok sinetsi egiten dute, baita eurek ere. Futbol maitale batek berriz, futbolaren xarma eta kirolean beharrezkoa den errespetua hondatzen dutela esango du. Bi iritzi hauek jakinda, hooligan batek futbolari buruz zer pentsatzen duen jakitea oso interesgarria litzateke.

Galdera horren erantzuna nahi barik aurkitu dut, eta ez dut segundu bat ere behar izan zuzen edo oker nabilen jakiteko. Nik 17 urte ditut, eta lagunen artean jarraitzaile erradikalei buruz hitz egiten dugunean haiek eragindako istilu edo borrokei buruz egiten dugu, entretenigarria edo sortatzen zaigulako. Beste askotan hooliganen borroken bideoak ere ikusi ditugu atentzioa deitzen dutelako .  Orain pentsa dezagun zeri buruz ari garen berbetan, futbolari buruz, kirol bati buruz. Beraz, ez da beharrezkoa bi terminoek bat egiten ez dutela esatea, eta muturreko jarraitzaileek bilatzen duten gauza bakarra animaliak bezala jokatzea da. Adrenalina pixkaten bila eta ideologia erradikalak bultzatuz. Biolentzia hau, ordea, haien taldeari dioten maitasuna eta fidelitatea erakusteko modua dela aldarrikatzen dute.

Biolentzia justifikaezina

Futbol talde askok dituzte haien jarraitzaile erradikalak, batzuk besteak baino ospetsuagoak. Haien ospea eragin dituzten istiluen arabera neurtzen da noski. Partidu bakoitzean talde bateko eta besteko jarraitzaile sutsuen arteko borrokek ez dute zentzurik. Toki bat eta ordu bat finkatu, eta haientzako jaia hasi da. Norgehiagoka amaitu eta gero, zer lortzen duten jakitea berriz oso gatxa da.

Amaitzeko, gai honen alderik injustuena eta negargarriena: gainontzeko jarraitzaile eta futbolzaleek jasotzen dituzten erasoak dira. Borrokan egiteko intentziorik ez duten pertsonak, haien taldeko kamiseta eta bufanda jantzi ezkero jipoituko dituzten beldur dira. Eta are txarragoa da futbola jarraitzen ez duen gazte, heldu edo agure batek  bere hirian paseotxo bat ezin eman ahal izatea, edo taberna batean lasai asko egoteko aukerarik ez izatea penagarria da benetan.

Biolentzia justifikaezina

Biolentzia justifikaezina
biolentzia, erradikaltasuna, futbola, hooligan, hooliganizazioa, ilegala, injustizia, jusifikaezina, Kirola, zentzubakoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude