Bertsolaritza, hitza eta oholtza

Bertsolaritza, hitza eta oholtza –

Askotan entzun izan dut nire inguruan “bertsolaritza aspegarria da”. Eskola garaian, bertsolaritzaren inguruan azaldu ziguten zerbait, bertsolari ospetsuenen bizitza eta gorabeherak besteak beste, baina gehienok ez genuen bertsolaritza bere osotasunean ulertu. Ez gintuzten mundu horretan murgildu eta ez ziguten haren arima helarazi. Beraz, bertsolaritza “txapa”-tzat jotzen dute nire eskola ikaskideek.

Baina, hara non, oraingo gazteon artean bogan dago rap, hip-hop eta “batalla de gallos” eta enparauak. Horiek bai, horiek ez dira “aspergarriak”. Arrakasta handia du Hego Amerikan eta azken urteotan Espainia aldean zabalkundea izan du eta baita euskal gazte askoren artean ere, baina jatorria, izatez, AEBtan du. Estilo horretako emankizuna eta RAP estiloa bera Estatu Batuetako komunitate afroamerikarrek asmatu zutela esan genezake, XX. mendeko 70 hamarkadan.

Funtsean, ordea, bertsolaritza eta “batalla de gallos”-ak badute harremanik, hau da, hizkuntzaren bidez momentuan sorturiko errimadun mintzaldia epaimahaiaren gustukoena izan dadin lortu behar dute oholtza gainean, publikoa ikusentzule dagoela.

Bertsolaritzaren doinua monotonoa da bai. Baina, sakonean, mezua eta adimena lantzen du. Entzuleak arreta jartzea eskatzen du. Bere xarma ez dago doinuan, hitzetan, errimetan eta mezuan baizik

Batalla de gallos” delakoak lehiakideen arteko irain pertsonala eta kanpoko-itxura kritikatzea du oinarri. Zirko-ikuskizuna kutsua du. Bai, dibertigarria izan daiteke. Publikoak oihu eta txistu egiten du emankizunean zehar. Lehiakideak aurrez aurre daude elkarri begira (bertsolaritzan ez dira horrelako begiradarik ematen).

Bertso bat botatzean gogoeta egin eta errimaz gain, luzera ere kontuan hartzen da. Hizkuntza sakon menperatu behar da (baita RAP eta antzekoetan, hizkuntzarekin etengabe jolasten delako). Baina agian bertsolaritza eta batalla de gallos arteko desberdintasun nabariena zera da: batalla de gallos-ak base musikala du atzean eta azkarragoa da.

Gainera, gazte gehiagoren artean bertsolaritza erakargarria izateko traba euskara behar bezala ez menperatzea dela uste dut.

Tira, agian ez zenuen gaztelanian egon badagoen fenomeno horren berri. Orain badakizu.

Jarraian, ostera, bertsolaritza gaiari buruz arituko natzaizue. Bertsolariak jaio edo egiten diren eta bertso eskolak beharrezkoak diren azalduko dizuet. Ondoren, bertsolaritza-testuingurua argituko dut eta txapelketetan jende franko egotearen arrazoiak azalduko ditut. Azkenik, bertsolarien dohainak eta azken hogei urteotako berrikuntzak (bertso-munduan) zehaztuko ditut.

Bertsolarien artean, aniztasuna dagoela esan dezakegu denek ez baitute berezko gaitasuna; hau da, prestatu behar izan dira bertsolari izateko. Bertsolari jaiotzen direnak nolabaiteko gaitasuna/trebetasuna daukate bertsolaritzan aritzeko eta faktore lagungarria gerta dakieke. Bertsolari bihurtu nahi dutenek, aurre-prestakuntza behar dute bertso-munduan barneratzeko, bertso-praktika egitea bertso-eskoletan, hain zuzen. Horrez gain, bertso-eskolak beharrezkoak dira bertsolaritzaren arloan formakuntza hobea jaso ditzaten bertsolari “jaio” ala ez.

Bestalde, bertsolaritzaren testuingurua nolakoa izan ohi den zehaztuko dut. Bertso-txapelketa garrantzitsua dagoen bakoitzean, oso ohikoa da bertsolariak eta zaleak sagardotegietan elkarrekin egotea. Topaketa hauek txapelketen aurretik egiten dituzte eta une erabakigarriak heltzeko grina nabaritzen da denbora pasa ahala. Momentu garrantzitsua heltzerakoan, urduritasun punturen bat egon badago erantzukizun handia duzulako (bertsoa ahalik eta hoberen egitea, hain zuzen). Tentsio uneak igaro eta gero, afari modukoak antolatu eta txapelketaren nondik norakoetaz mintzatzen dira (norberak balorazioak egin eta iritziak adierazten ditu). Batzuetan, gustukoa ez den iritziren batek hautsak harrotzen ditu. Baina, eskuarki, giro ona da nagusi biltzar hauetan.

Bertsolaritza, hitza eta oholtzaJarraian, txapelketetan jende pila egotearen kausak sakonean garatuko ditut. Bertso txapelketak erakargarriagoak dira hainbat musika klasiko saioak baino. Txapelketa hauetan bertsolari entzutetsuenetakoek lehiatzen dihardute eta horrek jende-masa gehiago mugitzen du. Bertsolari famatuen artean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio edo Jon Maia dira txapelketa horietan ohikoenak. Gainera, bertsolari txapelketetan lehiakortasuna askoz handiagoa da. Hortaz, horrekiko sortzen den ikusmina nahiko garrantzitsua da.

Bertsolaritzari dagokionez, azken hogei urteetan berrikuntza ugari izan dira. Hedabideetan bertsolari txapelketak eman dituzte, txapelketetara joan ezin direnek telebista bidez ikusteko parada dute (irratiz entzuteko ere aukera badago). Bertsolaritzaren munduan gero eta emakume gehiago sartu dira nahiz eta asko ez izan (duela hogei urte baino gehiago pentsaezina zen horrelakorik gertatzea.  Adibidez, agerikoak dira Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Alaia Martin edo Uxue Alberdi. Beraz, bertsolaritzan aurrerapauso handiak eman dira hedabideei eta emakumeei dagokienez.

Bertsolaritza, hitza eta oholtza

Bertsolaritza, hitza eta oholtza

Honengatik guztiagatik, bertsolaritza sendo dagoela eta aspertzeko baino, gozatzeko dugula argi dago. Bestelako modalitateak egon badaude, baina euskararen esparruan bertsolaritzaren modu tradizionala mirestu eta errespetatzen da. Ez dakit euskarazko batalla de gallos edo “oilar-borroka” (edo antzeko zerbait) egitea posible litekeenik. Bitxia litzateke. Ez dut momentu honetan bideragarri ikusten, baina nolanahi ere, egingo balitz, euskaraz iaioak direnen erakustaldia izango litzateke.

Bertsolaritza, hitza eta oholtza