Urtebete… eta segi aurrera!

Urtebete… eta segi aurrera! –

Urtebete... eta segi aurrera!

Urtebete da jada Podemosen Trans Lege deiturikoaren proiektuaren aurkako manifestua argitaratu genuenetik. Berariaz filtratutako zirriborroa izan zen, feminismoaren arreta emakumeoi zuzenean eragiten diguten arazo errealengandik aldentzeko.

Historiako gobernu aurrerakoiena transgenerismoaren lobbyaren esanetara makurtu da, beste estatu batzuetako gobernuak bezalaxe, aurreikus zitekeen gisan, baina nolabaiteko abantaila ematen digu estatuko feministoi. Horrelako legeen ondorio sozialek ume eta nerabeei eragiten diete, eta feminismoaren sorbalda gainera datorren beste gudu bat da, gure borrokak eta erresistentziak fronte gutxi edukiko balitu bezala.

Queer fenomenoaren eta transaktibismoaren inguruko gure kezkak partekatu ditugu jendartearekin, analisi politiko eta material batetik abiatuta; haiek hamarkada bat zeramaten jada aniztasun faltsu baten izenean feminismoaren subjektua arriskatu nahian.

Troiako zaldi gisa ezaguna den fenomeno baten aurrean geunden. Emakumeon zapalkuntzaren kontrako borroka sozialean urteak daramatzaten kolektibo feministek ezin zuten halako legeen inguruan iritzirik eman, zentsura berehalakoa baitzen. “TRANSFOBIA!”ren akusaziopean gure ahotsen isilaraztea hain zen erabatekoa, edozeinen erantzuna atzera egitea izan ohi dela.

Hilabeteetako hausnarketen ondoren, aurrerapauso bat ematen ausartu ginen, euskal feminismoa queer transgenerismoaren gudu honetan kokatuz, ofentsiba kapitalista neoliberalak aniztasunez mozorrotzea lortu baitu, gol ikusgarri bat sartuz estatuko ezkerrari eta aurrerakoitxoei. Bitxia da mugimendu libertarioak izan direla teoria irrazionalok bereganatzen lehenak, ikusten eta onartuko ez duten erridikulu latza eginez.

Transfobia bezala seinalatua eta kritikatua izan zen manifestua hedatu genuen, eta dokumentu horretan eta argitaratu ditugun guztietan bilatu arren, ez dugu leporatzen zaigunaren zantzurik aurkitzen; izan ere, feminismo inklusiboa sutsuki defendatzen dutenengan zalantza egin baino lehen egingo dugu zalantza geure buruengan, baina ez. Feminismoak marko teoriko oso argia dauka, eta marxismoak burgesiaren edota patronalaren alde egiten ez duen bezala, feminismoak, dagoen bakarrak, ezin du gizonezkoen eskubideen alde egin, beraien sentimenduak direla direnak.

Solipsismoak eta indibidualismoak kapitalari baino ez diote mesede egiten eta hori da Butler bezalako atzerakoi batek bultzatutako queer teoriek bilatzen dutena. Pixka bat sakonduz gero, kontraesanez josita ikusten diren teoria hauek ez dira gauza izan, brillantina tonak isuri arren, darien homofobia, lesbofobia eta misoginia ezkutatzeko.

Urtebeteren buruan tinko jarraitzen dugu, egunero oroitaraziz ez daukagula ezein fobiarik transexualekiko, 80. hamarkadatik haien borroketan bidelagun izan gaituztenak. Gure fobia patriarkatuarekikoa da, eta kapitalismo neoliberalarekikoa, emakumeon gorputzak are eta gehiago merkantilizatzen asmatu duena, eta bidenabar gizonezko oso boteretsuen filia lizunak normalizatzen ere bai, areago, aniztasunaren aterkipean pedofilia bera normalizatu nahian dabilena. Urtebete... eta segi aurrera!

Urte batzuen buruan, transgenerismoaren aurkako gudua galtzen badugu, gure neskato eta nerabeen pusketatxoak jaso beharko ditugu, gizonezkoen mesederako sexu-objektu bihurtzen dituen jendarte batetik ihes egin nahian euren gorputzak eta bizitzak txikituko dituztenak, euren osasunarentzat oso kaltegarriak diren tratamendu atzeraezinen bitartez.

Hori gertatzen denean, alderdi politiko, sindikatu eta erakunde feministek* haien erantzukizuna onartu beharko dute, eta ordaindu egin beharko dute, esan gabe doa.

Gogoratu: emakumeok gizonezkoek zanpatutako klase sexuala izaten jarraitzen dugu, baina borroka hau irabazi egingo dugu, feminismoa baita iraulketa sozial bat lortzeko gauza den marko teoriko bakarra, horregatik nahi gaituzte suntsitu. Ez dute lortuko, feministok pazientzia eta erresistentzia gaitasun handiak dauzkagu, gutxietsi egin gaituzte.

Urtebete… eta segi aurrera! Urtebete… eta segi aurrera!

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

3 pentsamendu “Urtebete… eta segi aurrera!”-ri buruz

  • josu naberan 2022-02-22 17:51

    Badakizue nor izan zen LILITH pertsonaia bibliko? Seguruenok bai. Baina ZUZEU honetan ez dakitenei azaltzera natorkizue.

    Bada, Biblian idatzita ageri den testu-exegeta hebraitarrek diotenez, Adam-en lehen bikotea izan omen zen bera. Gogoratu Bibliako pertsonaia nagusienak pertsonaia kolektiboak direla (Adam, Eba, Lilith era beste asko), gizaki-tadeak, ezen ez banakoak.

    Eta hemen doa LILITH pertsonaia biblikoaren zertzelada:

    Ganesia Liburuak dioenez, exegeten interpretazioaren arabera, LILITH Adamen lehen bikotea izan zen, baina Adamen menpetik ihes egin zuen Itsaso Gorrira bere seme-alabekin, “ez zuen nahi-eta, Adamen azpian egotea” (halaxe dio literalki Ganesiak).

    Gero, Lilithek ihes eginda, Adam kexu zaio Jawhéri: “Beste gizonezkoek euren emaztea dute. Nik zergatik ez, Jawhe? Eta orduan Jawhek, errukituta, EBA eman zion Adami, BERONEN SAIHETSETIK HARTUTA.
    ( har kontutan LILITH ez zela izan Adamen saihets baterik erauzia, baizik eta biak ala biak lurreko BUZTINAZ EGINDA, YAWHE BERAREN ANTZIRUDIZ.

    Baina askoz gehiago ageri da testu biblikoetan, LILITH horri buruz.
    LILITH-ten mito babiloniarrak arreta eman zien han, Babilonian, erbesteratuta zeuden hebraitarrei. Eta Israelera itzultzean berenherrita ekarri zuten Lilith babiloniarraren mito hura. Eta hain atxikita geratu zire, hain LILURATUTA Lilithez, non jada ezin izan zute hartaz ahantsi.

    Oduan, Israelgi Eliteak (apaizak eta) konturatu ziren zein arriskutsua zen LILITH “herri hautatuarentzat”.

    Eta LILITH kakazteari ekin zioten (ideologia baita errealitateari aurre egiteko arma atomikoa)
    Eta hasi ziren euren Hedabideetatik FAKE-newsak zabaltzen: lehenik, LILITH hura emagaldua zela, eta gainera Desmodeo deabru-burua den demonioarekin haragi egin zuela;

    baina Israelgo jende xeheak ez zion kasu egin Eliteari, hain zegoen-eta LILITHEZ maitemindurik!

    Orduan, hurrengo FAKE-NEW hau zabaldu zuten: LILITH-ek bere umeak jaten zituela (sic), eta, horrekin asetu ez eta Islaelgo umetxoak bahitzen zitueta euren sehaskatik, gauez (gogora ditzagun Sacamantecasen gauzak)

    Baina oraingoan ere ez zuten komentzitu jende xehea!

    Hurrengo pasarte bibliko batean, Isaias profeta bera agertzen da LIlith hura gaitzetsiz, eta “LAMIA” deitzen dio (sic).

    Gero ez da agertzen, jada, Lilithi buruzko pasarte biblikorik. Agian munduan hebreoen herria barriro erbesteratua izan zelako beste eremu latzago batetara. Izan ere, horixe dok “Herri Hautatuaren patua”, desterrua, eta desterratuta ez dagoenean, alboko herriak zanpatzea.

    Erika <bornay andereak liburu liluragarri bat dauka idatzita LILITHi buruz: "Las Hijas de Lilith". Ensayos Arte Cátedra. 1990.
    Niri lagun batek oparitu dik, honako dedikatoria honekin:
    "Bihotz-bihotzetik,
    Gora andere
    intsumisoak,
    independente,
    askeak
    ta
    askatzaileak!
    Gora gurekin
    dauden
    gizon
    intsumiso,
    independente,
    aske
    ta
    askatzaileak!

  • Amonamantangorri 2022-02-23 11:49

    Bejondeizuela.
    Erokeria honi modu antolatuan aurre egiten dioten bakarrak zarete, oraingoz. Hezkuntza mundutik, unibertsitatetik, osasun mentalaren alorretik, badirudi gauzak mugitzen ari direla, gutxitxo.

    Suediako gobernuak genero-disforia duten adin txikikoei tratamendu hormonal eta kirurgikoak aplikatzea debekatu du, hango telebista publikoak erreportaia hauek emititu ondoren. The trans train.
    https://youtu.be/-bZ8ad5RuiM

    • Eskermila, Amonamantagorri.
      Hala da, badirudi elefantea mugitzen hasi dela, mantso mantso, baina ari da.
      Enperadorea biluzik doa, eta EHn ere hala dela ikusi eta onartu arte, ez dugu etsiko.