Askatasunetik aske

Askatasunetik aske – Gaur egungo itsukeria

Azken hilabete honetan segapotorik ez dut izan, lehen neukana apurtu zen eta. Jendeak sarritan galdetzen dit ea mugikorrik gabe bizitzeko kapaz naizen edota lagunekin harremanetan jartzeko nola konpontzen naizen. Azken itaun honi erantzuten diet: “Ke seinalen bidez, ba!” Gaur egun oAskatasunetik aske - Gaur egungo itsukeriaso arraroa da 17 urteko neskato bat mugikor barik ibiltzen ikustea; Whatsapp, musika, argazkiak,… eta sakelakoak dituen erabilera guzti haiekin gabe ikasten duzu, nolabait, bizimodua ateratzen (orain arte inoiz ez izan nuen farmazien kanpoaldean dauden gurutzei erreparatu behar ordua jakiteko, esaterako). Azken egun hauetan telefono-kabina kopurua zein eskas denez ere jabetu naiz. Egia esanda ez dut nire mugikorra konpondu nahi; izan ere, hainbat lagunek utzi didate haien etxeetan zeuzkaten baten bat eta han daude denak, nire logelako apalategi batean pilatuta.

Badirudi ezinezkoa dela telefonorik gabe bizi, baina jakinarazten dizut haiekin gabe gehiago bizi dugula, hitza hitz. Ez dut esan nahi urte kopuru gehiago biziko dugularik, baizik eta esperientzia eta emozio gehiago. Zuen segapotoaren pantaila begiratzen ari zaren heinean, “kanpoko” mundua alde batera usten duzu; eta mundu hori da ni, azken hilabete honetan baloratzen ikasi egin dudana, hala nola zeruan antzeman dezakegun kolore bitxiak arratsalde oskarbi batean, nire txakurrarekin kalera joatean ezezagunekin ditudan elkarrizketak, Bilbok eskaintzen digun paisaia ederra, eta hain arruntak edo sinpleak diren eguneroko kontuak; mugikorrak zuk ikustea saihesten dituen horiek.

Gaur egungo itsukeria

Are gehiago, nahiz eta komunikazio aroan bizi, gailu berri hauen erabilera txarraren kariaz, pertsonen arteko harremanak murrizten doaz; ala ez dituzu kalean ikusi, adibidez, bikote baten bat haien telefonoari begiratzen besteari ezta jaramon egiten ere? Tamalez, arazo hau gero eta ohikoa bihurtuko da gure gizartean, orain baino ohikoago izatea posible izanez gero. Mugikorra erreminta baten gisa erabili behar dugu, eta ez besoaren luzapen bat izango balitz bezala.

Bukatzeko, aipatu nahiko nuke ez dudala denok euren segapotoak paperontzira botatzea proposatzen, hain gutxi, kanpotik sumatzen den neurriz gaineko erabilera horren ondorioei nolabait erreparatu dezazuen baizik.

Askatasunetik aske – Gaur egungo itsukeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude