Baserritarraren zapatak

Baserritarraren zapatak

Pasa den egunean arreta deitu zidan istorio bat irakurri nuen eta honako hau zioen:

Unibersitateko ikasle bat egun batean irakaslearekin paseatzera atera zen, bere borondateagatik guztiek laguntzat zeukaten eta beren jarraibideak jarraitzen zituzten, eredutzat zeukaten eta. Ibiltzen zihoazela bidean zapata zahar pare bat ikusi zuten eta ondoko soroan lanean, eguneko beharrak bukatzen zegoen agure zahar batenak zirela suposatu zuten.

Ikasleak bere irakasleari esan zion:

– Aizu,txantxa bat egin geniezaioke zapatak gordez eta geu zuhaixka horien atzean ezkutatu gintezke, hauek ez dituenean gizonak ze aurpegi ipintzen duen ikusteko.

– Lagun maitia, inoiz ez dugu ondo pasatu behar besteetaz trufa eginez. Zu aberatsa zara eta poztu zenezake gizon hura. Ipini ezazu zapata bakoitzaren barruan txanpon bat eta gero ezkutatuko gara, dirua aurkitzen duenean edukitzen duen erreakzioa ikusteko -esan zion irakasleak-.

Baserritarraren zapatakEsandakoa egin zuen ikasleak, eta biak hurbil zeuden zuhaixken atzean jarri ziren. Gizon txiroa, bere lana bukatu zuenean, soroaren beste aldera joan zen bere gauzen bila, jaka eta zapatak, hain zuzen. Jaka jartzean ezkerreko hanka altxatu zuen oina zapatan sartzeko, baina barruan zerbait zegoela sentitzean makurtu egin zen, zer zegoen ikusteko. Orduantxe aurkitu zuen txanpona.

Harrituta, zer gertatu ote zen galdetzen zion bere buruari. Txanpona begiratzen geratu zen, buelta eman zion eta berriro begiratu zuen. Gero bere ingurua behatu zuen, alde guztietara begiratuz, baina ez zuen inor ikusi. Beraz, txanpona poltsikoan gorde zuen eta beste zapata jartzen saiatu zen.  Eskuineko zapatan, ordea, beste txanpon bat aurkitu zuen, ezin zuen sinetsi bigarren bat egotea. Hunkiturik geratu zen. Belauniko jarri eta besoak zerura altxatu zituen otoitz eginez.  Ahots ozenez eskerrak ematen hasi zen; bere emaztea gaixo zegoela eta laguntza gabe zeudela esan zuen. Horretaz gain, bere seme-alabek ez zeukatela ezta ogirik ere jateko eta ezezaguna zen pertsona bati esker ez zirela gosez hilko, aipatzen zuen.

Momentu horretan ikaslea emozionaturik zegoen eta begiak malkoz bete zitzaizkion.  Bere kideak galdetu zion:

– Ez duzu atseginago egindakoa, txantxa egin izan bazenio baino?

– Inoiz ahaztuko ez dudan irakaspena erakutsi didazu. Zuri esker ulertzen ez nuen zerbait ulertzen dut: “hobe da ematea jasotzea baino”. Eskerrik asko.

Gertakizun hau irakurri ondoren  pentsatzen geratu nintzen gure gizartearen izateko moduaz eta  egia esan, jende gutxi dago besteengatik zertxobait musutruk egiten duena. Errazagoa da besteak zirikatzea edota molestatzea, besteei onura ekarriko dien zerbait egitea baino.  Ez gaude behar beste kontzientziatuta, zenbaitetan gauza nimiñoekin beste batzuen poztasuna lortu ahal dela. Gainera, horrelako ekintzak egiteak geure buruarekin eta barnearekin hobeto sentiaraziko gaitu.

Zuek zer zarete, ematekoak edo jasotzekoak?

Baserritarraren zapatak
eman, Gaztea, jaso

2 pentsamendu “Baserritarraren zapatak”-ri buruz

  • Guztiz ados nago jarri duzunarekin. Bai polita! Gizarte berekoi batean bizi gara eta asko kostatzen zaigu gure aberastasunak besteekin partekatzea. Horrelako egoerez ikasi behar genuke, berekoitasuna alde batera utziz eta beesteen beharrak asetzen saiatuz. Hori eginez lortuko dugun irabazia galdu berri duguna baino askoz handiagoa izango da, dirua kasu honetan. Dirua ez da guztia bizitzan, hori baino gauza garrantzitsuagoak daude munduan.

  • Ni ere ados nago irakurri dudanarekin. Mundu ezin hobe batean izango balitz, ez litzateke hainbeste desberdintazun gizartearen artean ( barruan) Nik uste dut behar dutenei gure laguntza eman behar diegula. Baina bakarrik egia bada, laguntza behar dutela. Zeren eta, jende gehiegi bizi da gizartearen esfortzuagatik. Era berean, laguntzari buruz krontol handi bat egon beharko luke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude