Animalien haragiari ez diot uko egingo, baina …

Animalien haragiari ez diot uko egingo, baina … –

Animalien haragiari ez diot uko egingo, baina horrek ez du esan nahi alferrik hil ditzakegunik

Aitortu behar dut haragia eta haragia jatea gustuko dudala. Eta egia esan, ez diogu uko egin behar. Izan ere, gizakiok hominidoak gara. Eta hominidoak orojaleak gara. Eboluzioaren ondorioz, belarjale izateari utzi genion, baina ez gara erabateko haragijale bihurtu. Bietarik jaten dugu; barazki, fruitu, okel… uretako zein lehorreko animaliak irentsi ditzakegu. Animaliak etxekotu eta hazten ditugu, fauna munduan beste inork egin ez duena, alegia.

Belarjaleen ezaugarri bat zera da: janari kantitate askoz handiagoa prozesatu behar dute haragijaleek baino (landareek animaliek baino proteina gutxiago dituzte, eta mantenugai mota hau ezinbestekoa izaki bizidun guztion bizitzarako). Azken hauek kate trofikoan gorago daude normalean. Okela jateari esker, sendotasuna lor dezakegu. Entzun izan dut gizakiak altuagoak izatea lortu dutela horri esker.

Osasun sendoagoa ere lor liteke elikadura anitza eta orekatua izanez. Haurtzaroan eta nerabezaroan are garrantzitsuagoa da denetarik jatea, gorputza koskortu aurretik. Fase hori kritikoa da, antza. Muturreko kasu puntual batzuetan gurasoak belarjaleak izateak haien umeen heriotza eragin lezake, haurtxoentzat beharrezkoak diren mantenugaiak hartzen ez dituztelako.

Gaur egun, ordea, barazkijale edo begetariano kopuruak gora egin du. Mugimendu horren oinarria animaliak duintasunez tratatzea da.

Kaioletan ez sartzea, ehizatzea, hiltzea… gaizki ikusia dago. Laburtuz, gizakiak animaliak bere nahiak asetzeko baliatzea ez dute onartzen. Nik uler dezaket, ikuspegi humanistatik. Baina ez ikuspegi arrazionaletik. Egun hain da handia  janari eskaria, ezen halako produkzio teknika krudelak behar baititugu “gutxieneko krudeltasuna beharrezkoa da; heriotza eragitea berez krudeltzat har dezakegu”. Suposatzen da horrela izaki bizidunen heriotza murriztu nahi dutela begetarianoek. Hala ere, beganoei esker landare produktuen eskaria igo egin da, eta kontuan hartu behar dugu landareak ere izaki bizidunak direla -nahiz eta sentimenduak ez adierazi-, hau da, ez dugu izaki bizidunen heriotza kopurua murrizten, biktima mota baino ez duten aldatzen.

Gainera, kontuan hartu beharko genuke, barazki gehiago kontsumitzeko, lur eremu gehiago behar dugula uztak lantzeko. Horrek animaliak baino zabalera gutxiago eskatzen du eta horren ondorioz, basamortutze prozesua areagotu.

Hori bai, ez dut inola ere onartzen gaur egun janaria hain “merke” edo “eskuragarri” izanik, erosi eta alferrik botatzen dugunean. Hori errespetu falta izugarria deritzot, ez bakarrik hil egin ditugun izaki bizidunentzat, baita hirugarren munduan bizi egiten diren pertsonentzat ere.

Animalien haragiari ez diot uko egingo, baina horrek ez du esan nahi alferrik hil ditzakegunik
Behia elikatzeko belar tona asko behar dira.
Animalien haragiari ez diot uko egingo, baina horrek ez du esan nahi alferrik hil ditzakegunik