Alderantzizko psikologia. BIHOTZA eta BURUA, BIHOTZA eta BURUA …

Alderantzizko psikologia. BIHOTZA eta BURUA – 

BIHOTZA eta BURUA, BIHOTZA eta BURUA, BIHOTZA eta BURUA …

Alderantzizko psikologia. Norbaitek zerbait egin dezala nahi dugunean modu ezberdinak daude:  koakzioa (mehatxua), iruzurra edo konbentzitzea.

Psikologia soziala: gizartearen jarrera bat aldatu ahal izatea konplexuagoa iruditu dezake, norbanako batena baino. Baina kolektibo baten jarrera eta joerak erregularragoak izaten dira. Banakakoak aldakorrak edo inpredezibleagoak dira.

Adibide batekin errazagoa uler daiteke. Tabakoaren aurkako kanpaina. Gobernuak 1970eko hamarkadan ohartu ziren tabakoaren eragin kaltegarriaz. Baita gobernuen finantzetan zuen eragin kaltegarriaz, tabakoak gaixotzen zituenak zaintzeko diru nahikotxo suposatzen zuelako (tabako zergetatik jasotakoa baino gehiago). Hori dela eta, tabakoa debekatzeko kanpaina sortu zuten Estatu Batuetan eta Europan. Baina Estatu Batuetan 1930 hamarkadako alkoholaren aurkako kanpainaren deskalabrua oso presente zegoen. Baina akats horretatik premisa bat izan zuten ikasgai: gizartean oso hedatua dagoen zerbait debekatu nahi baduzu, poliki egin behar da, bat-batean egin ordez. Denboran luzeagoa izango da prozesua, baina askoz eraginkorragoa.

1970ean tabakoa edozein tokitan erretzen zen: medikuaren kontsultan medikuak erretzen zuen, ikasgeletan irakasleak erretzen zuen, agintariek prentsaurrekoan erretzen zuten, eta abar, eta abar, eta abar. Momentu horretan, egun batetik bestera toki guztietan tabakoa debekatu izan balute, jendeak ez luke jaramonik egingo. Gatazkak sortuko lirateke eta legez kanpo erretzearen aldeko jarrera zabalduko zatekeen. Hau da, 1930eko alkoholaren kontrako “lege lehorra”ren antzekoa gertatuko zatekeen.

Hori dela eta, 40 urteko plana diseinatu zen. Lehenik toki itxietan debekatzen hasi ziren (hegazkinak edo igogailuak). Hasieran, hala ere, hegazkinetan “erretzaile” eta “ez-erretzaile” guneak zeuden. Geroago osasun eta hezkuntza guneetan. Ondoren etorri ziren dendetan edo lantokietan erretzeko mugak. Azken urratsean, debekua taberna eta jatetxeetara heldu zen ere (toki hauek erretzaileen toki sakratu eta ukiezinak ziruditen garai batean). Hasieran salbuespenak jartzen ziren, baina denboraren poderioz, salbuespen horiek desagertu eta debeku zorrotzagoak ezarri ziren hor ere.

“Erretzailearen kea” ez erretzeko eskubidea aldarrikatu zen. Etengabeko informazio eta kontzientziazioa zabaldu zen tabakoaren eragin kaltegarriez ohartarazteko helburuaz. Tabakoaren kutxetan horren inguruko mezuak jartzera derrigortzen hasi ziren. Paraleloki, tabakoaren publizitatea debekatu zen. Hasieran iragarkiak, baina gero patrozinioak eta publizitate subliminala ere (pelikuletan eta ospetsuei ordainduz tabakoa pertsona arrakastatsuekin lotzeko).

Aurreko guztiekin batera, tabakoaren zergak igotzen joan ziren poliki-poliki, oso garesti izateraino.

Emaitzak agerikoak izan dira. Erretzaile kopurua izugarri jaitsi da 4 hamarkadatan. Gizarteak onartu du gauza txarra dela eta erretzearen ondorioei aurre egitea ardura indibiduala dela. Mentalidade aldaketa erabatekoa izan da, irauli egin da guztiz.

Laburbilduz, 40 urteko esperientzia edo esperimentu sozialak bere fruituak eman ditu. Hasieran pentsaezina zena guztiz barneratu eta onartu du gizarteak.

Horrelako beste adibide bat aurkeztu nahiko nuke: futbol taldeetan publizitatea eramatea. Hasieran talde bakarrak ere ez zeraman. Ondoren, talde gehienek jartzen hasi ziren. Konbentzitzeko argudioa hurrengoa zen: “diru iturri bat lortuko dugu eta horrek klubaren emaitzak hobetzen lagunduko du”. Baina Athletic eta Bartzelonako futbol taldeek bazkideen bozkaketaren menpe geratu zen erabakia. Hori dela eta, “jendearen iritzia aldatzeko plana” abian jarri zen. Hasieran, behe kategorietako taldeei jartzen hasi ziren, edo lagun arteko partidetan, edo soilik Europako txapelketetan. Hasieran Bizkaia edo Unicef azaltzen zuten, hau da, jendeak hobeto onartuko lukeena. Zaleak kamisetetan logotipo bat edo letra batzuk ikustera ohitu zirenean, azken pausua heldu zen: enpresa pribatu baten publizitatea.

Hau da, modu sotilean joan dira zalegoaren mentalitatea aldatzen. Baina oso kontzienteki.

Soziologia eta psikologia elkarren eskutik helduta.

Alderantzizko psikologia. BIHOTZA eta BURUA