Aitatasunean Hutsik Ez Egitea (Uste Baino Garrantzitsuago)

Aitatasunean Hutsik Ez Egitea (Uste Baino Garrantzitsuago) –

Aitaren efektua: materiala baino, afektiboa. Ikerketen arabera, aitek bere seme-alabei ematen dieten laguntza ekonomikoa -formala edo informala- ez da arreta afektiboa baino garrantzitsuago.

Aitak -eta aita esaten dugunean gizonaz ari gara, ez gurasoez, hau da, bikoteaz- bere funtzioak behar bezala betetzea familiaren ongizatean eragin izugarri du. Laguntza materialaz hornitzea garratzitsua da -opariak, altzariak…-, baina bere presentzia, bere konpromisua, engainamendua umeekin… eragin handiagoa du. Normalean, amena ziurtatua dago. Umearen 3-15 urteko adin tartean, aitak aktiboki laguntzen badu umearen hezkuntzan eta hazkuntzan, umeak depresio, erasokortasun eta delinkuentzia maila txikiagoa azaleratuko du, ez bakarrik haurtzaro eta nerabezaroan, baita gaztaro eta helduaroan ere. Arlo akademikoan ere, hobekuntza nabaria da. Aukera handiagoak edukiko ditu emaitza hobeak lortzeko.

Familia egonkor eta orekatuak bizitza egonkor eta orekatua eraikitzen du. Familia desegituratuak bizitza desegituratua eragiten du. Gizarte-zerbitzuetako langileek eta hezitzaileek argi ikusten dute. Gizarte-mailen arteko desoreka eta desberdintasuna murrizteko, baliabide ekonomikoez hitz egiten da. Eta familia unitate sendoa gutxietsi egiten da. Familia monoparentala izan baino, bi gurasoz osatua badago, aukera handiagoa dago umeen ongizatea bermatzeko.  Gurasoen artean tira-birak eta eztabaidak egoten dira, bai. Gurasoen arteko banaketa eta dibortzioak ohikoak dira. Baina horrela izanda ere, aita umeentzat “hor” egoten jarraitzen badu, hezkuntzan, balore-eraikuntzan, arazoen konponketan, aisialdi jardueretan… presente egoten jarrai dezake. Eta horrek ere nortasunaren eraikuntzan inpaktu positiboa izango du.

Aipatutako hau guztia, betiere suposatuz aita horrek ohitura eta jarrera egokiak dituela. Kasu okerretan, hobe urrun egotea, jakina. Alkohol, indarkeria, ludopatia… edo beste edozein arazok, seme-alabei oker eragin diezaieke. Badirudi famili tradizionala defendatzea atzerakoia dela. Baina aita eta amak, talde-lana eginez gero, eginbeharretan txandakatuz eta tartekatuz, baten nekea bestearen gogoarekin osatuz eta alderantziz, emaitza onenetarako oinarria jartzea da -berdin, gurasoak sexu berekoak badira-. Elkar osagarria den lana da. Aita kokoteraino dagoenean, amak pazientziaz aritu behar da. Eta ama kokoteraino dagoenean, aita pazientziaz aritu behar da. Bizitzaren gorabeherei aurre egiteko formula onena, familiaren babesa da.

 

Aitatasunean Hutsik Ez Egitea (Uste Baino Garrantzitsuago)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude