Abiadura lehiaketa zesta puntan ere

Abiadura lehiaketa zesta puntan ere –

Abiadura lehiaketa zesta puntan ereRed Bull izeneko edari energetiko austriarra ezagunagoa da, kirol ikusgarrienetan parte hartzeagatik, edaria beragatik baino. Hainbat lehiaketa antolatu edo babesten ditu, besteak beste, hegazkin hegaldietan, 1 Formulan (adibidez Toro Rosso taldea, “zezen gorria” italieraz) eta bestelako auto eta moto lasterketak, salto lehiaketak (adibidez, Bilboko “clavadista” txapelketa), futbol taldeak…

Estratosferatik Felix Baumgartner austriarrak egin zuen munduko saltorik altuena babestu zuen. Kirol edo modalitate ikusgarrienak, azkarrenak eta airearekin harremana dutenak bilatzen ditu.

Aurreko guztiagatik, ez da arraroa “Red Bull Jai Alai Challenge” antolatu izana.

Zesta puntako pilota baten abiadura handiena zestatik irtetean sortzen da. Terrasako Ingeniaritza Industrial, Aeroespazial eta Audiobisualeko Unibertsitateko irakasleek horren jakitun, diseinuan aldaketa batzuk asmatu dituzte, munduko sailkapenean abiadura errekorrik onena lortzeko asmoz.

Beraiek asmatutako zesta berriari esker, pilotak 365,4 kilometro orduko abiadura hel daiteke, 16,6 km/h gehiago gaurko errekorrarekin alderatuz.

Lidia Carós, Christian Sánchez, Gorka Unzueta eta Xabier Valls ikasleek “Red Bull Jai Alai Challenge” lehiaketan hartu dute parte. Erronkaren helburua kirol honen pilotak gehienezko abiadura lortzean datza.

Antza denez, egin dituzten saiaketetan, pilotaren abiadura areagotzeko saskiko zatirik garrantzitsuena zein den baieztatu dute. Hots, Lidia Carosek azaldu duenaren arabera, pilotak saskiko puntatik irtetean egiten duen bueltaz hartzen du abiadura. Horregatik, erradio horren tamaina handituz pilota ziztu bizian, orain arte inoiz bezala irtengo da.

Abiadura lehiaketa zesta puntan ere
Bilboko salto lehiaketa La Salve zubitik, Guggenheim parean.

Halere, saski puntako aldaketarekin haizearen igurtzia handiagoa izango litzatekeela kontuan hartuta, saski kirten konbexu bat egitea erabaki zuten. Horrekin batera, zesta barruan eta pilotan teflon erantsi dute pilotaren bueltak saskitik irtetea sahiesteko. Horrekin batera, kirtena luzatu dute, eta zulotxo batzuk gehitu dizkiote ere.

Asmakizun guztia elementu fisiko, mekaniko, aerodinamiko eta estrukturaletan oinarrituta dago. Beraz, saski diseinu berria haize hodi baten azpian jarri dute emaitzak birtualki frogatzeko. Kontuan izan behar da bestalde, frontoia non kokatuta dagoen, haizearen dentsitatea emaitzetan eragina edukiko duelako.

Dena dela, kontuan izan behar da, zientzia kirol arlora heldu dela ere. Zer esanik ez, zesta puntan ere ekarpen berriak eta tradizioa gehitzeko onartu beharko ditugu. Jakina denez, azken biak gazteen eskutik etorriko dira zorionez.

Abiadura lehiaketa zesta puntan ere