Alang, itsasontziak hiltzera doazen gunea

Alang, itsasontziak hiltzera doazen gunea –

Altzairuzko itsasontzi erraldoiek 30 urteko bizitza erabilgarria dute gutxi gorabehera. Petrolioa, gasa, kontainerrak, bidaiariak… denetarik eramaten dute. Merkataritzako garraioetan garrantzi handia dute, izan ere, mundu-mailan, produktuen %90 itsas-garraioz mugitzen da alde batetik bestera. Airez eta lurrez baino askoz gehiago, beraz.

Abiadura motelagoan egiten dute, baina modu nahiko seguruan eta merkean. Hain dira handiak itsasontzi horiek, non, unitateko garraioak prezio txikia kostatzen du. Ezaguna denez, merkeagoa da gure etxetik 10.000 kilometrora, Perun adibidez, ekoiztutako piper bat erostea, gure etxetik 100 metrora dagoen baratze batekoa erostea baino. Nola da hori posible? Neurri handi batean, itsas garraio merkeari esker eta horrez gain, beste lurraldeetan dauden soldata baxuagoei esker.

Baina, itsasoko ontzitzar hauek nola edo hala desegin behar dira zahartuegi geratzean. Berez, txatarra moduan balioa dute. Euren kroskoa, makinaria, ekipamendua… berrerabili edo birziklatu daiteke. Lana eta diru iturria suposatzen du. Baina hurrengo bideoan ikusiko duzuen bezala, lan hori gaur egun baldintza kaxkarretan egiten da.

 Alang, itsasontziak hiltzera doazen gunea

Segurtasun neurriak eskasak dira eta ingurugiroan eragindako kalteak ez dira aintzat hartzen.

Itsasontziak birzkiklatzeak ingurugiroaren aldeko printzipioa jarraitzen du. Baina behar bezala egiten ez bada, produktu pozoitsu eta toxikoak itsasoan buka lezakete. Duela 50 urte, lan hori “mendebaldeko” herrietan egiten zen. Baina ingurumena zaintzeko eta langileen segurtasuna bermatzeko lege zorrotzen, hala nola, soldata altuen eraginez, prozesu hori Txina aldera joan zen 80 hamarkadan. Txinako soldatak igo eta araudien aldaketarekin ordea, India eta Bangladesh-era mugitu ziren txatarra tratatzeko guneak.

Zure buruari galdetu al diozu zure noizbait zer gertatzen den itsasoa zeharkatzen duten itsasontzi erraldoi horiekin, bere bizitza bukatutzat ematean?

Negozio hauen jabeek defenditzen dutenez, beren langileei diru-iturria eskaintzen diete. Eta esaten dute, haiek egin nahi ezean edo kostuak handituz gero, itsasontziak hirugarren munduko beste herrialdera joango liratekeela. Enpresen arduradunak langile pobre askoren beharraz aprobetxatzen dira. Badakite diru gutxiren truke lan egiteko prest daudela eta langile bat zauritu edo hilez gero, beste pilo bat daudela atzetik lanpostu hori egiteko premian. Hori dela eta, ez diete formazio gehiegirik ematen eta beren lana egiteko ekipamendua oso eskasa da.

Alang, itsasontziak hiltzera doazen gunea

Alang, itsasontziak hiltzera doazen gunea