Asmakizunik handiena?

Asmakizunik handiena

Asmakizunik handiena?Kondairek diotenez orain dela milioika urte Prometeok sua lapurtu zien jainkoei gizakiei eskaintzeko, eta ondoren, gizakiak etengabe egon dira asmakizun berriak burutzen. Gaur egun oraindik ez dakigu zer arrazoi egon zen garai hartako tximinoek tresnak eta erremintak asmatzen hasteko, baina badakigu puntu horretatik aurrera gizakiak beti eduki duela asmatzeko eta bere bizimodua hobetzeko asmoa. Gaur egun, asko hobetu dira bizi-baldintzak asmakizunei esker; baina gure bizimodua ona izateak ondorio batzuk badauzka. Natura suntsitzen duten eta hildako asko eragiten dituzten asmakizun asko daude.

Asmakizun askori esker gure eguneroko bizitza arlo askotan hobetu eta erraztu da. Orain dela 200 urte baino gutxiago, garai hartan bizi zen jende gehiena eskuz egin behar izaten zuen. Ura etxean edukitzea ezinezkoa zenez putzu batera edo errekara joan behar ziren harrikoa egiteko, arropak garbitzeko, edateko ura hartzeko… Gainera ur beroa nahi ezkero, ezin bestekoa zen sua piztea, gaur egun ur beroa eduki dezakegu txorrota bati eraginez. Erraztasun hau adibide bat da soilik, gaur egungo egunerokoa orain dela 200 urtekoarekin alderatuz, askoz errazagoa eta leunagoa da, esfortzu erdia egin behar dugu gauza guztietarako asmakizunei esker.

Bestalde, asmakizunak produzitzeko izugarrizko ustiaketa egin behar da naturan. Zeren eta, tresna gehienak egiteko, material asko behar dira. Honen ondorioz, naturan eraldaketa bortitzak gertatzen ari dira azken urteotan. Zuhaitz ugari moztu, papera eta egurra lortzeko; zulo erraldoiak egin, lurpean dauden materialak ateratzeko… Gainera material hauek guztiak prozesatu behar dira eta hori egiteko, lantegietara bidaltzen dira. Lantegiak oso kutsakorrak dira, gas toxiko ugari askatzen dituzte atmosferan zehar eta horrek euri azidoa eta ozono geruzaren zulaketa  dakar. Asmakizunik handiena?Ke kutsakor horiek murriztu ezean, kalte handiak ekar diezaioke munduari. Gainontzean, guk soilik produktua ikusten dugu, baina produktu horren atzetik milaka pertsonen esplotazioa ezkutatzen da. Lehengai ugari dagoen tokietan adina guztietako pertsonek lan egiten dute toki horiek ustiatzen dituzten multinazionalentzat. Egoera txarretan eta diru gutxiren truk egiten dute lan, askotan enpresek gizon armatuak kontratatuta dituzte, edo armak ematen dizkiete euren artean gudak egoteko eta horrela herri horiek kontrolpean dauzkate.

Azkenik, egia da asmakizunei esker gure bizitza asko hobetu dela, baina benetan beharrezkoak dira gaur egun dauzkagun asmakizun guztiak? Edo agian enpresek dirua atera dezaten asmatuak izan dira? Eta bestalde, asmakizun askori esker enpresek kontsumitzailea kontrolpean edukitzea lortzen dute. Agian, bizitza hobea edukiko genuke, , nahiz eta esfortzu gehiago egin behar, asmakizun batzuk kenduta (adibidez bideojokoak dibertigarriak izan arren, mahai jokoek helburu berdina betetzen dute hainbeste diru gastatu gabe).

Merkatuarekiko askeago egongo ginateke, natura modu arduratsuagoan ustiatuko genuke  eta ezagutza gehiago izango genuke, zeren eta, asmakizun batzuk eduki ezean, gauzak gure kabuz egitera behartuta egongo ginateke. Beharbada, bizitza zoriontsuagoa lortuko genuke gure egunerokotik tramankulu askori muzin eginez.

Asmakizunik handiena