Arraun egiten baleen bila: Justin Hiriarten istorioak

Arraun egiten baleen bila: Justin Hiriarten istorioak –

Ikasturtean, ikastolan, Justin Hiriart abentura komiki seriea irakurri nuen.

XVII. mende hasieran dago girotuta Justin Hiriarten istorioa. Euskal baleontzi bateko kapitaina da Hiriart, eta tripulaziorekin batera Amerikako ipar-ekialdeko uretan nabigatuko du, baleen eta larruaren bila. Bidai horretan San Lorenzo munduko laugarren ibaiarik luzeenaren bokalea, Ternua zein Labrador penintsula bisitatuko dituzte. Bidean, ingeles kortsarioekin, frantziar abenturazaleekin, indiar tribuekin zein eskimalekin eingo dute topo.

Bost liburu ditu edizio oso honek: Itsas gorritan, Izotzetako tranpa, Sekretua, Brulota eta Satanen itsasontzia. Justin Hiriart Euskal Herriko mugetatik kanpo atera zen lehen euskal komikia izan zen. Espainian eta Frantzian argitaratzeaz gain, Europako beste zenbait tokitan ere kaleratu zen, Portugalen eta Dinamarkan, besteak beste.

ASPALDIKO ISTORIOA

1981ean hasi zen dena. Garai hartan, komikiaren egilek (Harriet eta Fructuoso) abentura komiki batzuk egiten zituen Ipurbeltz aldizkarirako, baina eurek horretatik bizi nahi zuten eta hori lortzeko modu bakarra eskubideak saltzea zen, hizkuntza gehiagotan argitaratzeko. Harriet eta Fructuosok abentura gai bat topatu nahi zuten, baina “gurea” zen zerbait, “ez Oesteko komiki bat edo beste topikoren bat”, argitu zuten.

Garai hartan, baleontziei buruzko artikulu batzuk irakurri zituen gidoilariak. Gainera, bere abizena –Harriet– Donibane Lohitzunekoa da, bere arreba historialaria da eta balea kontuekin zerikusia zuela esan zion. Horrekin istorio bat lantzen hastea bururatu zitzaien. Itsasontziei buruzko istorioa sortuko zuten, hau da, betiko abentura bat; baina, euskal balea-arrantzaleak izango ziren protagonistak.

DOKUMENTAZIO LAN HANDIA

Buruan zuten ideia aurrera eramateko, baina, dokumentazio lan sakona beharrezkoa zen. Prozesu hori ez zela batere erraza. Garai hartan ez zegoen Internetik eta informazioa biltzeak ordu asko eta esfortzu handia eskatzen zuen.

Baleontziei buruz ezagutzak zituen jendeakin egon ziren, Donibane Lohitzuneko artxiboan informazio bila… Istorioari sinesgarr izateko dokumentatzea ezinbestekoa zen. Gainera, ikuspegi guztietatik dokumentatu behar ziren;informazio historikoaz gain, ontzien funtzionamenduaren inguruan ere bai. Hala, garai hartako itsasontzi motak ikertu behar izan zituzten: bakoitzaren egitura, nabigatzeko moduak, eguraldiaren eragina, itsasontziak portuetatik sartzeko eta irteteko era, funtzionamendua…

Urteak pasata, San Juan itsasontziaren erreplika eraikitzen ari ziren Albaola museora ere joan ziren Fructuoso eta Harriet, eta komikia sortu zutenean imajinatutako ontziaren xehetasunak ia berdinak zirela ikusi zuten. Bale-arrantzan jardun zuten euskaldunek 100 urte baino gehiago zeramatzaten Ternuara joaten. Ikerketa prozesuan, Harrietek deskubritu zuen mik-mak indiarren hizkuntzaren eta euskararen hitzak zituen dialektoa zegoela bertan. 2006an, bertara joan zen espedizio bati Apaizac Obeto jarri zioten izena, izan ere, garai hartan horrela agurtzen zirela dago dokumentatuta. Balea arrantzaleak heldu eta “Kaixo, zer moduz?” galdetzean, indiarrek “Apaizak hobeto” erantzuten omen zuten, brometan.

Originaltasuna eta kalitatea lotzea izan zen Justin Hiriarten arrakastaren gakoa. Gai nagusia abentura da;baina pertsonaiak ezberdindu egiten ziren beste istorioetatik, euskal balea arrantzaleak eta indiarrak baitziren. Dena oso ondo dokumentatuta dago eta horrek sinesgarritasun handia ematen dio istorioari, oso erreala da.

Euskaldunak, frantziarrak, ingelesak, eskimalak, indiarrak, erasoak, natura, itsasoa… Guzti hori agertzen da istorio honetan. Kontakizunak kontakizun, ordea, abentura istorioa da Justin Hiriart. Abentura hutsa. Aukera baduzue, bota begirada bat. Gazte eta nagusientzat egokia dela pentsatzen dut.

Arraun egiten baleen bila: Justin Hiriarten istorioak

Arraun egiten baleen bila: Justin Hiriarten istorioak

Zer duzu buruan “Arraun egiten baleen bila: Justin Hiriarten istorioak”-ri buruz

  • Nik irakurri nuen edizio osoa orain dela lau urte edo. Ez naiz bereziki komikizalea, nahiago ditut eleberriak, baina, istorio horrek eta marrazkiak ere, engantxatu ninduten, eta tita batean irakurri nuen, gozatzen.
    Ongi izan Aritz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude