Ardura, aukera eta etorkizuna

Ardura, aukera eta etorkizuna –

Klima aldaketari buruzko gai handi batez hitz egiten dugunean, erraza da indargabe eta gainditurik sentitzea eta norbanako esfortzuek eraginik ez izatea pentsatzea. Baina ideia horiek baztertzea beharrezkoa da, bizi dugun egoera hau gainditzeko bide bakarra herritar eta gizabanako bezala gure ardura onartzea baitda. Ikasi edo besteak irakatsi, gure baliabideen erabilera eta zarrastelkeria gutxitu, politikaren arloan pare hartu eta aldaketak eskatu… hainbat modu daude gaur egun ematen den egoera aldatzen laguntzeko.

Ardura, aukera eta etorkizunaHorregatik hainbat argibide proposatuko ditut, hauetako edozein jarraitzean naturan dugun talka gutxitu dezakezu. Gainera, aldaketa hauek ez dute bakarrik ingurumenarengan eragiten, baita gure osasunean, egoera ekonomikoan, eta gure oinordekoen etorkizunean ere, besteak beste.

Gure bizitzaren moldaketa hau hasi baino lehen orain arte bizi izan dugun eraren eraginaz jakitun izan behar gara. Denok sortzen dugu klima aldaketa egunero hartzen ditugun erabakien bidez, hau da: etxean kontsumitzen dugun energia, gidatzen ditugun autoak, kontsumitzen ditugun produktuak… Estatu Batuak 6.804 kilo karbono dioxido sortzen dute urtean zehar, eta nahiz eta munduko biztanleriaren %5 izan, berotegi gasen %25a sortzen dute.

Etxean hainbat gauza aldatu ditzakegu kausa honi laguntzeko. Besteak beste, argiztapenarekin has gaitezke. Argiztapena da etxean kontsumitzen duen baliabiderik handiena, beraz, erabiltzen den energia murrizteko kontsumo baxuko bonbillak erabili ditzakegu. Beste aldetik, erosketa teknologikoak egitean energia aurrezten duten produktuak erosi ditzakegu, adibidez garbigailua, irabilgailua, hozkailua… eta honekin batera tresna hauek ondo zaindu, denbora gehiago iraun dezaten. Azkenik, etxea modu eraginkorrean berotu edo hoztu dezakegu, hala nola berogailua pixka bat jaitsiz neguan edo aire girotuaren tenperatura pixka bat igoz udan. Aldaketa hauek gure poltsikoari ere mesede egingo diote epe luzean.

Garraioari dagokionez, autoaren erabilera murriztu dezakegu. Nola? Ibiliz, bizikletaz garraiatuz, autoa partekatuz edo garraio publikoa erabiliz. Honek gure osasuna onbideratzeko lagunduko digu baita ere. Autoa erosterakoan, gasolina eta elektrizitatea nahasten funtzionatzen duten autoak erosi, edo gasolina ez den beste lehengaiak erabiltzen dituen autoak erosi ditzakegu, hala nola auto elektrikoak edo gasoleoarekin dabiltzanak. Garraioak ez erabiltzeko beste modu bat, ahal den heinean etxetik lan egitea da.

Gutxiago kontsumitu eta gehiago kontserbatu, hau da hurrengo pausua. Hau lortzeko, denbora luzez iraungo duten produktuak erosi, birziklatu, plastikozko poltsak ukatu, berriz erabili daitekeen ur botila erabili, lekuko produktuak erosi, kontsumoaren mundutik baztertu… Honekin batera, sistema aldaketan parte hartu dezakegu, gure ideiak mahigaineratuz, aldaketak eskatuz, ekologia talde batean parte hartuz edo babestuz, gure eskubideak aldarrikatuz…

Aldaketa ezarri behar dugu XII. mendea berriztatze garaia izan dadin, eta lankidetzan harituz nahiz banaka jokatuz, mundua gaur egun ezagutzen dugun bezala aldatu. Gure ardura eta aukera da, etorkizuna jokoan dago.

Ardura, aukera eta etorkizuna