Banpiroak, gure artean?

   BANPIROAK, GURE ARTEAN? –

      Bi hilabete eraman ditut nerabeentzako egindako telesail horietako bati begiak kendu ezinik, bi hilabete banpiroen amodio kontuak entzuten, bizitzen eta sufritzen; behin telesaila amaituta, ohikoa denez, hainbat gogoeta etorri zaizkit burua: milaka aldiz ikusi ditugu Crepusculoren antzeko filmak, milaka aldiz irakurri ditugu odol zurrupatzaileei buruzko liburuak, fikzioan murgilduta, errealitatetik urrun… “Eta banpiroen kontua ez balitz fikzio kontua soilik?” galetu diot nire buruari.

       Denok dakigu zeri egiten diodan erreferentzia banpiro hitza aipatuz, ezta? Bai, izaki zurbil horiek, gizakion odolez elikatzen direnak, baratxuri eta egurraz garai ditzakezunak, hilezkorrak direnak. Gaurkoan serio hartu dut kontua, eta ikerketa apur bat egin dut, nik bezalaxe fantasiazko gai hauek gustuko dituenarentzat.

      Banpiroak, zenbait kulturen arabera, izaki mitologikoak dira, deabru parekoak. Baina gugandik hurbilagoko kulturetara jotzen badugu, ohartzen gara errealitatean kokatzen dituzten izakitzat hartzen dituztela batzuk, hil eta berpiztu ondoren elikatzeko odol apur bat behar duten izaki errealtzat, Stephanie Meyer edo Braw Stokerrek aurkeztu ziguten izakiengandik desberdinak, hori bai. Historian zehar idazle gehienek fikziozko pertsonaia paregabeak sortzeko aprobetxatu dituzte banpiroei buruzko elezaharrak, baina hala ere zientzialari asko arduratu ziren ikerketa garrantzitsuak egiteaz, eta oraindik ezer argirik argitu ezpada ere, bada hauek benetan gure artean bizi direla pentsatzen duenik, eta bada elezaharrak fikziozko kontutzat soilik hartzen dituenik.

Banpiroak, gure artean?      Imajina dezakezue nire harridura, kuriositatez informazioa biltzen hasi eta hainbat ikerketa berriren aditzea izatean. Hainbat ikerketaren arabera, banpiroak benetan existitzen diren izakiak dira, edo hobeto esanda, gizakiak. Nonbait, gaur egun banpiroak gure artean bizi dira, baina ez dira hainbat urteetan zehar deskribatu izan dizkiguten bezalakoak: borondatez ematen dutenen odolaz elikatzen dira eta gure antzeko egunerokotasuna dute. Banpiro Errealek, hala deitzen baitira, odol kantitate baten beharra dute bizitzeko. orain dela berrogei urte hasitako fenomenoa da eta gaur egun asoziazio desberdinak daude mundu mailan, hauek sortuak.

      Hau dena kontatuta, badakit zuetako askok entzungo zituela hainbat psikopata odol-xurgatzaileren istorioak, baina azaldu berri dizuedan errealitate hau psikopatengandik oso urrun dabil. Hala ere, ez daukazue sinetsi beharrik, nik ere ez baitakit izaki misteriotsu hauen presentzian sinetsi ala ez.

Banpiroak, gure artean?
banpiroa, errealitatea, fantasia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude