Auto elektrikoen kontua

Auto elektrikoen kontua –

Auto bat erosteko intentzioa baduzue, eta are gehiago elektriko bat bada, hobe duzue ekartzen dituen abantailaz eta desabantailaz informatu. Auto normal bat, zilindroz, pistoiez eta beste gailu mekanikoz eta elektromekanikoz sorturiko motor bat du hau mugiarazteko. Motor hau gasolinaren, dieselaren edo beste erregai batzuen beharra du funtzionatzeko. Auto elektrikoak, bestalde, elektrizitatearen bidez kargatu behar den bateria bat du motor baten ordez.

Elektrizitatearen bidez doan auto baten erabilera ez du kutsatzen, bateria kargatzea ez da hain garestia eta gaur egungo auto elektronikoek kilometro ugari egin ditzakete deskargatu aurretik.

Abantaila ugari dituztela pentsatuko duzue baina kotxe moderno hauen jabetza pentsatzen duzuen baino garestiagoa da eta hemen aipatuko ditut zergatiak:

  1. Gauza berri guztiak bezala, merkaturatzen diren momentuan prezio oso altuak dituzte. Auto elektrikoekin ere berdina gertatzen da. Pertsona ugari ezingo dute auto hauek erosi prezio oso altuaren eraginez.
  2. Kotxe elektrikoa gauean utzi behar da kargatzen, egunean erabili ahal izateko. Honek, desabantaila edo arazo ugari ekartzen ditu. Alde batetik, kotxea kargatu ahal izateko kargagailua duen toki pertsonal bat eduki behar duzu (koste gehiago). Toki hori ordaintzeko gai bazara ere, kotxea guztiz kargatuta egoteko 8 ordu pasatu behar dira. Laneko ordutegi estu bat duen pertsona batek ezingo du auto elektrikoa egun guztietan erabili.
  3. Bai, egia da auto hauek kargatzeko leku publikoak daudela. Leku publiko hauetan dauden kargagailuak askoz azkarragoak dira erositako pribatuak baino. Hau ez da abantaila bat. Bateria arin kargatzeko orduan, kotxeak kilometro gutxiago egin ahalko ditu eta bateriaren materialak hondatuko dira apurka.
  4. Automobil elektrikoak leku publikoetan kargatzeko desabantailak ikusi ahal dira. Honi arazo gehiago gehitu behar zaizkio. Oso toki gutxi daude. Beste pertsonek ere dute automobil elektrikoa eta leku hauek ere erabiltzen dituzte. Kasu batzuetan, gune hauek hondatuak daude.
  5. Bidaiatzeko asmoa baduzu, ezingo duzu automobil elektrikoa eraman eta beste bidaiatzeko modua aurkitu beharko duzu. Larrialdi bat gertatzen bada eta autoa ez badago guztiz kargaturik distantzia mugatu baten menpe egongo zara.
  6. Automobil elektrikoa hondatzeak arazoak ere ekartzen ditu. Ezin izango duzu auto elektrikoa zure herriko mekanika tailerrera eraman, ez delako ohikoa auto hauek konpontzen jakitea. Honek esan nahi du, jada, tailer bat garestia ateratzen bada, auto elektrikoaren tailer ofizialera eramaten baduzu ikaragarrizko dirutza kostatuko zaizula.
  7. Lehen esan dudan moduan, bateriak apurka apurka hondatzen dira. Zorionez, bateria aldatu ahal da baina koste izugarri batekin batera.

Desabantaila hauek ikusiz, pentsatu ea egokia bada auto elektriko bat erostea. Ideia ona iruditzen zait, kutsadura, autoen bidez murriztea baina oraindik ez gaude prestatuta koste eta desabantaila ugari hauei aurre egiteko.

Zer iruditzen zaizue?

Auto elektrikoen kontua

2 pentsamendu “Auto elektrikoen kontua”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen nola egin daitezkeen “elektrolinerak” kargatzeko 20 minutu behar badira (denbora gehiegi). Ez naz aditua, baina agian, sistema bat egon beharko litzateke bateria bat kendu eta beste batengatik ORDEZKAtzeko. Horrela minutu bakarra beharko litzateke.

    Bestalde, etxeko garajean entxufe arrunt batek kargatzeko puntua izan badaiteke, erraza izan daiteke auto hauek hedatzea.

  • Auto hauen etorkizuna autoritateen esku dago hein batean; eta gure esku ere bai. Iaz Txinan 700.000 auto saldu baziren eta aurten 1.000.000 saltzea espero bada, jartzen diren aitzakiak ez daitekez inola ere onar. Herri “pobre” bat bide hortatik sartu bada, nola ez gaitezke gu sar?
    Bestalde, zer pasatzen da motoekin? Txinan iaz baziren 250 milloi moto elektriko, bai, bai, 250 milloi, ongi irakurri duzu irakurle, eta oso-oso merkeak dira gainera.
    Zergatik ez dira hemen saltzen?