Utopia ala distopia?

Utopia ala distopia? – 

Koldarkeria eta erantzukizunen utzikeria nagusitzen ari dira ingeniaritza neoliberaleko hamarkadek moldatutako gizarte honetan, indibidualismoa nagusi da eta merkatuak agintzen du. Utopiarik gabe geratu gara, ala ez?

Artikulu honetan Jule Goikoetxeak eta Miren Arangurenek emakumeak/gizonak dikotomiarekin bukatzeaz hitz egiten dute. Gaur egun, 2022an, emakumeak existitzen direla esan daitekeen gauzarik eztabaidagarriena da. Gaur egun, genero-teoria berriak ezartzen du ez dagoela sexurik, edo behintzat ez duela garrantzirik: axola duen gauza bakarra genero-identitatea da, eta bakoitzak berea aukeratzen omen du, edo harekin batera jaiotzen da. Teoria honek, lehen begiratuan, askatzaile itxura izan dezake. Azkenean, gorputzaren uztarritik askatzen ari gara! Azkenean izan gaitezke benetan garenak!

Baina sexuaren birdefinizio oso baten aurrean gaude. Materialistak gara eta badakigu bizitzaren baldintza errealek ideiak sortzen dituztela, ez alderantziz. Horregatik, artikulu honetan planteatzen zaigun korapiloa askatu nahi dugu.

Sexua kategoria biologikoa da, genetikoki kontrolatua. Dikotomikoa eta aldaezina da. Gure esperientzia fisikoa, gure metabolismoa, gure adierazpen genikoa eta gure mapa hormonala baldintzatzen ditu, eta, batez ere, bete dezakegun espeziearen ugalketarako zeregina zehazten du. Aldiz, sexuak ez ditu gure gustuak, gure arrazoitzeko gaitasuna, gure trebetasunak, gure emozioak zehazten. Sexuak ez du gure gizatasuna eta nortasuna baldintzatzen.

Orduan, zertaz hitz egiten dute sexuaz ari direnean? Bada, sexuaren kontzeptuaren ordez generoarena erabiltzen ari dira. Generismoaren arabera, genero-identitatea nortasunaren garapen askearen parte da, eta sexua errealitate psikosozial gisa definitzen dute. Genero-rolak ez dira gizarte-hierarkiatzat hartzen, eta nortasunaren adierazletzat hartzen dira. 

Dena den, emakume izatea giza espezieko eme gisa jaio izana da. Gorputza da, biologia da, natura da. Sexua da. Sexua ez da ez ona ez txarra, errealitate materiala da. Baina horren arabera eraikitzen da zapaltzen gaituen generoa. Eta horregatik feminista da eskatzen dituena genero zapaltzailearen abolizioa, sexu- eta ugalketa-esplotazioaren amaiera, emakumeen giza eskubideak, gizonen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasuna arlo guztietan (zibila, lanekoa, ekonomikoa, soziala, familiarra), gure duintasuna eta merezi dugun ERRESPETUA, gizonek merezi dutena bezalakoa. Eta feminismoarentzat ezerk ez du hori baino garrantzitsuagoa izan behar. Hori da gure agenda. Hala ere, ziurtzat jotzen dute feminismo erradikalak ez dituela emakume guzti-guztiak barne hartzen, ahaztu egiten baitute bokazio internazionalista duela hasieratik.

“Feminismo” horien gorakada ez ote da gertatuko estrategia patriarkal begi-bistako bati baliagarria zaiolako?: zatitu, eta irabazi egingo duzu. Zatitzen eta banatzen gaituena nabarmentzea proposatzen dute, ondorio nabarmena lortuz, “feminismo bakoitza” bere eremura mugatzea; mugimendu feminista erabil dezagun, erabateko garrantzirik eza lortu arte, alegia.

Feministok behin eta berriz azaldu dugu generoa sexu-desberdintasunekin lotuta dagoela, baina sozialki eraikita dagoela, milaka urtetan gizonen eta emakumeen arteko botere-banaketa desberdina ezartzen eta islatzen duela. Eta sozialki eraikitako edozer bestela eraiki liteke politikaren bidez.

Ideologia generistak dio generoa pertsona batek sentitzen duen zerbait dela, eta ez duela loturarik bere gorputzarekin ezta ugalketa-sistemarekin ere. Bere aktibistek esan ohi dute sexua eraikuntza soziala dela, emakumeen eta gizonen arteko bereizketa biologikoak ez direla objektiboki errealak, gizarteak sortuak baizik. Horiek ez dira ezkerreko balioak, muturreko indibidualismoaren ortodoxia hutsa baizik, eta ez du genero, arraza eta klasearen ardatzetan eraikitako zapalkuntzaren egiturazko azterketa partekatzen. Are gehiago, azterketa hori suntsitzen saiatzen da.

Esan liteke nahita batzen eta nahasten dituztela sexu biologikoa eta generoa. Halako hizkutzak egindako baieztapenak eta bere helburua -norberaren gorputzarekiko disoziazioa- ulertzen saiatzen garenean, denak zentzu handiagoa dauka. Martine Rothblattek, transgenerista eta transhumanista, oso aberatsa eta eragin handikoa, “Transgenerotik transhumanora” izeneko liburuan dioenez, “Pertsona baten izateak ez du zerikusirik gonadekin. Naturak transgeneroak dira, sexua buruan dago eta gure gogamenak infinituki bakarrak dira identitate sexualari dagokioez. Sexu-identitatearen paradigma berri posible bakarra da pertsonak ez direla ez emeak, ez arrak, baizik eta genero indibidualekoak continuum «zabal» batean. (1)

Berregituraketa horretan, sexua eta “genero-identitatea” berdintzen dituzte, eta identitateak buruan daudenez, gure izaera eta izatea bat-batean estereotipo patriarkal zahar berberekin berrinterpretatzen da. Bestela esanda, desegin gorputz sexuatuak, baina gera zaitez genero-estereotipoen identitatearekin.

Konstruktibismo postmodernoak giza eskubideen oinarri unibertsala higatu nahi du gaur egun, eta, horren truke, erlatibismo indibidualista ezarri, sexu-merkatuaren hedapen mugagabea bermatzeko. Egia esan, sexua “genero-identitatearekin” ordezkatzeak gatazka-fronte gaindiezina ireki du emakumezkoen sexuan oinarritutako giza eskubideekin, lesbiana, gay edo bisexualen sexu-eskubideekin eta genero-aginduen disidente guztien giza eskubideekin, emakume edo gizon “izatera” behartzen baitira. Eskubideak zabaltzetik urrun, atzerapauso onartezin baten aurrean gaude.

Bizitzak eremu materialetik birtualera bira osoa ematea da, emakume errealen benetako egoerarekiko lotura ahulenak soilik egiten dituen hitzezko politika sinboliko batera, alegia.

Gainera, feminismo horiek kideei irakasten diete leku gutxi dagoela eskala handiko gizarte-aldaketarako, eta, agian, lekurik ez: denok gara, gutxi gorabehera, emakume gisa gure nortasuna definitu duten botere-egituren preso; ezin izango ditugu inoiz egitura horiek eskala handian aldatu, eta ezingo diegu inoiz ihes egin. Egin dezakegun guztia zera da, botere-egituren barruan parodiatzeko espazioak aurkitzea, haiei iseka egitea, hitz egitean urratzea. Eta, horrela, hitzezko politika sinbolikoa, politika erreal gisa eskaintzeaz gain, benetan posible den politika bakartzat hartzen da.

Utopia da Goikoetxeak eta Arangurenek elkarrizketan aipatzen duten bezala “gizonik” eta “emakumerik” gabeko gizarte batean pentsatzea, edo, neohizkera honetan, distopiaz ari gara? Jendea errepresio eta kontrolpean dituen gizartea, utopia kanpotik bakarrik dirudiena, alegia. Kontrol sozialeko sistema errepresiboak, herritarren gobernu-hertsapena, teknologiaren eragina giza adimenean, aurre egiteko mekanismoen deuseztapena, indibidualtasuna, zentsura, sexu-errepresioa, klase-bereizketak, bizitza artifiziala eta gizakiak naturarekin duen elkarreragina suntsitzea (eta, askotan, natura bera suntsitzearen ondorioak).

Horrek esan nahi du feministok uko egiten diogula aurre egiteari eta beste zapalkuntza eta diskriminazio batzuk ere desagerrarazteko borrokatzeari? Ez, noski. Baina hori ez da iraultza feminista izango. Beste iraultza bat da. Beharrezkoa eta zuzena, baina beste bat.

  1. Giza gorputzetatik identitate digitaletara: transgenerismoa, transhumanismoa eta 4. industria-iraultza. Lillian Hellwomon

Utopia ala distopia?

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

7 pentsamendu “Utopia ala distopia?”-ri buruz

  • Jendea jada gai hauekin nazka-nazka eginda dago, eta ez da harritzekoa.

  • Mikel Haranburu 2022-09-23 12:38

    Baina dibertigarria, aldi berean, nola naturatik eta naturak izan duen bilakaeratik ihes egin nahi eta, batak eta besteak, “makinako fantasma” (Pinker) berreraikitzen ari diren ikustea…

  • Amonamantangorri 2022-09-23 13:53

    “Trans auziak” uste baino arrisku gehiago dakartza, gai askotan.

    Hainbat eskubide daude jokoan: gizon-emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko eskubideak, haur eta nerabeen eskubideak, osasun mental eta fisikoari dagozkion eskubideak, katedra-askatasuna eta adierazpen askatasuna bezalako eskubide zibilak…

    Umeekin obsesionatuta daude; zenbat eta txikiagotik hasi, hobe. Begira eskoletan banatu diren protokoloak, hezkuntza programak, adin txikikoei zuzendutako tailerrak, “haur trans” ustekoak telebistan eta ekitaldi publikoetan paseatzen dituzten guraso psikotikoak, dagoeneko EAEko erregistroetan LAU URTEKO haurrei sexua aldatu ahal izatea…

    Bitartean, Jule Goikoetxea bezalako guru inpresentableak dabiltza akademian eta politikan, ezertaz enteratzen ez direla. Putza izan ez eta puzkerra izan nahi.

  • Ba ez nago batere ados, ez da eskubiderik jokoan, aukera gehiago izan, begirada zabaldu, eta trans pertsonen eskubideak dira jokoan daudenak, ez beste inorenak… Gay komunitateaz diskurtsoa antzekoa zen duela X urte… (gaztelania eta euskararen artean ere bai, gaztelania erabiltzeko eskubideak gutxitzen diren diskurtso hori…) obsesio eta fantasmak zeureak dira, zergatik besteen eskubideen kontrako tematze hori, besteon eskubideak gutxituko diralakoan… Benetan ezin dut ulertu, eta trans pertsona lagunik ez duzula ere bai argi dut, bestela esan berari guzti hauek…

  • Jule Goikoetxea,Miren Aranguren,Estitxu Arregui etabar luze bat, erlijio berriko kideak,bere dogmak eten gabe prentsa, irrati ta telebistan zabaltzen dituztenak
    Gaur egungo herejeak ordea ia inork ez ditu ezagutzen, guztiz zokoratuak daudelako baina egon badaude: Renaud Camus,Oriana Fallaci,Bat Ye’or etabar ez hain luze bat
    Eztabaida polita sortuko zen bi talde hauen artean baina tamalez ez dugu inon ikusten,erlijio berriko kideak ez omen dituzte herejeak maite

  • Amonamantangorri 2022-09-24 14:21

    Lehen aldikoz, ezin iruzkina argitaratu. Ea, orain:

    Lau orduko podcasta, lege berri hauek dakartzaten ondorio eta arriskuei buruz: https://radiojaputa.com/podcast/radiojaputa-113-critica-feminista-a-la-ley-trans/

    Euskal Herrian, Bazterrak irratsaioa, oraingoan erdaraz: https://go.ivoox.com/rf/72541359

    Irakurtzea nahiago izan ezkero: http://abolitionofreality.com/0-doctrina-de-identidad-de-genero/

    Edo argazki eta bideo laburrak? Aholkatzen dizuet leku diskretu batetik ikustea: https://threadreaderapp.com/thread/1567616362268205057.html

    Feminismo erradikaletik oposizio antolatua dago. LGB elkarte berriak eratzen ari dira, ohartu baitira haien eskakizunek ez dutela ZER IKUSTEKORIK “TQ+” ideologia eta agendarekin. Osasun eta hezkuntzako elkarte batzuk larritzen hasiak dira gertatzen ari denaren aurrean.

    Gu baino “aurreratuagoak” zeuden herrialdeetan hasi omen dira balazta sakatzen. Erresuma Batuan, Tavistock Klinika itxi dute. Iragarri da bertan artaturiko mila haur eta nerabe klinika auzitara eramatekotan daudela.