“Sexuaren existentziari buruz – genero perspektiba berriaren inguruko hausnarketak” Kajsa Ekis Ekman

Sexuaren existentziari buruz –

Egileak liburua hiru partetan banatzen du, parte bat ideologia berri honen geruza bakoitzeko.

  1. 71 genero. Iraultza bat martxan.
  2. Edo mutikoa edo neskatoa. 71 generoetatik 2ra.
  3. Sexu bakarraren eredua.

1.atala. Ideologia honek sexua alboratu du gizonak eta emakumeak definitzeko, eta atal honek aztertzen du nola egin duen hori. Emakumea jada ez da bere gorputza, beraz asmatu behar da zeren parekoa den.

Lehen korrontearen arabera emakumea da… ezer ere ez. Sexua eta generoa, berdin dio zer, norbere borondatearen eta desiren araberakoak dira eta, beraz, eztabaidaezina da. Ni naiz naizena, diodana/izan nahi dudana eta inork ezin du hori eztabaidatu.

Horregatik, “trans emakumeak” eta emakumeak berdindu egiten dira, ez baita gorputza egiten dituena, baizik eta beste zerbait. Alabaina, “trans emakumeak” eta emakumeak gauza bera dira, “trans emakumeen” aldeko taldeak behar diren arte.

Testuinguru horretan, ekuazioaren berdintasun ikurra hautsi egiten da eta emakumeek ez dute beren talde propioa osatzerik, “trans emakumeek” aldiz bai.

“Emakumeak emakume kontsideratzen direnean, gizonezko jaio zirenak ere kontsidera daitezke emakume; baina gizon jaio direnen artean gizonak kontsideratzen dira gizon, ez emakumeak” (47 orr)

Bigarren korronteak gizon eta emakume izatea bilatzen du, ez organo eta zelula sexualetan, burmuinean, geneetan eta hormonetan baizik. Laburbilduz: ez dago aurkikuntzarik, laginak gaizki aukeratuak daude, ez dira oso esanguratsuak eta aurkitutako edozein desberdintasun hortik dator.

Hirugarrena konplexuagoa da. Dio emakumea horrela hautemana dena dela. Argudio gisa hiru akats ditu:

  1. Definizio zirkularra da: X da X bezala hautematen dena.
  2. Emakume izatearen ideia errefusatzen den biologiaren ideiaren gainean eraikitzen da.
  3. Jendarteak norbait gizon bezala hauteman dezake, baina ez da halabeharrez Estatu batek kontsideratu behar duena, eta ezin du masa indeterminatu batek dioenarengatik gidatu, datu hori aintzat hartzeko.

Gainera, teoriko hauek kontraesanean erortzen dira, argudiatzen dutenean izenordainaz tronpatzea iraingarria dela, beraz jendartea ez da nor parean duena gizona ala emakumea den epaitzeko.

Horrek guztiorrek geruzak ikustera garamatza:

“Lehen geruzan esaten da mundu guztia dela desberdina; norbera nahi duena izan daitekeela, ezer ezin dela ona edo txarra izan. Maitasuna besterik ez dago, tolerantzia eta errespetua. Desberdina izatea gauza ona da.

Bigarren geruzan, bat-batean sexua estereotipo mordo baten bidez definitu behar da. Sexua orain marko finkoko kategoria psikologikoa da. Euren baitan sartzea da gakoa, normala izatea, genero patroiak ez haustea.

Soinekoa daraman mutikoak ordena alteratzen du, soinekoa daraman neskatoak ez. Lehen zakila zuen mutikoari soinekoa kendu nahi bazitzaion, orain zakila kendu nahi zaio. Kontsigna askatasuna da, bai, baina besteak bezalakoa izateko askatasuna.

Desberdin izateko askatasunaz hitz egiten da, baina genero roletan kabitzen ez denak bere bizitza guztian sufrituko du. Esaten digute zein gogorra den beste bat bagina bezala bizitzea. Esaten digute eredu binarioa amaitu behar dela, baina urdina = mutikoak, arrosa = neskatoak.

Organo sexualek ez daukate zerikusirik generoarekin, baina berdin ‘ber-egokitu’ behar dira bat egin dezaten genero identitatearekin. Sexua ez du berriro biologiak definituko, baina horrela ere genero identitatea biologikoa izango da” (129-130 or.)

Bigarren geruza bere gorputzarekin edo horren igurikimen sozialekin eroso sentitzen ez denari buruzkoa da, bere ondoezaren oinarria normalizatzeko patroi mediku batean sartuz.

Diskurtsoa gorputzetan sartzen da, haiek aldatzeko eta, ustez, errefusatzen duena birsortzeko: gizonak eta emakumeak, alegia. Sexua existituko ez balitz, medikuaren kontsultatik pasatu gabe, diskurtso kontu xinple bat izango litzatekeelako. “Sexua gure burutik kanporatu behar dugu, eta gure oroimenean atxiki aldi berean” (130 or.)

Diskurtsoak beste kontraesan bat dauka, baieztapen unibertsalak egiten baititu, populazioaren %1i baino gutxiagori eragiten diola baieztatzen duen bitartean. Ezin da eztabaidatu, baina mundu guztiari iritzi kategorikoak diktatzen dizkion gutxiengo bati eragiten dio.

Ideologia bezala kritikatzen denean, leporatu ohi da pertsonak eta beren existentziak erasotzen direla zuzenean, sinonimoak balira bezala; horretan datza ideologia honen boterea. Zergatik? Bada, bigarren atalean azaltzen zaigunarengatik: diru asko ematen duelako, eta ezin direlako galderak onartu.

Egoeraren ikerketa liburuan askoz ere zehatzagoa den arren, adibide bat jarriko dugu eta liburuak ematen dituen puntuak azalduko dugu:

16 urteko nerabea; neskatoa, azken urteotan mutikoen kasuak bikoiztu dituztelako neskek, genero kliniken asistentzia eskaeratan; bere gurasoei esaten die mutila dela. Herrialde batzuetan, umearen baieztapena ukatzeak suposatu lezake zerbitzu sozialen esku-hartzea.

Genero klinika gehienetako eredua, herrialde gehienetan, baiezkotasunarena da: pazienteak dioena onartzen da eta tratamendu hormonalak/pubertaro blokeatzaileak eskaintzen zaizkio zuzenean.

Has gaitezen blokeatzaileentatik: esan ohi da leheneragarriak direla, baina ez dago frogatuta, erabiltzen dena Lupron baita, hormonak jariatzeaz arduratzen den garunaren partea blokeatzen duena, eta prostata minbizia tratatzeko erabiltzen zena. Ez dago probatuta ume, nerabe eta emakumeen kasuetan (endometriosis kasuetan erabiltzen zen, baina onura baino albo kalte gehiago zituen) Medikamentu honen ikerketa ez zen egin helburu hauetarako, beraz ezin da jarraipen ikerketa gehiagorik egin. Medikamentua ez badago pentsatuta X-rako, X-rako erabiltzen denean, ez dago horren efektuen jarraipena egiteko obligaziorik. Beraz, ez dago albo kalteen jarraipen ikerketa egingo duen ezein herrialde, lehendik ikertutako talde batentzat, finkatu gabeko asmo batekin.

Badakigu, alta, bere izenak dioen bezala, pubertaroaren garapena blokeatzen dutela. Pubertaroa pausatu eta gero berarekin jarraitu daitekeela dioten baieztapenek ez daukate funtsik, nahiz eta oso hedatuak dauden. Albo kalteak, alabaina, nahiz eta jarraipenik egon ez, ezagunak dira:

Antzutasuna, ugalketa aparatua ez baita garatzen; jaiotzazko sexuarena baino neurri txikiagoa; osteoporosi larria; bizi osorako hormona artifizialen mendekotasuna, helduaroan hormonak ekoizten dituzten organoak ez baitira egoki garatu; garapen mentalean atzerapenak; hortz arazoak; bihotz arazoak; desira sexualaren gutxitzea; genitalen atrofia gizonezkoen kasuan; grina suiziden handitzeak; nekea; ahitura; obesitatea; diabetesa, besteak beste.

Garapen mentalaren atzerapenari buruzko informazio iturria: frontiersin.org/articles/10.3389/fnhum.2017.00528/full

Pubertaroaren blokeatzaileei buruzko informazio gehiago: pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/27318023

Hori guztia kontuan hartu gabe hormona gurutzatuak hartzearen efektuak, blokeatzaileen tratamendua hartzen hasten diren 10 nerabeetatik 9ri ematen zaizkiena.

Hori guztia kontu eginda blokeatzaile eta hormonen artean urteko milaka dolarreko tratamenduak direla, eta bizi osorakoak direla, hobeto ulertzen da.

Alabaina, Tavistock klinika britainiarraren txosten batek frogatzen du nerabeen %80k bere disforia atzean uzten duela tratamendurik batere gabe, behin etapa hori gaindituta.

Hori guztia kontatu gabe zenbat kostatzen den bular faltsuak jartzea, baginoplastia bat egitea, aurpegia ‘feminizatzea’ eta abar.

Zenbat kostatzen diren AEBetan baita 13 urteko neskatoei ere egiten zaizkien mastektomia bikoitzak; faloplastiak/metaidoplastiak eta abar, norberak izan nahi duena izatearena negozio biribila da.

Keira Bell-en kasua irakurtzea gomendatzen dugu, ezaguna mundu zabalean, lortu baitzuen Erresuma Batuko auzitegi gorenak onartzea blokeatzaileena tratamendu esperimentala dela, eta, beraz, debekatzea.

niusdiario.es/vida/visto-oido/eira-bell-chica-transgenero-gana-juicio-terapia-hormonal-transexuales

Hirugarren atala lege aldaketen eta bere ondorioen ingurukoa da. Espetxeetatik kirolera, identifikazioa gorputzaren gainetik jartzen da sexu segregazioa ezartzerako orduan. Adibide argigarri asko daude:

womenarehuman.com/transgender-identified-man-who-killed-dismembered-his-ex-girlfriend-wins-transfer-to-womens-prison-kim-marie-ne-kristoffer-johansson

Gizon batek bere neska-laguna erail zuen; bere gorpua zatitu, neskaren zakurrarekin batera; denaren gainean masturbatu zen; espetxean sartu zuten; emakume deklaratu zen eta emakumeen modulu batera bidali zuten.

Ez da salbuespen bat. Espazio maskulinoak itxiak mantentzen diren bitartean, emakumeenak ‘inklusiboak’ bihurtzen dira. Ez dira gizonezkoen moduluak trans gizonen identitateak balioztatzen dituztenak eta oraindik eta bortxatzaile gehiagoz betetzen direnak.

Ez da gizonezkoen kirola inbaditua dena, emakumeona da testosterona muga 10 nanogramoetan jartzen duena odol mililitroko, emakume batek 3 dituenean.

Laburpen bezala pixka bat luzea da, beraz honaino, garrantzitsuena esana dago. Liburua erosi nahi/ahal baduzue, beraz, hemen doakizue esteka:

https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/sobre-la-existencia-del-sexo-reflexines-sobre-la-nueva-perspectiva-de-genero/ekis-ekman-kajsa/9788437643472

Eskerrik asko,

@elitagris03

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko