Sexua bitarra al da? Zer dio biologiak?

Sexua bitarra al da? Zer dio biologiak? –

Sexua bitarra al da? Zer dio biologiak?

Sexua dikotomikoa da (bitarra), sexu bidezko ugalketa duten organismoak diploideak baitira, hau da, kromosomen bina sorta dituzte, eta hortaz, gene gehienen bina ale,  bata amarengandik jasoa, eta bestea aitarengandik. Geneen bina ale edukitzea moldaerazko abantaila izan daiteke, bat espresatzen ez bada, bestea baitago.

Sexua dimorfikoa da, sexu bidezko ugalketa duten organismo askotan, sexu-mota bakoitzeko banakoek sexu bereko besteen antzeko ezaugarriak eta beste sexuarekiko desberdinak diren zenbait ezaugarri agertzen baitituzte.

Sexu bidezko ugalketan zatiketa berezi bat gertatu behar da: meiosia, non kromosoma-kopurua erdira murrizten den, hortaz, kromosoma sorta bakarra (haploidea) izango duten zelulak lortzen dira: gametoak.

Sexua dimorfikoa da, gametogenesia ahalbidetzen duten egiturak (gonadak) desberdinak baitira gameto mota bakoitzerako. Baita gameto horien fusioa (ernalketa) ahalbidetzen duten egiturak eta sortutako zigoto diploidea garatu eta banako berria sortzeko behar diren egitura eta mekanismoak  ere.

Sexu gametikoa dimorfikoa da, sexu bidezko ugalketa duten espezie gehienetan, banako batzuk gameto handi eta kantitate gutxi ekoizten dituzte, enbrioiaren garapena hasteko  behar diren ezaugarriak dituztenak, eta beste batzuk gameto txiki eta mugikor ugari sortzen dituzte, eta nagusiki material genetikoa garraiatzen dute.

Anisogamia (gameto desberdinak sexuaren arabera) abantailatsua izan daiteke, gameto txiki asko ekoizteak espeziearen aldakortasuna areagotzen baitu, hortaz, bizirauteko gaitasuna hobetzen da. Ugalketa sexuala duela 1200 milioi urte agertu zen. Naturan irmoki errotutako mekanismoa da, eraginkorra baita.

Landare, molusku, anfibio eta narrasti batzuen  kasuetan salbu, naturan ez dira ohikoak organismo poliploideak (kromosoma sorta bi baino gehiago dituztenak). Bi gameto nahikoa dira banako berri bat garatzeko. Ez dago hirugarren gametorik, ezta tarteko gametorik ere. Gameto emeak (handiak) eta arrak (txikiak) daude.

Sexu-bereizketaren ondorioz, banakoak bere kromosomek zehaztutako gameto mota ekoizteko behar diren organo, egitura eta prozesu fisiologikoak garatzen ditu. Enbrioiaren garapenean lehen mailako bereizketa gertatzen da (sexu karaktere primarioak) eta pubertaroan, bigarren mailako sexu karaktereak.

Espezie batzuetan banako bakar batek bi sexuen egiturak garatu ditzake, aldi berean edo normalean txandaka edo sekuentzialki. Espezie hermafroditak dira.

Hermafroditak ere bitarrak dira, gametoak dituzte eta arren eta emeen ugalketa egiturak dituzte. Ez dira tarteko zerbait. Biak batera dira.

Sexu-bereizketa enbrioi fasean hasten den eta geneek kontrolatzen duten prozesu konplexua da. Batzuetan prozesu horretan asaldurak gertatzen dira. Orduan sexu garapenaren edo DSD (edo intersexuala) nahasteak agertzen dira.

DSD duten pertsonak ez dira hermafroditak, ez hirugarren sexua, ezta bitarteko sexua ere. Honela diagnostikatzen den osasun egoera duten gizonak edo emakumeak dira.

Kromosoma sexualek edo heterokromosomek zehazten dute garapena, hauek izan ahal dira XX edo XY. XX kromosoma homologoak dira eta beste kromosometan bezala, gene bakoitzaren bina ale dituzte. XY kromosomak, aldiz, ez dira homologoak, soilik dute komuna den eskualde bat (parekatze segmentua), beste eskualdean (segmentu diferentziala) dauden geneen ale bana daramate.

Y kromosomaren segmentu diferentzialean SRY genea egoten da, honek enbrioian barrabilen garapena estimulatzen duen proteina kodetzen du. Esan daiteke SRY genea agertzeak edo horren gabeziak zehazten duela banakoaren sexua, ez baitago obulutegien garapena erregulatzeko gene parekorik, hau da, SRY ez badago, obulutegien garapena lehenesten da.

Ohikoak ez badira ere, zenbait mutazio kromosomikok ondorio fenotipiko desberdinak sortaraz ditzakete, esate baterako SRY ez funtzionala izatea, ez da espresatzen eta fenotipo femeninoa agertzen duen XY indibiduoa sortzea. Gerta daiteke ere SRY genearen translokazioa X kromosomari eta honek fenotipo maskulinoa duen XX indibiduoa sortzea. 

Mutazio genomikoak ere gerta daitezke, kromosoma-kopuruari dagozkionak, adibidez X bakarra duten emakumeak (Turner sindromea), XXY duten gizonak (Klineffelter sindromea), XYY duten gizonak (duplo Y sindromea) edo XXX duten emakumeak (triplo X sindromea).

Hortaz, esan ahal dugu asalduraz asaldura, mutazioz mutazio, ez dagoela inongo kasurik non banako batek hirugarren gonada mota, are gutxiago hirugarren gameto mota, agertzen duenik. 

Giza banakoen artean aldakortasun genetiko handia dugu, eta horrek aldakortasun fenotipikoa edo itxura desberdina izatea dakar. Garaiak edo txikiak, gizenak edo argalak, beltzaranak edo ilehoriak gara… Aldaketa horietako batek ere ez du gizateriaren mailaketarik adierazten.

Aldaketa fenotipikoa lehen eta batez ere bigarren mailako sexu ezaugarrietan ere ikusten da. Ile gehiago edo gutxiago dugu, sexu-organoak handiagoak edo txikiagoak… Ezaugarri horietako betek ere ez du maskulinitate edo feminitate gehiago edo gutxiago adierazten.

Sexua kategoria biologikoa da, genetikoki kontrolatua. Dikotomikoa eta aldaezina da. Eta gure zelula guztietan (globulu gorrietan eta plaketetan izan ezik, nukleorik ez dute eta), organoetan eta ehunetan dago.

Gure itxura fisikoa, gure metabolismoa, geneen adierazpena, gure profil hormonala baldintzatzen ditu eta, batez ere, espeziaren ugalketan joka dezakegun papera zehazten du.

Sexuak ez ditu gure gustuak, arrazoitzeko dugun gaitasuna, portaera, trebeziak, emozioak, indarguneak edo gabeziak zehazten. Sexuak ez du gure gizatasuna zehazten.

Sexuak ez du gure izaera zehazten.

Sexua bitarra al da? Zer dio biologiak?

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

11 pentsamendu “Sexua bitarra al da? Zer dio biologiak?”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-12 14:17

    azaldu duzue DAGOENA, Derioko plazan.

    Beraz, ez gaitezen ibili DAGOENA kaka-nahasten, genero-ikuspen erratikoen arabera, edo DAGOENA kutsatzen, murrizten edota norbere gusto pertsonaletara bideratzen!

  • Amonamantangorri 2022-01-13 03:12

    Gaur egun badira euskal erakunde publiko eta dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten elkarteak, beren ikasmaterial eta ikastaroetan bi sexu daudela ukatzen dutenak, beste hainbat tontakeria pseudozientifikorekin batera.

    Denon hobebeharrez, espero dut hemendik urte batzuetara kontu horiek guziak gogoratzea noizbait, bolada batez, indar handia eduki zuten ideologia eta sineskeria txoroak bezala.

    Iraganean, frenologia eta eugenesia ikergai zientifikoak ziren; zirujanoek lobotomia egiten ikasten zuten eta, tarteka, oroitzen gara nola, 70eko urteetan, Sartre, Bouveaure eta Foucoult bezalako pentsalari handiek izenpetu zuten gutun bat harreman pederastak despenalizatzearen alde, izan ere, haurren eta helduen arteko sexu-jolasek ez omen zuten zertan aurrenekoentzat kaltegarri izan behar…

    Hau ere joango da, noski. Bidean geldituko dira experimentu hauen biktimak: mutilatuak, hormonen erruz gaixotutakoak, kalte psikologikoen zamarekin bizi behar dutenak…

  • josu naberan 2022-01-13 15:01

    Baina errealitateare alde nahiz beste ikusi behar dira, Amonaman,,

    Bi sexuen arteko diferentzien muga oso-oao malgua dela, zein hormona-kopuru suertatu zaizun….

  • Asier Larrinaga 2022-01-14 12:18

    Biologiak dio sexua ez dela bitarra, bimodala baizik. Azalpen luzeagoa nahi duenak irakur dezala Álvaro Bayón Biologiako doktorearen artikulua:

    Bayón (2021). «Que no te engañen», El Escéptico 56: 20-25.

  • Sexuen arteko muga oso malgua da, bai. Horregatik ez dago jakiterik zein erditu daitekeen eta zeinek jarri hazia. Hori bai ugaztunon misteriorik ilunena, norbanakoen sexua zein den argitzea!!
    Argi dutenak, baina, Indian edo Txinan aborto selektiboak egiten dituztenak dira, edo mutilazio genitala Afrikan, edo bortxatzaileek edonon, nola egingo dute beti emea zein den asmatzeko, muga hain lausoa ta malgua izanda?! Misterio.

  • Asier Larrinaga 2022-01-15 10:41

    Sexuen arteko muga, malgua barik, lausoa da. Gizon (XY, +SYR) poloaren eta emakume (XX, -SYR) poloaren artean espektro zabal bat dago. Horregatik esaten da sexua kategoria bimodala dela. Eta errealitate hori ez da ezereztatzen Y kromosomaduna gizona dela eta Y kromosoma gabea emakumea dela esanda. Harrigarriro, horixe esatera dator artikulua behin polo bien arteko espektroko kasuetako batzuk deskribatu ondoren.

  • josu naberan 2022-01-15 10:43

    Maider,

    misterio” guztia dun EMEA deuseztea matxoen ITUA edo deportea izan dela, duela 7.000 urte ingurutik, Sumerian Patriakatua fundatu zenetik Tenplu-Hirian.

    Eta historia hori luzea bezain latza izan dela emakumeentzat milurtekoz milurteko. Bi mila milurtekoz erresistentzia ere egin zuten, borroka armatu eta guzti (amazonek eta), baina azkenean bentzutuak izan zineten.
    Saldu eta erosi egin zintuzteten… gaur arte.

    Baina, zorionez ez dun innatoa edo genetikoa, baizik eta historikoa.

    Lehenago ez zuan beti horrela izan!

    Ez dezagun etsi!

  • josu naberan 2022-01-15 10:57

    Ah, Maider
    ….eta MUTILATU. Hortik etorri dun kontua. …eta borondatez kontra ANTZUTU, Flizzer KOnpania Mafiosoak egin duen bezala Afrika tropikaleko emakumeekin, bere botika pozoitsuak esperientatze aldera.

    Baina behinola (eta ez dakit gaur ere) UME-FABRIKA gisa erabili zintuzten, baita negoziazioetarako artikulu gisa…

    Ea matxismoaren PLAGA hau behingoz desagerrazten dinagun/diagun!

  • josu naberan 2022-01-15 11:15

    pfizzer

    eta gu, iñozook, halako MAFIOSOEN botikez eta pilulez fido izaten, gure osasunak BOST AXOLA zaienean, den-dena baita maronegozio izugarri bat, multi miliardoen 2. rankinean ipini dituena, arma-mutilen parean.

    Noski, edozer sinatzen diate diruaren truke (gero ezertxo ere ez betetzeko, gogoak ematen ez dienean)

    Baina, hori bai, noski, ez diate sekula sinatuko, euren lepo erantzukizunik. Allá cuidaos! Funtzinatzen badu, ondo, eta besrela hor konpon!

  • Amonamantangorri 2022-01-15 16:08

    Bayonen artikulua irakurrita. Ezer baino lehen, ez naiz biologoa.

    Binarioa ez, bimodala. Ongi ba. Beste testuetan irakurri dut “sexua multifaktoriala da, beti binarioa”. Esan nahi baita, faktore/aldagai anitzen araberakoa da, eta faktore/aldagaietako bakoitza binarioa da, kointzidentea oso ehuneko altuan.

    Salbuespenak? Badira. Bayonek “intersexualitate” kasu izeneko zenbait dakartza, sexu-binarismoaren ustea errefusatu nahian. Pentsatzekoa da Bayonek aukeratu kasuak direla, noski, arazo gutxien ematen dizkiotenak:

    “hermafroditismo bilateral verdadero”: operatu beharra, gaixoak bizirik eta osasuntsu segiko badu.

    Morris sindromea: praktika mediko arautua da lehenbailehen gaixoari barrabil atrofiatuak erauztea, minbizia eragozteko.

    Sabel aldetik sentiberak baldin bazarete, aholkatzen dizuet ez bilatzea “extrofia cloacal” google irudietan. Bayonek bere artikuluan gaitz hori aipatzen du orain ez dakit ondo zer frogatu nahian; berdin dio, izan ere, segituan aitortzen du ebidentzia aski urria dela, gutxi ikertu delako eta gainera “extrofia cloacal” bezalako kuadroak ez direlako aise aurkitzen, zorionez.

    Azkenik, Bayón, biologoa izanagatik ere, neurologo sartu zaigu. Ba omen dabil sarean artikulu zientifiko bat, usu erabili dena: argudiatu nahi da “jaiotzean esleitutako generoarekin identifikatzen ez diren pertsonek” “beren burua identifikatzen duten generoko” garuna daukatela. Alegia, “jaiotzean gizonezko esleitutako” pertsona trans batek garun femenino tipiko-tipikoa daukala, eta alderantziz. Berriro, oso, oso, oso, ebidentzia urria dago hipotesi horri eusteko.

    Beharbada, hurrengo baterako utziko dugu “espektroa”. Eta, baita ere, itzultzen bagara, igual hipotesi bat ekarriko dut azaltzeko zergatik LGTBIQWERTY2S+ elkarteen siglek daukaten “i” bat tartean. Ez, ez da Sexu Garapenaren Trastorno bat daukaten pertsonak ordezkatzeko.

  • josu naberan 2022-01-15 22:26

    Espero dut zenbait gauza argitzea, guztiz ongi zehaztuta ez dauzkadanak.

    Ea lortzen dudan Feministek planteatu duten foro honetan, gaia agortutzat eman aurretik. Izan ere, kriston joera zegok gaiak bertan behera agortutzat emateko. Esango nuke “mitxoletismoa”-edo dagoela, gaiak planteaten dituzten eurengandik hasita, bapatean bertan behera uzteko.

    Tira, ba ez diat ulertzen bikote edo talde HETEROSEXUALEI buruz azkenotan dagoen erreparoa edo errezeloa.
    Nire eritziz sexualitate-mota guztiek merezi ditek errespetua eta aintzespena, eta bakoitzak goza dezala sexuaz gusto ematen dion moduan.

    Zorionez, orain ez da tartekatzen Inkisizioa gai horri buruz. Inkisizioa bai badagoela, jakina, baina ez hainbatean sexuari buruz (bai beste alor diskriminitzaile batzuetaz (Covid-pasaportea adibidez)

    Baina hori: ez diat ulertzen eredu heterosexualari buruzko errezeloa.
    Hain zuzen, ez diat ulertzen “PATRIARKALISMO HETEROSEXUALA” kontzeptua zertara datorren. Patriakatua berez dok “heterosexuala”, baina ez dik behar adjektibo hori: patriarkalismo “heterosexuala”.

    Badirudi tranpa bat-edo dela, heterosexualitatea eta patriarkalismoa elkarlotzeko, bata bestetik ondoriOzta bailitzan. Eta ez zegon horrelakorik. Eredu Heterosexualetan “patriarkalismoa” gerta daitekeela? Noski, baina baita beste edozein eredutan ere.

    Berba batez esanda. Niretzat, esan bezala, sexualitate-eredu guzti-guztiak dira aintzakotzat hartzekoaK, baita EREDU HETEROSEAXUALA ere.

    Gainera, nire ustez, eredu hori inoiz baino beharrezkoagoa dela uste diat Euskal Herrian, hemen arazo soziologiko bat dugulako: hemengo populazioaren jaiotza-tasa negatiboa.

    Planteatu duzuen gaia interesgarria da. espero diat bapatean agortutzat ez ematea, eta “mariposismoan” ez bukatzea hau ere.