Animalietan testaturiko kosmetika

Animalietan testaturiko kosmetika –

Giza kontsumorako produktuak seguruak direla ziurtatzeko egiten diren esperimentu zientifikoak dira, non animaliak erabiltzen diren. Gehienetan karraskariak eta bestelako ugaztunak tratatzen dira, baina batez ere untxiak. Proba hauek egin eta gero, animalia gehienak sakrifikatzen dituzte edo hil egiten dira.

Animalietan testaturiko kosmetika Animalietan testaturiko kosmetikaInterneteko iturrietatik bilatu eta marka desberdin asko aurkitu ahal dira, cruelty-free (krudelkeri-askeak) edo ez diren sailkatuz. Modu hori batzuentzat fidagarria ez bada, gaur egun produktuen enpresak behartuta daude enbalajean sailkapen hori zehatz aipatzen.

Esan beharra dago 10 minutuero 130 animali inguru proba krudel hauek jasaten dituztela. Izan ere, zenbaki hauek ikaragarriak ez badira, urtero 115 milioi animalik sufritzen dute hauxe bera munduan. Hurrengoak dira gehien praktikatzen diren lekuak: Estatu Batuak, Taiwan, Txina, Alemania, Japonia, Frantzia, Brasil, Britainia Handia eta Kanada batez ere. 2003 urtean Europa onartu zuen animalietan kosmetikoak testatzea debekatzearen legea. Bi fasetan egin zen behin-betikoa, eta 2013an guztiz ilegala bihurtu ziren froga hauek.

Proba krudel ugari hauen barruan, bi aipatzeak merezi du:

– Untxi edota arratoiak behartuta izaten dira, produktuaren arabera, kosmetikoaren osagaiak irenstea, arnastea edo afeitatutako azalean aplikatzea 28 edo 90 egunetan zehar. Kasu gehienetan hil egiten dira animaliak.

– Draize test deituriko proban, produktuak untxi inmobilizazio begietan injektatu egiten dituzte, eta itsutasun oso mingarria sortzen die. Batzuetan hil egiten dira.

Kosmetikoetan gainera, beste produktu askotan ereĀ  praktikatzen dira proba hauek. Esaterako, pinturan, garbiketa produktuetan, kimikoetan, edota toxikoa izan daitekeen edozertan. Azkenik, azpimarratzekoa dela uste dut ez dela guztiz beharrezkoa gure segurtasunerako proba hauek egitea, baina beste aukera baino merkeagoa denez, metodo hori erabiltzen da…

Animalietan testaturiko kosmetika