Aldaketak nonahi

Aldaketak nonahi

Marketingaren munduan kontuz ibili beharra dago…photoshop-aren bidez nork bere nahierara alda ditzakelako argazkiak. Aitzitik, halako jardueretan emaitzak ez dira beti aurreikusita zeudenak eta hurrenez hurren publizitatearen munduko akats sinestezinenak erakutsiko dizkizuet:

.

1.Jokerraren aktoregai berria izan litekeena…

Abeslariak, haurrak, produktuak, modeloak…publizitate munduan murgilduta dagoen edonor edo edozein ez da photoshop-aren hatzaparretatik ihes egiteko gai. Eta zeuen buruari galde diezaiokezue…baina zergatik? Ba horren erantzuna photoshop-aren helburu nagusia jendea edertzea eta argazki ezinhobeak lortzea dela liteke. Bestalde, hainbat egoeratan erabilera okerra edo gehiegizkoa ematen diotenez oso akats nabarmenak ikus ditzakegu…Hala nola, emakume honen aurpegia. Ikusi al duzue haren ahoaren tamaina?

Aldaketak nonahi

.

2-Hankak eta pertsonak, pertsonak eta hankak…

Bost pertsona eta sei hanka…Nork esan zuen iragarki hau perfektua zela? Bai zera, usteak erdi ustel!

Diseinatzaile grafiko baten batek argazki honen bidez argi uzten du bere ogibidea ez zela benetan bere bokazio edo zaletasuna…baizik eta artearen adarretik joatea erabaki zuela matematiketan ez zelako adituegia…agian…

Hori bai, gutxienez txakurra osorik dagoela dirudi…hori bai txakur txikia hori!

Aldaketak nonahi

.

3-Hola bai gustora garraio publikoetan!

Nork ez lituzke halako ukondo batzuk eduki nahi goizean goiz metroan montatzeko?

Aldaketak nonahi

.

4-Hori bai lan erraza hori…zergatik ez Obama agurtu?

Jar ezazue zuen arreta osoa edo ez zarete gai izango argazki honen koska aurkitzeko…bakarrik pertsona bizkorrenek aurkituko dute…

Ondo fijatzen baldin bazarete, emakumearen atzean dagoen lore horia klonatuta dago! Amorragarria! Horregatik ez balitz…primerako argazkia…

Aldaketak nonahi

.

5-Shisheido

Iragarki honetan hanka eta esku bat soberan leudeke…zertan pentsatzen ari zen diseinatzailea? Akaso, bere profesionaltasuna frogatzen ari zen begiak estalita lan eginez…nork daki…

Aldaketak nonahi

.

6-Malgutasun handiko umea…

Edo bere bizitza garai labur honetan milioka Boomer txikle jan ditu edo ez dauka hezurrik, gainera ikusi al duzue neskatilaren eskuaren tamaina? Harrigaria!

Aldaketak nonahi

.

7-Adi!

Eguraldi eguzkitsuaren bat-bateko agerpenak gixajo hauek azkarregi salto egitera behartu zituen. Oraindik ertzera heltzeko zati luzetxo bat egin behar zutelarik eguzkiaren eta beroaren eraginez azkarregi salto egitea erabaki zuten…a zelako mina… fija zaitezte eskuineko mutil argalean… Hitzetik hortzera ibili da burumakur dagoen esamesa… eta nola ez dentistaren faktura ikusita?

Aldaketak nonahi

.

8-Freddy Kruger-en lehengusin

Hasiera batean arrunta badirudi ere, arretaz fija zaitez eta Photoshop akatsez ohartuko zara. A ze nolako esku beldurgarria!

Aldaketak nonahi

.

9-Milaka lagun oinez, eskutik oratuta, jende zoriontsua, herri libre batean…

“Gure esku dago”ren abestiak dioen bezala, “eskutik oratuta”…baina nor arraio heltzen du ba gizonak?

Aldaketak nonahi

.

10-Emakume morroska puska!

Ez dakigu jantziaren beraren zimur bat edo Photoshop arazo bat izango ote den, baina zeozer deigarri du emakumeak hankartean, ezta?

Aldaketak nonahi

.

Akats hauek guztiak ikusi ondoren planteatu beharko genukeen galdera bat…agian batzuentzat inozoa litekeena baina beste batzuentzat guztiz zentzuduna. Zergatik eraldatu behar dugu pertsona baten itxura? Aski da! Ez dugu jendea engainatu behar, ez dugu errealitate faltsu bat sortzeko beharrik…bakoitza den modukoa da eta bakoitzak bere burua maite beharko luke besteok esaten dutenaren gainetik. Izan gaitezen aske!

Aldaketak nonahi Aldaketak nonahi Aldaketak nonahi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude